Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2018ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5714

1066/2018 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikari lanbide-taldearen (Fakultatibo Espezialista Familia-Medikuak-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikuak-LMAT izan ezik) Osakidetzako osasun zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratzen dira eta deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldearen (Fakultatibo espezialista Familia-medikuak-LMAT eta Fakultatibo espezialista Pediatriako medikuak-LMAT izan ezik) lekualdatze-lehiaketa argitaratu zen, 2017ko azaroaren 30ean 229. zenbakiko EHAAn argitaratu zena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 21eko 477/2018 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldearen (Fakultatibo espezialista Familia-medikua-LMAT eta Fakultatibo espezialista Pediatriako medikua-LMAT izan ezik) Osakidetzako osasun zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratzen dira eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egiten da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honi Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko (Fakultatibo espezialista Familia-medikua-LMAT eta Fakultatibo espezialista Pediatriako medikua-LMAT) kategorien destinoen esleipenaren behin betiko zerrenda bidali ondoren, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko kategorietako (Fakultatibo Espezialista Familia-medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako medikua-LMAT izan ezik) destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkerarekin, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez.

Prozesu-ekonomiaren mesedetan, ez da egin lehiaketa bermatuta ez dauden kategorietan eta destinoetan onartutako pertsonen lehiaketaren merezimenduen balorazioa.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez honi Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldearen kategoriako (Fakultatibo Espezialista Familia medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako medikua-LMAT izan ezik) destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoiak azalduz, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren I. eta II. eranskinetan eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, ebazpen honen III. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek, izaera orokorrarekin, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin behineko atxikipenean badago edo kargua utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.– Deialdiaren 5.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018 azaroaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala