Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
5938

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 22koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostu zerrendaren hirugarren aldaketa onartzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutua onartzen duen urriaren 18ko 309/2005 Dekretuaren 7.2.k) eta 15. artikuluen arabera, zuzendariari dagokio, lehenik Kontseilu Aholku-emailearen txostena eginda, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzea.

Zuzendariaren 2006ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartu zen. Gerora, 2009ko uztailaren 10eko eta 2013ko ekainaren 17ko Ebazpenen bidez aldatu egin zen.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 16., 17. eta 18. artikuluetan agindutakoa betetzeko.

Zenbait lanpostu aldatzeko prozesua burututa eta Batzorde Aholku-emailearekin bat, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoan karrerako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.

DBEBko lanpostuen zerrenda ebazpen honetako eranskinetan adierazten den bezala geratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 22a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala