Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2018ko azaroaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ZIRRIKITU KOOP. ELK. TXIKIA
5509

IRAGARKIA, Zirrikitu Koop. Elk. Txikia desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Jasota uzten da ezen, Zirrikitu Koop. Elk. Txikiak bere egoitzan egin zuen 2018ko abuztuaren 24ko batzar nagusi unibertsalean, kooperatiba desegitea eta likidatzea erabaki zela aldi berean eta aho batez. Horretaz gain, likidatzailea izendatu eta berariaz onartu zuten likidazioaren azken balantzea eta nola egin kooperatibaren ondasun sozialarekin. Dena egin zuten Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean xedatutakoarekin bat.

Jasota uzten da interesdunek eskuragarri dituztela erabaki horiei dagozkien agiriak kooperatibaren egoitza sozialean.

Bilbao, 2018ko urriaren 23a.

Likidatzailea,

IDOIA LEGARRETA SOLACHI.


Azterketa dokumentala