Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2018ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5849

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakitera ematen baita 2018ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda. Laguntza haiek 2018ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen dituen Aginduak finkatzen duen esparruan eman ziren.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduak 2018ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen ditu (2018ko maiatzaren 23ko EHAA).

Laguntzen espedienteak erabakitzeko, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2018ko urriaren 24ko Ebazpena erakunde interesdunei banan-banan jakinarazi eta gero, eta laguntzak emateko aginduaren 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakitera ematea emandako laguntzen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduaren babesean (agindu horren bidez, 2018ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen dira), ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala