Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5944

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2018ko azaroaren 20an argitaratu zen EHAAn, 2018ko urriaren 30eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Helsinkiko (Finlandia) Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko lehiaketa publikoaren presazko deialdia irekitzeko zena.

Ebazpen horren 9. artikuluan, xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen batzorde bat eratuko dela.

Hori dela eta, gay

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, edo ordezkoa.

– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

– Elixabete Perez Gaztelu andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2018ko azaroaren 21a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala