Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5443

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 709/2018 prozedura arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 709/2018ko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Euskadiko irakaskuntzako langileen sindikatuak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 16ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsotik eratorria da. Aginduak ez du gora jotzeko errekurtsoa onartzen eta ukatzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeetako 1. eta 2. mailako irakasleen ordainsariak parekatzearekin lotutako presuntziozko egintza gauzatzeko eskaera.

Administrazio-espedientea bidalita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala