Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5597

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 314/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 314/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, M.C., S.L.k eskatuta, Itxaso Zamora Vargasen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut «M.C., SL» erakundearen legezko ordezkaritzak jarri duen demanda, Itxaso Zamora Vargasen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera 305 (hirurehun eta bost) euro gehi epaia eman denetik aurrerako legezko interesak. Auzialdi honetan sortutako kostuak ez dira espresuki ezartzen.

Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera, ebazpen hau irmoa da, hitzezko judizioan emandako epaia delako eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa delako. Ondorioz, epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Itxaso Zamora Vargas demandatuari ezin izan zaionez epaia jakinarazi, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eta Itxaso Zamora Vargas demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko, ediktu hau ematen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urriaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala