Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5791

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 14koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira, 2018-2019 ikasturtean EAEko ikasleen artean mugikortasun aktiboa sustatzeko.

Osasuneko sailburuaren 2017ko irailaren 18ko Aginduak dioenez, elkarte eta kooperatibentzako laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (aipatutako agindu horren bidez, elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten da, 2018-2019 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten).

Balorazio Batzorde horrek, 2018ko azaroaren 13an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait elkarte eta kooperatibaren proiektuei I. eranskinean aipatzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarte eta kooperatibaren proiektuei diru-laguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a.

Ordezkapena, Osasun sailburuordearen hutsegiteagatik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren Xedapen Gehigarrian a) apartatua.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala