227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5805
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita iraungi egin dela zehapen-prozedura bat, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmena arautzen duen otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozeduran emana.
Ezinezkoa izan denez ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek hilabeteko epea dute espedientea aztertzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara jo beharko dute (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8. solairua, 01010, Vitoria-Gasteiz). Epe horretan, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.