Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5792

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez arautzen baita euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien diru-laguntzen handitzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko irailaren 11ko EHAAn (175. zk.), HABEko zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 29ko Ebazpena argitaratu zen (ebazpen haren bidez, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dira).

Bigarrena.– Aipatu ebazpenaren 1.2 artikuluaren arabera, horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetatik datoz, eta haien zenbatekoa 20.752.000 eurokoa da.

Hirugarrena.– Aipatu ebazpenaren 1.4 artikuluaren arabera, artikulu honen 2. atalean ezarritako zenbatekoa handitu ahal izango da, baldin eta HABEren aurrekontuetan beste diru-laguntzetarako aurrekontu-sailen izakinak agortu ez badira. Handitze hori dirulaguntza-eskarien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da, HABEko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman beharko da haren berri, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Horiek horrela, euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen Ebazpenaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien diru-laguntzei 333.500 euro gehitzea, 93.800 euro 2018ko urritik abendura bitarteko epealdian eta 239.700 euro 2019ko urtarriletik irailera bitarteko epealdian. Horrela, deialdiaren zenbateko osoa 21.085.500 euro izango da. Honela banatzen da kopuru hori:

a) 17.910.000 euro, 6.1 artikuluan aipatzen den euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.

b) Autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko:

b.1.– 450.000 euro, 6.2 artikuluan aipatzen den autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

b.2.– 1.077.500 euro, 6.3 artikuluan aipatzen den euskaltegien bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

c) Administrazioetako langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko:

c.1.– 788.000 euro, 6.4.1 artikuluan aipatzen den administrazioetako langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

c.2.– 160.000 euro, 6.4.2 artikuluan aipatzen den administrazioetako langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

d) 700.000 euro, 6.5 artikuluan aipatzen den barnetegietako jarduera babesteko.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Donostia, 2018ko azaroaren 21a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala