Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5660

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 116/2018 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako Funtzionario batek jarritako 116/2018 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren presuntziozko ebazpenaren kontra, zeinak ezetsi egiten baitu 2017ko ekainaren 20ko Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Ertzaintzaren Ikuskapeneko Eskalako Ofizialondoko Kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena da erabaki hori, 2017ko ekainaren 20koa. Hautaketa-prozesu hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez iragarri zen. Prozedura laburtu hori praktiketako funtzionarioak izendatzen dituen 2017ko irailaren 25eko Ebazpenaren aurka ere jarrita dago.

Honako hauen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zabaldu da: 2018ko maiatzaren 17ko Ebazpena, zeinak ezetsi egiten baitu 2017ko ekainaren 20ko Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa; eta 2018ko maiatzaren 18ko Ebazpena, zeinak ezetsi egiten baitu 2017ko abuztuaren 7ko Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko azaroaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala