Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ERABAKIA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia izendatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta, halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du
Lehenengoa.– Juan Luis Diego Casals jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusi izendatzea.
Bigarrena.– Erabaki honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JON DARPÓN SIERRA.