Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5742

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez agintzen baita oinarri espezifiko batzuk argitaratzeko, talde honetan lan kontratudun langile finkoak hautatzeko prozedura arautuko baitute: UPV/EHUko IV. sailkapen taldea, teknikari laguntzaileak.

UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2016ko apirilaren 7ko Erabakiaren arabera, 2016. urteari dagokion lan-eskaintza publiko berria argitaratu zen lan-kontratudun administrazio eta zerbitzuetako langileentzat (2016ko abuztuaren 10eko EHAA, 150. zk.).

Bestalde, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako lan-kontratudun langileen 2017. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen (2017ko abenduaren 26ko EHAA, 244. zk.).

Kudeaketaren ekonomia, eraginkortasun eta efizientziaren alde, 2016ko eta 2017ko lan-eskaintza publikoak prozesu bakarrean egingo dira, halaxe adostu baitzen AZPko lan kontratudunen eta funtzionarioen negoziazio mahaien 2016ko ekainaren 30eko baterako Akordioan, zeinaren bidez gutxieneko irizpideak zehaztu baitziren arautzeko sarrera prozesuetako hautapen proben deialdiak, AZPko funtzionarioaren eta lan kontratudunen negoziazio mahaiek 2016ko ekainaren 9an hartutako akordioan aurreikusitakoak, eta prozesu bakar horren oinarri orokorrak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2018ko irailaren 27an hartutako erabakiaren bidez argitaratu ziren.

Kontuan izanda, batetik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz dioena 23. eta 24. artikuluetan eta II. tituluan eta IV. kapituluan, eta, bestetik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak dioena IV. tituluko I. kapituluan, eta aldez aurretik deialdi hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartuta (2018ko irailaren 27an), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuek 59., 60. eta 61. artikuluetan zehaztutakoaren babesean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deia egitea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko IV. sailkapen talderako, Teknikari Laguntzaileen talderako, lan kontratudun langile finkoak hautatzeko probetarako. Hautaketa sistema lehiaketa-oposizioa izango da, plaza hauetarako:

A) Bi (2) plaza Teknikari Laguntzaileen kategorian, Osasuna/Animaliategia espezialitatean, ezaugarri hauekin:

1.– Bat (1) plaza desgaitasuna duten pertsonen txandarako, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

2.– Bat (1) plaza txanda librean, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

B) Sei (6) plaza Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaileen kategorian; era honetara banatuta:

1.– Bost (5) plaza Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak espezialitatean, era honetara banatuta:

1.1.– Bat (1) plaza desgaitasuna duten pertsonen txandarako, 1. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

1.2.– Bi (2) plaza txanda librean, 1. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

1.3.– Bi (2) plaza txanda librean, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

2.– Bat (1) plaza, Biltegiko espezialitatean, txanda librean, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

C) Hiru (3) plaza Teknikari Laguntzaileen kategorian, Argitalpenak eta Arte Grafikoak espezialitatean, txanda librean, era honetara banatuta:

1.– Bat (1) plaza: 2. HE eta derrigortasun-data gaindituta.

2.– Bat (1) plaza: 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

3.– Bat (1) plaza: 1. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

Bigarrena.– Agindua ematea argitaratzeko oinarri espezifikoak eta gai zerrendak (I-IV eranskinak), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko IV. sailkapen talderako, Teknikari Laguntzaileen talderako, lan kontratudun langile finkoak hautatzeko probak arautuko dituztenak.

– I. eranskina: Oinarri espezifikoak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko IV. sailkapen talderako, Teknikari Laguntzaileen talderako.

– II. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: Teknikari Laguntzaileak; espezialitatea: Osasuna/Animaliategia.

– III. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaileak; espezialitatea: Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak.

– IV. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaileak; espezialitatea: Biltegia.

– V. eranskina: Gai zerrenda. Kategoria: Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaileak; espezialitatea: Argitalpenak eta Arte Grafikoak.

Hirugarrena.– Erabaki honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazio Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bi aukerak bateraezinak dira.

Leioa, 2018ko azaroaren 2a.

UPV/ EHUko errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

I. ERANSKINA
OINARRI ESPEZIFIKOAK

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko IV. sailkapen taldea: Teknikari Laguntzaileen taldea.

1.– Deitutako plazak.

A) Bi (2) plaza Teknikari Laguntzaileen kategorian, Osasuna/Animaliategia espezialitatean, ezaugarri hauekin:

1.– Bat (1) plaza desgaitasuna duten pertsonen txandarako, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

2.– Bat (1) plaza txanda librean, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

B) Sei (6) plaza Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaileen kategorian; era honetara banatuta:

1.– Bost (5) plaza Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak espezialitatean, era honetara banatuta:

1.1.– Bat (1) plaza desgaitasuna duten pertsonen txandarako, 1. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

1.2.– Bi (2) plaza txanda librean, 1. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

1.3.– Bi (2) plaza txanda librean, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

2.– Bat (1) plaza, Biltegiko espezialitatekoa, txanda librean, 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

C) Hiru (3) plaza Teknikari Laguntzaileen kategorian, Argitalpenak eta Arte Grafikoak espezialitatean, txanda librean, era honetara banatuta:

1.– Bat (1) plaza: 2. HE eta derrigortasun-data gaindituta.

2.– Bat (1) plaza: 2. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

3.– Bat (1) plaza: 1. HE eta derrigortasun-datarik gabe.

Deialdi honek erantsita dauka generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretuan zehaztutakoa.

2.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

Oinarri orokorretako 4.2 eta 4.3 ataletan zehaztutako baldintzez gain, ondorengo baldintzak bete beharko dira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 43. artikuluan zehaztutakoaren babesean:

a) Eskatutako titulazioa izatea: Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko titulua, Lanbide Heziketako teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua, edo baliokidea, organo ofizial eskudunak emandakoa.

b) Salbuespena: IV. Talderako hautaketa prozesuan parte hartu ahal izango da Eskola Ziurtagiria izanda, baldin eta hautagaiak egiaztatuta badu UPV/EHUn hamar urteko antzinatasuna.

c) Edozelan ere, kasuan kasuko lanpostuak dituen baldintzak bete behar dira, bai eta indarreko araudiak zehazten duen beste edozein ere.

Hain zuzen ere, Osasuneko/Animaliategiko teknikari laguntzaileen plazetako baterako nahitaezkoa da urriaren 10eko 1201/2005 EDn (esperimentaziorako eta bestelako helburu zientifikoetarako erabilitako animalien babesari buruzko Errege Dekretua) aurreikusitako trebakuntza berezia izatea. Halaber, kategoria profesional eta espezialitate horretan eskainitako beste plazarako nahitaezkoa da osasunaren familia profesionaleko erdi mailako heziketa zikloetako edozeinetako teknikariaren titulua edukitzea.

3.– Oposizio fasea.

Proba teoriko-praktikoa egin behar da. Ariketa bakarra izango da, bi zatitan banatuta: zati bat teorikoa; bestea teoriko-praktikoa. Zati bakoitza nahitaezkoa da, baina ez baztertzailea.

Oposizio fasean, guztira, 20 puntu lortu ahal izango dira: zati teorikoan eta teoriko-praktikoan lortutako puntuen batura izango da, eta horietako bakoitzean gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira.

Oposizio fasea gainditzeko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira bi zatietan lortuko puntuak gehituz.

Erantzun okerrek eta erantzun gabeko galderek ez dute penalizaziorik izango.

3.1.– Lehenengo ariketa.

3.1.1.– Proba teorikoa izango da; gehienez ere 10 puntu.

Test motakoa izango da: 50 galdera (gehi erreserbarako 20), bakoitzak lau erantzun aukeran eta horietako bakar bat zuzena. Galderak 500 galderaz osatutako galdera sortatik aterako dira, eta galderak osatzeko oinarri izan dira eranskinetan jasotako gai zerrendak.

Gutxien dela hiru (3) hilabete igaro beharko dira galdera sortak argitaratzen direnetik ariketa hau egin arte.

Proba teoriko hau egiteko denbora: 100 minutu.

Zuzenean gehienez lor daitezkeen puntuak: 100 puntu. Ariketa honetako puntuazioa zehazteko, zuzenean lortutako puntu kopurua zati hamar (10) egingo da, eta zatidura hori izango da ariketa honen azken puntuazioa.

3.1.2.– Proba teoriko-praktikoa izango da; gehienez ere 10 puntu.

Zati teoriko-praktikoan ebaluatuko da lehiakideen gaitasun edo egokitasuna eskatutako plazari dagozkion eginkizunak betetzeko.

Proba teoriko-praktiko hau egiteko denbora, edozein dela ere aukeratutako ariketa: 100 minutu.

Zati honetan parte hartzaileak ariketa bat egin beharko du, hauen artetik hautatua:

a) Test motakoa: 50 galdera (gehi erreserbarako 20), bakoitzak lau erantzun aukeran eta horietako bakar bat zuzena; galderak 3.1.1 atalean aipatutako galdera sorta beretik lortuak.

Zuzenean gehienez lor daitezkeen puntuak: 100 puntu. Ariketa honetako puntuazioa zehazteko, zuzenean lortutako puntu kopurua zati hamar (10) egingo da, eta zatidura hori izango da ariketa honen azken puntuazioa.

b) Epaimahaiak gutxienez proposatuko dituen 5 kasu praktikoetako bat ebaztea, dokumentazio eta material espezifikoa erabilita.

Bigarren proba honetako b atal hau ebaluatzeko, kontuan hartuko da: batez ere, proposatutako gaiarekin erakutsitako lotura maila; analisirako eta laburtzeko gaitasuna; garatutako ideian aberastasuna; argitasuna eta zuzentasuna.

Fase hau gainditu ahal izango duen hautagai kopurua deitutako plaza kopurua baino handiagoa izan daiteke.

4.– Lehiaketa fasea.

Lehiaketaren fasean oposizio fasea gainditu duten hautagaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, merezimendu bakoitzari puntuazioa esleituz, deialdi bakoitzaren baremo espezifikoaren arabera. Fase honetan gehienez ere bederatzi (9) puntu lortu ahal izango dira.

Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango, eta ez da kontuan hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.

Merezimenduen baremazioa:

4.1.– Administrazio Publikoetan eskainitako zerbitzuak eskariak aurkezteko epea amaitu arte.

Atal honetan, bederatzi (9) puntu lortuko dira gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen laugarren xedapen iragankorraren arabera, UPV/EHUn eskainitako zerbitzuengatik, deialdiari dagozkion kategorian eta espezialitatean: 0,06 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko, 9 puntu arte.

b) Beste unibertsitate publiko batzuetan eskainitako zerbitzuengatik, deialdiari dagozkion kategorian eta espezialitatean: 0,06 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko, 6 puntu arte.

c) Beste administrazio publiko batzuetan eskainitako zerbitzuengatik, deialdiari dagozkion kategorian eta espezialitatean: 0,06 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko, 4,5 puntu arte.

Puntuak zehazteko, guztira lan egindako aldiak hartuko dira kontuan, eta, behin hori eginda, baztertu egingo dira hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, hilabeteak 30 egun natural izango ditu.

Eskainitako zerbitzuak behin baino ez dira baloratuko, hau da: nahiz eta hautaketa prozesu batean baino gehiagoan parte hartu, bakar baterako baino ezin izango dira erabili. Horrela, bada, hautagaiak zehaztu egin beharko du (merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epearen barruan) zein hautaketa prozesutarako aurkezten dituen merezimenduak, bat etorrira oinarri orokorretako bosgarren oinarriarekin.

4.2.– Titulazio akademikoak.

Titulu akademikoei 1 puntu emango zaie gehienez, eskatutako plazari dagokion sailkapen taldean sartzeko alegatutako tituluari ez besteei. Modu honetara banatuko da:

– Eskuratu nahi den postuaren sailkapen taldean eskatutakoen gainetik dagoen titulu bat edukitzea: 1 puntu.

– IV. titulazio taldean eskatutako beste tituluren bat edukitzea: 0,50 puntu titulazioko.

Goi mailako tituluak baloratzen diren kasuetan, ez dira baloratuko titulu horiek lortzeko beharrezkoak diren maila beheragoko tituluak.

4.3.– Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak.

Gehienez ere 1,50 puntu, irizpide hauen arabera:

– Europako Marko Bateratuko B2 edo maila goragoko frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio-ziurtagiriak: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– Europako Marko Bateratuko B1 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio-ziurtagiriak: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– Europako Marko Bateratuko A2 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio-ziurtagiriak: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2012ko martxoaren 8an hartu zuen erabakia, hizkuntza ez-ofizialen baliokidetasunari buruzkoa, edo erabaki horren ordez indarrean dagoen arautegia.

Balorazioa ez da metagarria izango; hau da, hizkuntza batean maila bat baloratzen bada, ez dira baloratuko hortik beherako mailak.

Lehiaketa fasean atal desberdinetan lortutako puntuazioaren batura ezin izango da izan, inola ere, bederatzi (9) puntu baino handiagoa.

5.– Merezimenduen balorazioa.

5.1.– UPV/EHUn eskainitako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina ez dira egiaztatu beharko. Administrazioak ofizioz kalkulatuko ditu.

5.2.– Beste administrazio publiko batzuetan eskainitako zerbitzuak egiaztatzeko, administrazio bakoitzak horretarako daukan ziurtagiri eredua aurkeztu beharko da. Edozelan ere, zehaztuta ageri beharko da talde, kategoria eta espezialitate bakoitzean emandako denbora aldia.

5.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, foru aldundietan edo toki administrazioetan eskainitako zerbitzuak baliokideak izango dira uztailaren 30eko 208/1990 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoen kidego eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena, oinarri hartuta.

5.4.– Tituluak egiaztatzeko, titulua edo titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko da, jatorrizkoa edo kopia erkatua. Tituluak eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik lortutakoak izan beharko dira, bestela ez dira aintzat hartuko.

5.5.– Hizkuntza ez-ofizialen ezagutza egiaztatzeko, titulua aurkeztu beharko da, jatorrizkoa edo kopia erkatua. Tituluak eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik lortutakoak izan beharko dira. Ez da probarik egingo hizkuntza-maila egiaztatzeko.

6.– Euskara.

6.1.– Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenek «gai» kalifikazioa lortuko dute, baldin eta eskatutako lanpostuak hizkuntza-eskakizunerako derrigortasun-data gaindituta badu.

6.2.– Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak derrigortasun-data gainditurik ez daukanean, ondorengo puntuazioa lortuko da, eta ezin izango da lortu tarteko punturik:

Lanpostuak 2. HE badu, derrigortasun-data gainditu gabe:

– 1. HE egiaztatuta izateagatik: 1,45 puntu.

– 2. HE, 3. HE edo goragokoa egiaztatuta izateagatik: 2,90 puntu.

Lanpostuak 1. HE badu, derrigortasun-data gainditu gabe:

– 1. HE edo goragokoa egiaztatuta izateagatik: 1,45 puntu.

7.– Azken kalifikazioa.

7.1.– Hautagaiak lortutako azken kalifikazioa hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuen batura izango da.

7.2.– Lehiaketa-oposizioko emaitza eta kalifikazio guztiak UPV/EHUren iragarki oholean argitaratuko dira, bai eta honako webgune honetan ere: www.ehu.eus

II.ERANSKINA
TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK (OSASUNA/ANIMALIATEGIA ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra

1.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

2.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

3.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.

4.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).

5.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).

Atal espezifikoa

6.– Laborategiko langunearen antolaketa eta kudeaketa. Giza lagin biologikoak jaso, prestatu, kontserbatu, erauzi eta maneiatzea. Oinarrizko alderdiak.

7.– Material sanitarioa garbitzea. Oinarriak. Behin erabiltzeko materiala eta behin baino gehiagotan erabiltzeko materiala. Material sanitarioa garbitzeko prozedurak: oinarrizko prozedurak, material kirurgikoa, plastikozko, metalezko eta beirazko materiala, sendaketa-tresnak eta -orgak.

8.– Material garbiaren garbitze- eta egokitze-prozesua egiaztatzeko irizpideak.

9.– Materiala desinfektatzea.

10.– Profilaxia.

11.– Material esterilizatua manipulatzea, garraiatzea eta biltegiratzea.

12.– Hortz-materialak: kontzeptua eta ezaugarriak, mota ohikoenak, prestaketa-teknikak.

13.– Hortz-kontsultetan erabiltzeko ekipamenduak: osagaiak eta bakoitza zertarako den, funtzionamendu-printzipioak, prebentziozko mantentze-lanak, hortz-ekipamenduak garbitzea eta desinfektatzea.

14.– Hortz-kontsultetan erabiltzeko tresnak. Esku-tresnak eta tresna birakariak. Elementuen sailkapena eta zertarako diren, hortz-tresnak erabiltzeko, garbitzeko eta desinfektatzeko oinarriak, hortz-ekipamendua eta -materiala esterilizatzeko teknikak.

15.– Lan-osasuna. Lan-arriskuak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak. Prebentzio- eta babes-neurriak. Lagin biologikoak maneiatzeko segurtasun-neurriak.

16.– Animalien ardurarako, azaroaren 7ko 32/2007 legek bere ustiapenean, esperimentazioa eta sakrifizioa, garraia ditzan.

17.– Azaroaren 7ko, 32/2007 Legearen aldaketako ekainaren 11ko 6/2013 legek animalien ardurarako, bere ustiapenean, esperimentazioa eta sakrifizioa, garraia ditzan.

18.– Otsailaren 1eko, oinarrizko arau aplikagarriak esperimentazioan erabilitako animalien babeserako eta beste helburu zientifiko batzuetarako, irakaskuntza sartuz, ezartzen diren 53/2013 Errege-Dekretua.

19.– Neurri profilaktikoak animaliategietan.

20.– Segurtasuna animaliategietan, lekuetan eta ekipamendu orokorrean, zer espezie dauden kontuan izanda (karraskariak, lagomorfoak eta anfibioak).

21.– Laneko segurtasuna. Hesi primarioak eta sekundarioak animaliategietan.

22.– Esperimentazio-animalien ugalketa eta hazkuntza.

23.– Esperimentazio-animaliaren nutrizioa, janaria eta edaria. Oinarrizko dietak eta dieta esperimentalak.

24.– Esperimentazio-animaliaren osasun-egoera.

25.– Eutanasia: definizioa, aplikatzeko arrazoiak eta metodo egokiak.

III. ERANSKINA
JARDUERA ESPEZIFIKOETAKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK (MANTENTZE LANAK ETA PRODUKZIORAKO ZERBITZUAK ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra

1.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

2.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

3.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.

4.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).

5.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).

Atal espezifikoa

6.– Eraikin baten mantentze orokorra.

7.– Igeltserotzako oinarrizko ezagutzak.

8.– Igeltsero-lanabesak eta haien erabilera.

9.– Igeltserotzako lanabesen mantentze-lanak.

10.– Igeltserotzako konponketa nagusiak.

11.– Zurgintzako oinarrizko ezagutzak. Zurgintzako oinarrizko tresnak eta lanabesak. Zurgintzako lanabesen mantentze-lanak.

12.– Zurgintzako oinarrizko teknikak.

13.– Zurgintzako mantentze-lanak eta zurgintzako konponketarik ohikoenak.

14.– Elektrizitateko oinarrizko ezagutzak. Instalazio elektrikoak.

15.– Eroaleak eta isolatzaileak. Kanalizazioak.

16.– Elektrizitate-lanetako tresnak eta lanabesak.

17.– Elektrizitate-lanetako tresna eta lanabesen mantentze-lanak.

18.– Elektrizitateko konponketarik ohikoenak.

19.– Oinarrizko zurgintza: kontzeptu orokorrak.

20.– Iturgintzako tresna eta lanabesak. Iturgintzako lanabesen mantentze-lanak.

21.– Iturgintzako matxurak eta konponketak.

22.– Berokuntzaren eta aire girotuaren oinarrizko kontzeptuak.

23.– Planoen eta oinarrizko eskemen interpretazioa.

24.– Suteetatik babesteko instalazioak. Baliabideak eta sistemak.

25.– Larrialdi- eta ebakuazio-planak. Plan horien helburuak. Lan-arriskuen prebentzioa. Arrisku motei buruzko ideia orokorrak. Arrisku-ebaluazioaren helburuak.

IV. ERANSKINA
JARDUERA ESPEZIFIKOETAKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK (BILTEGIKO ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra

1.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

2.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

3.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.

4.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).

5.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).

Atal espezifikoa

6.– Biltegia, kontzeptuak eta definizioak.

7.– Biltegiaren funtzioak eta biltegiko giza baliabideak.

8.– Produktuak sailkatzea, espazioak eta bolumenak aprobetxatzea.

9.– Biltegiratzeko sistemak, baliabideak eta teknikak.

10.– Salgaia babestea, materialen maneiua, zirkuituak eta ibilbideak. Makineria.

11.– Produktuak sailkatzea biltegiratzeko.

12.– Elikagaiak, drogeria-produktuak, material arriskutsuak eta arropa.

13.– Garbiketa biltegietan.

14.– Hondakinak ezabatzea.

15.– Biltegietako eragiketak: sarrera- eta irteera-fluxuak.

16.– Biltegietako eragiketak: prestatzea, hartzea, kokatzea, helburua eta salgaia ez onartzea.

17.– Biltegia kudeatzea. Antolaketa eta kontrola biltegietan.

18.– Administrazio-kudeaketa.

19.– Salgaia erregistratzea. Kontrol-fitxak.

20.– Izakinak balioesteko irizpideak.

21.– Inbentarioko fakturazioa.

22.– 5 «s»en estrategia.

23.– 9 «s»en estrategia.

24.– Kontratazio-prozedura.

25.– Biltegizain-funtzioaren lan-arrisku espezifikoak.

V. ERANSKINA
TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK (ARGITALPENAK ETA ARTE GRAFIKOAK ESPEZIALITATEA)
Atal orokorra

1.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

2.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

3.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.

4.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).

5.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).

Atal espezifikoa

6.– UPV/EHUko argitaletxea: Argitalpen Zerbitzuaren Arautegia.

7.– Estilo-liburua.

8.– Argitalpen-katalogoa.

9.– Arte grafikoen oinarriak eta prozesuak.

10.– Arte grafikoen kontzeptuak.

11.– Offset inpresioa. Teknikak.

12.– Offset inpresioa. Aplikazioak.

13.– Inpresio digitala. Teknikak.

14.– Inpresio digitala. Aplikazioak.

15.– Liburu inprimatua. Liburuaren atalak, ezaugarriak, terminologia.

16.– Liburu inprimatuaren erreprodukzio-faseak.

17.– Kolorearen erreprodukzioa. Offset tinta.

18.– Kolorearen erreprodukzioa. Kromatika, intentsitatea, kalibrazioa.

19.– Kolorearen erreprodukzioa. Bilbea, tonua, doikuntza. Kuatrikomia. Ur-koloreen gamak.

20.– Azaleztapena: Motak eta: Estiloak.

21.– Liburuak azaleztatzeko teknika industrial nagusiak.

22.– Papera. Paper mota nagusiak. Ezaugarriak. Paper-tamaina eta -formatu normalizatuak. Tolesketa.

23.– Jasangarritasuna. Erosketarako eta kontratazio publiko berderako europar politikak. Ingurumen-ziurtapen nagusiak.

24.– Erlazioa lan-ingurunean. Segurtasuna eta higienea.

25.– Arriskuen prebentzioa. Lan-osasuna. Kontzeptuak eta aplikazioak.


Azterketa dokumentala