Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5758

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Akarregi-Ergobia tartean Urumea ibaia uholdeetatik babesteko Proiektua» eta bere ingurumen inpaktuaren azterketa.

Proiektu honen xedea da Ibaiondotik (Akarregiko meandrotik ibaian gora) Ergobiako zubira doan tartean, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egikaritzea. Lanok Ergobiako zubiaren ahalmen hidraulikoa hobetzera datoz, azpiegitura honetatik ibaian gora zein behera plataforma bat sortuz uholdeetako urak ezker ertzera bideratzeko zubiaren hirugarren begitik. Plataforma hau ibaian behera 210 metrora handituko da.

Ibaian gora ibilgua 20 metro zabaltzea proposatzen da, eskuin ertzetik, eta horrekin batera plataforma bat sortzea kota altuxeago batera lur-muino batekin amaituko litzatekeena Txalaka Paseoa babesteko. Akarregiko meandroan ebakidura erdilehorra sortzea proposatzen da, bigarren ibilgu bat balitz bezala, ibaiaren emaria bideratzeko uholde badago.

Proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren menpe dago, eta ebaluazio hori onartzeko organo eskuduna Uraren Euskal Agentziaren zuzendaria da.

lngurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa arrunta behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira, ingurumen­inpaktuaren azterketarekin batera.

Horretarako, proiektua eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarriko dira hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obra-proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa interesdunen eskura egongo dira Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 12a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala