Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5943

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, 2018ko ekitaldian enpresekin lankidetzan jardunez, ikastetxe itunduetako Lanbide Heziketako irakasleak zientziaren eta teknologiaren arloetan egunean jartzeko diru-laguntzak emateko dena.

2018ko irailaren 18ko Aginduak (irailaren 24ko EHAA 184 zk.) ikastetxe itunduetako Lanbide Heziketako irakasleak 2018ko ekitaldian enpresekin lankidetzan jardunez zientziaren eta teknologiaren arloetan egunean jartzeko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren Ikastetxeei ematea diru-laguntzak, zientzia eta teknologiaren arloetako eguneratze-jarduerak burutzeko; ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala