Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5936

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak egindako txostena ikusita, deialdi-ebazpenaren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea:

– Izena: Administrazio burua.

– Erref.: F 1162.

– Eskala: Gestio Teknikaria.

– Taldea: A.

– Zenbatgarrena: 5.a.

– Maila: 26.a.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a ; derrigorrezko data.

– Langunea: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123.artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legeko 8. eta 14.artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2018ko azaroaren 21a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala