Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5950

EDIKTUA, zenbateko bar erreklamatzeko bideratutako 290/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 290/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Donostiako Nicanor Zabaleta Plazako jabekide-erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lertxundi.

Demandatua: Teus SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 345/2018 epaia eman da 2018-03-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Esandakoaren ondorioz, osorik baiesten dut Donostiako Nicanor Zabaleta Plazako jabekide-erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz Ana Arrizabalaga Lerchundi prokuradoreak Teus SLren kontra aurkeztutako demanda, eta Teus SL kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.847,53 euro ordaintzera, gehi guztia ordaintzen den arte sortzen den legezko interesa.

Demandatua prozedura honetako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Teus SL demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuz.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko azaroaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala