Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5807

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2018ko urriaren 10eko Ebazpena, 18.0122.01.01.01.03 (01/2018/114) espedienteari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea LMC Grupo Empresarial SL enpresari, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I12018000017222 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, LMC Grupo Empresarial SL enpresari 9.250 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.2 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresari jakinarazten zaio delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Halaber, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko daukan eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2018-12-10a da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 0118011400158.

– Identifikazioa: 101218.

– Zenbatekoa: 9.250,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala