Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5945

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 71/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 71/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: T A.

Abokatua: Lola Ansola Zubiaurre.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.

Demandatua: Mohammed Lamine Bousbeat.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Mohamed Lamine Bousbeaten aurka, T. A.k aurkeztutako demanda; horrenbestez, gero, alderdiek M B eta L B alaba adingabekoekiko izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Indarrik gabe uzten da Mohamed Lamine Bousbeat jaunak M B eta L B alaba komunen gainean zuen guraso-ahala; izan ere, amak bakarrik baliatuko du ahal hori, aurrerantzean. Zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta ez da ezartzen komunikazio- edo egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 200 eurokoa (100 euro alaba bakoitzeko), alaben aldekoa eta zaintza ez duen gurasoaren kargura. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du guraso horrek pentsioa, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako KPIren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Alaba adingabeen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitakoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Betiere, urgenteak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta berariazko eragozpenik jartzen ez bada 10 eguneko epean, beste alderdiak egin behar den gastuaren jakinarazpena behar bezala egiten duenetik hasita (jakinarazpen horretan, adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbat diru ordaindu behar den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mohammed Lamine Bousbeat demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko azaroaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala