Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2018ko azaroaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5487

HUTS-ZUZENKETA, honako honena: 186/2018 Ebazpena, urriaren 16koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Santa Marina Ospitaleko Farmaziako Osasun Ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honen testuan: 186/2018 Ebazpena, urriaren 16koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Santa Marina Ospitaleko Farmaziako Osasun Ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zk., 2018ko urriaren 29koa). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/5281 (1/8) orrialdean, 1. oinarrian.– Parte hartzeko baldintzak,

esaten denean:

«b) Medikuntzan Lizentziaduneko titulazioa eta Ospitale-Farmaziako espezialitateko titulazioa izatea.

c) Fakultatibo espezialista: Ospitale-Farmaziako Medikuaren lanpostu batean gutxienez 3 urtekoa.»

esan behar da:

«b) Farmaziako lizentziadunaren titulazioa eta Ospitale-farmaziako espezialitateko titulazioa edukitzea.

c) Ospitale-farmaziako teknikariaren lanpostu batean fakultatibo espezialista gisa gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea.»

2018/5281 (5/8) orrialdean, eranskinaren izenburuan eta lehenengo paragrafoan,

esaten denean:

«ERANSKINA 99/2018 EBAZPENA

Kardiologiako osasun ataleko Buruko lanpostuaren deialdietarako merituen baremoa».

esan beha da:

«ERANSKINA 186/2018 EBAZPENA

Ospitale-farmaziako osasun ataleko buruaren lanpostuaren deialdietarako merituen baremoa».


Azterketa dokumentala