Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5948

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 750/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta bideratutako 750/2017 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Marta Isabel Vieira Oliveirak eskatuta hasi da, Antonio Carlos Goncalvesen aurka, dibortzioari buruz. Epai horren kopia bulego judizial honetan dauka interesdunak eskuragarri.

Antonio Carlos Goncalves demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao, 2018ko azaroaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala