Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2018ko azaroaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5769

AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Donostia» Musika Eskola Publikoaren instalazioak aldatzeko baimena emateko dena.

Donostian dagoen «Donostia» Musika Eskola Publikoak abiarazi duen espedientea aztertu da, zeinaren bitartez musika-eskolaren instalazioak handitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak, «Musika Eskolak», sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den musika-eskolari baimena ematen zaio, 2018-2019 ikasturtetik aurrera, orain arte dituen instalazioak handitzeko eta eskolak emateko Donostiako udalerrian dagoen Altzako Kultur Etxean kokatutako ikasgela batean (Darieta bidea, 1).

Kode-zenbakia: 20008623.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Donostia».

Titularra: Donostiako Udala.

Helbidea: Atotxako Zelaia plaza, 3.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala