Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5947

EDIKTUA, adostasunik gabeko banantzeari buruz bideratutako 776/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak adostasunik gabeko banantzeari buruzko 776/2017 prozedura bideratu du, non epaia eman baita, zeinaren kopia Miguel Maria Amillategui Bilbaoren eskura baitago.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zer alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Miguel Maria Amillategui Bilbao demandatuari legezko jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), 2018ko azaroaren 12an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala