Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5745

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 6koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita zenbatekoa den Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen deialdirako zuzkidura ekonomikoa (Itsaspen programa), 2012ko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako moduan.

2018ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez (2018ko apirilaren 5eko EHAA, 65. zk.), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako, Itsaspen programaren barruan, 2018rako.

Agindu horren laugarren ebazpen-zatian dago ezarrita zein den orotara gehieneko diru-zuzkidura deialdiko diru-laguntzetarako, hau da, 500.000 euro. Horietatik 382.500 euro II. kapituluan jaso dira (262.500 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 120.000 euro, 2019rako konpromiso-kredituari); eta III. kapituluari 117.500 euro dagozkio: 87.500 euro 2018. urterako ordainketa-kredituarenak, eta 30.000 euro 2019rako konpromiso-kredituarenak.

Laguntza eskabideak jaso eta ebaluatu ondoren, beharrezkotzat jo da zuzkidura ekonomikoa handitu eta beste 73.000 euro gehiago jartzea. Horietatik 51.100 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 21.900 euro 2019rako konpromiso-kredituari.

Laguntza horiek arautzen dituen dekretuaren 4. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretua –Itsaspen programa–), aurreikusita dago deialdiari dagokion aginduan ezarritako laguntzaren guztirakoa handitzeko aukera; horretarako bete beharreko baldintza da aurrekontu erabilgarria izatea bestelako laguntza-programetan soberakinak izateagatik.

Manu berean dago ezarrita gehitzen diren funtsen esleipena egin behar dela laguntzen emakida amaitu aurretik, eta Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuak ebazpen bidez publikotasuna eman behar diola. Gaur egun, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio.

Alde horretatik, behar diren izapideak egin ostean, erabaki da Itsaspen programako laguntzen deialdirako kreditua 73.000 euro handitzea; horietatik, 51.100 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 21.900 euro 2019ko konpromiso-kredituari. Handitzearen ondorioz, 2018ko deialdirako baimendutako zenbateko osoa 573.000 euro dira. Horietatik 455.000 euro II. kapituluan jaso dira (313.600 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 141.900 euro 2019rako konpromiso-kredituari); eta III. kapituluari 117.500 euro dagozkio: 87.500 euro 2018. urterako ordainketa-kredituarenak, eta 30.000 euro 2019rako konpromiso-kredituarenak.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2011 Dekretuaren 6-n) artikulutik datorren eskumena gauzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 4-2 artikuluan xedatutakoari loturik (Itsaspen programa), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea zenbatean handitu den Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez (2018ko apirilaren 5eko EHAA, 65. zk.) egindako deialdiko laguntzetarako orotarako gehieneko zuzkidura, Itsaspen programaren barruan, 2018rako. Laguntza horiek aurreikusita daude Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan.

Orotarako gehieneko zuzkiduraren gehikuntza 73.000 eurokoa da; horietatik, 51.100 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 21.900 euro 2019ko konpromiso-kredituari. Handitzearen ondorioz, baimendutako zuzkidura osoa 573.000 euro dira. Horietatik 455.000 euro II. kapituluan jaso dira (313.600 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 141.900 euro 2019rako konpromiso-kredituari); eta III. kapituluari 117.500 euro dagozkio: 87.500 euro 2018. urterako ordainketa-kredituarenak, eta 30.000 euro 2019rako konpromiso-kredituarenak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 6a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala