Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
168/2018 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Koordinaziorako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko azaraoaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
1. artikulua.– Juan Luis Diego Casals jauna Koordinaziorako zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.