Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2018ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5548

EDIKTUA, kalte-galerengatiko kalte-ordainen gainean bideratutako 1103/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

1103/2017-C hitzezko judizioan epaia eman da, 2018ko urriaren 11n.

Prozeduran alderdi den Julian Alonso Quintanillaren jaraunspen jasogabearen egungo helbidea ez dugunez ezagutzen, ediktu honen bidez 2018ko urriaren 11ko epaia jakinarazten zaio, eta ohartarazten epaia irmoa dela.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena.

Eta prozedurako alderdi den Julian Alonso Quintanilla jaunaren jaraunspen jasogabeari jakinarazpena legeak agindu bezala egiteko, haren helbidea ez baitugu ezagutzen, ediktu hau egin eta izenpetzen dut. Ediktua organo judizial honen iragarki-taulan argitaratuko da. Organo judizialari ohartarazten diot hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia bat iragarki-taula horretan argitaratuz egingo direla, eta ondorio guztiak izango dituztela.

Bilbao, 2018ko urriaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala