Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5925

1138/2018 EBAZPENA, 2018ko azaroaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko azaroaren 21eko 677/2017 Epaiaren betearazpena argitaratzen da, administrari laguntzaileen lanpostu bati dagokiona (2011ko EPE).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko azaroaren 21eko 677/2017 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko azaroaren 21ean emandako epaiaren ondorioz, aldaketak egin behar dira 2011ko Enplegu Publikoko Eskaintzan, Administrari laguntzaileen hautaketa-prozesuan.

Bigarrena.– Administrari laguntzailearen hautaketa-prozesuan aurretik burututako jarduketak ikusita, María Asunción Díez Tejerina andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideekin jarraitu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko azaroaren 21ean emandako epaiaren ondorioz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorrekin bat etorriz beharrezko izapideak eginda, Administrari Laguntzaileen hautaketa-prozesuan María Asunción Díez Tejerina andreari 139,3000 puntuko puntuazio orokorra onartzen zaio eta horrek destinoa hautatzeko aukera ematen dio.

Era berean, María Asunción Díez Tejerina andreari Santa Marina Ospitalean destino bat esleitzen zaio, txanda irekian, Administrari Laguntzaile kategorian.

Hirugarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean, interesatuei entzun zaie, kontuan hartuta zer xedatzen den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko azaroaren 21ean María Asunción Díez Tejerina andrearen inguruan emandako epaia bete dadin agintzea, 2011. urteko Enplegu Publikoko Eskaintzari dagokionez.

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– María Asunción Díez Tejerina andrea Administrari Laguntzailearen hautaketa-prozesuan onartzea, 139,3000 punturekin guztira.

2.– María Asunción Díez Tejerina andreari Administrari Laguntzailearen kategorian Santa Marina Ospitalean txanda irekiaren bidez destino bat esleitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedura jarraituz.

3.– María Asunción Díez Tejerina andrea Administrari laguntzaile kategorian estatutupeko langile finko egiteko izendapena igortzea, bertan adierazita hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko, Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala