Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5942

AGINDUA, 2018ko azaroaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, behin betiko onartzen duena Bermeoko Portuaren Antolamendu Plan Bereziaren bigarren aldaketa zehatza.

1.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko azaroaren 24ko Aginduaren bitartez, hasierako onarpena izan zuen Bermeoko Portuaren Antolamendu Plan Bereziaren bigarren aldaketa zehatzak, eta erabaki zen jendaurreko informazioaren izapidera eramatea, 20 egunetan, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 97. artikuluak kontuan hartzekotzat jotzen duen 95.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearen erabakia gauzatzeko, iragarkiak jarri ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2016ko abenduaren 14a), baita «El Correo» eta «Berria» egunkarietan ere egun berean. Epe horretan, Bermeoko Udalak alegazio-idazki bat aurkeztu zuen; Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak bera aztertu eta txostena egin zuen 2017ko martxoaren 17an.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 97.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Bermeoko eta Mundakako udalei eta Bizkaiko Foru Aldundiari txostena eskatu zitzaien.

4.– Halaber, 2016ko abenduaren 20an, txostena eskatu zitzaion Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuari; hala ere, oraindik ez da ezer jaso.

5.– Bestetik, sarrera eman zitzaion Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren 2017ko urtarrilaren 23ko aldeko txostenari.

6.– Lurralde Antolatzeko Batzordeko Bizkaiko Hirigintza Plangintzaren Atalak aldeko txostena eman zuen apirilaren 6ko 13ko 2/2017 saioan.

7.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren bidez, behin-behinean onartu zen Bermeoko Portuaren Antolamendu Plan Bereziaren bigarren aldaketa zehatza.

8.– 2018ko abuztuaren 14an, Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasuneko Zuzendaritza Nagusiak eman zuen aldeko txostena.

9.– Beste alde batetik, 2016ko uztailaren 20ko idazki baten bidez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak adierazi zuen planteatutako aldaketa horrek ez duela ingurumen-inpaktu handirik eragingo; beraz, aldaketa horretarako ez dela ingurumen-inpaktu estrategikoaren prozedura behar, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearekin.

10.– Plan berezia izapidetzeari dagokionez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 97. artikuluarekin bat eta, aipamenez, 95. eta 96. artikuluekin bat, Eusko Jaurlaritzari dagokio, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez, espediente hori behin betiko onartzea; izan ere, plan berezi baten aldaketa bat da, eta hori Eusko Jaurlaritzaren Administrazioaren eskumenekoa da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 77/2017 Dekretuaren 4.g) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aplikatu beharreko legedia kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Behin betiko onartzea Bermeoko Portua Antolatzeko Plan Bereziaren bigarren aldaketa zehatza.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du; beraz, honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala