Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2018ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5790

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 14koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 4ko Aginduan ezarritako laguntzak. Agindu horren bidez, diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dira, eta deialdia egiten da, 2018ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

2018ko uztailaren 19ko EHAAn (139. zk.), Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 4ko Agindua argitaratu zen, diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena, 2018ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 10ean amaitu zen, hala ezarrita baitzegoen aipatutako aginduaren 5.1 artikuluan. Epe horretan 21 eskabide sartu dira: horietatik hirutan eskatzaileek eskabidean atzera egin dute (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua). I. eranskinean zerrendatuta daude gainerako 18 eskabideak:

Deialdia egiteko Aginduaren 7.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, balorazio-epaimahaia 2018ko irailaren 20an eratu zen, jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko, kontuan hartuta 8. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa. Gordexolako eta Irungo udalei eskatu zitzaien eskabideekin batera aurkeztutako zenbait dokumentazio zuzentzeko, baina udal horiek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu. Hori dela eta, eskabidean atzera egin dutela ulertu da, deialdia egiteko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Agindu horren 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.0000 euro bideratuko dira diru-laguntzak emateko. Bestalde, 14. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela dokumentua idazteko laguntza teknikoak eragindako gastuen % 90, plan bakoitzerako 20.000 euroko gehieneko muga jarrita (zuzentzaile bat duelarik populazioaren arabera), aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, ondorio gisa, 2018ko azaroaren 14an, 7.2 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten baitu zein diren diruz lagundu ahal diren eskabideak, barne hartuta zein udal den onuraduna, zein den diruz lagundu daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den.

Deialdia egiteko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoa betez eta balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko 2018ko ekitaldirako diru-laguntza, II. eranskinean zerrendatuta agertzen diren udalentzakoa, dokumentua sortzeko, eta dokumentuan aipatzen den zenbatekoan.

Bigarrena.– III. eranskinean adierazitako eskabideak ukatzea, horretarako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa deialdia egiteko Aginduaren 17. artikuluan ezarritako epeetan eta moduan egingo dira.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan, deialdia egiteko Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a.

Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

I. ERANSKINA
JASOTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala