Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5439

ERABAKIA, 2018eko urriaren 10ekoa, Universidad Del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurarena. Honen bidez, gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia A eta B mailetako ordainsari osagarriak eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez doktoreen berariazko osagarria esleitzeko ebaluazioa eskatzeko onartzen da.

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, bere berrehun eta hirugarren bileran, bi mila eta hamazortziko urriaren hamarrean jarraian ageri duen erabakia onetsi du, Aztergaien Zerrendako bigarren gaiari buruz Gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia A eta B mailetako ordainsari osagarriak eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez doktoreen berariazko osagarria esleitzeko ebaluazioa eskatzeko. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkuraren 2017ko urriaren 25eko akordioaren bidez 2017ko gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia onartu zen eta 2017ko azaroaren 3an argitaratu zen EHAAn.

Bigarrena.– Gizarte Kontseilua, 2018ko uztailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen B eta A tarteei dagozkien ordainsari osagarriak eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez doktoreen berariazko osagarriak esleitzeko fasean egin beharreko egintzak amaitzea, irakasle-ikertzaileen ordainsari osagarrien 2017ko urriaren 25eko deialdiari (abuztuaren 6ko EHAA) zegokionean; ezinezkoa baitzen egintzok aurrera eramatea, Unibasq-ek banakako ordainsari osagarriak balioetsi eta esleitzeko protokoloaren II. eranskina Zuzenbidearekin bat datorrela iritzi eta baliogabetuko duela; hain zuzen ere, oinarri hartuta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien aretoko 1. atalarena.

Egun honetan, Gizarte Kontseiluak ez zekien Unibasqek Protokoloa onartu eta argitaratu izanaren berri.

Hirugarrena.– 2018ko irailaren 7an Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen banakako ordainsari osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko Protokoloa argitara eman da.

Ikusirik:

Lehenengoa.– 209/2006 Dekretua, urriaren 17koa, UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei, 64/2011 Dekretuak, martxoaren 24koak, aldatutakoa.

Bigarrena.– Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendariaren 2018ko abuztuaren 21eko Erabakia, UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen gehigarrizko osagarri gehigarriak ebaluatzeko eta esleitzeko protokoloa argitaratzen duena.

Hirugarrena.– Gobernu Kontseiluaren 2018ko irailaren 27ko erabakia.

UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak, honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Erabaki honi erantsitako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdia onartzea.

Bigarrena.– Erabaki hau eta erantsitako deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Errekurtsoak jartzea.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40.2 artikuluak ezarritakoa betetzeko, jakinarazten da erabaki honek bide administratiboa agortzen duela, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 6-4 artikuluaren arabera. Egintzari errekurtsoa jarri ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean jakinarazten denetik zenbatzen hasita (46-1 artikulua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzeko Legea).

Era berean, interesdunek hala aukeratuta, egintzari bide administratibotik 39/2015 Legearen 123. artikuluak eta hurrengoek araututako aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango zaio, hilabeteko epean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Nolanahi ere, interesdunek aplikagarritzat jotzen dituzten errekurtsoak erabil ditzakete.

Bilbao, 2018ko urriaren 10a.

Idazkari nagusia,

MARIA PILAR ELORRIETA SANTOS.

O.E.

Kontseiluburua,

JOSEBA AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren helburua.

1.– Deialdi honen helburua da irakasle eta ikertzaileei A, B eta unibertsitate eskolako titular ez doktoreen berariazko gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzea, haien merezimenduak ebaluatu eta gero. Ebaluazioa egingo da deialdia argitaratzen den unean indarrean dagoen Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Egiaztatzeko Agentziaren ebaluazio protokoloari jarraikiz.

2.– Hauek arautuko dute deialdi hau: deialdiaren beraren testuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzko urriaren 17ko 209/2006 Dekretuak (64/2011 Dekretuak egindako aldaketekin). Horietan jasota ez dagoenerako, eutsiko zaio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legeari.

Bigarrena.– Aplikazio esparrua.

1.– Hauek eska dezakete merezimenduak ebaluatzea:

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, hala funtzionarioek nola administrazio kontratudunek edo lan kontratudunek, baldin eta 2017ko abenduaren 4an tarte desberdinetarako (A, B eta Unibertsitate eskolako titular ez doktoreen berariazkoa) desberdinetarako baldintzak betetzen baditu eta oinarri honen bigarren puntuan aipatutako zerrendan ez badaude.

2.– Honako hauek ezin dute ebaluazioa eskatu:

• Aurreko deialdietan ebaluatuak izan direnek, ebaluatutako aurreko alditik 2017ko abenduaren 4ra arte ez badira bost urte igaro, salbu eta C2 eta B1 mailetarako ebaluazioa eskatu nahi badute.

• Agentziarekin kolaboratzen duten irakasle eta ikertzaileek, kanpoan uzten baititu urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak, martxoaren 24ko 64/2011 Dekretuak egindako aldaketen arabera.

• Martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoak, kanpo uzten dituenak.

Hirugarrena.– Eskariak.

1.– Edozelan ere, eskariak bide telematikoz egingo dira, horretarako jarritako aplikazio informatikoaren bidez, 64/2011 Dekretuaren bitartez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko 7.2 artikuluari jarraikiz.

Aplikazio informatikoaren bidez eskatzaileak eskariaren laburpen bat jasoko du; interesatuak dokumentu hori sinatu eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari bidali beharko dio, deialdi honetan zehaztutako epearen barruan. Dokumentu hori bidali ezean eskaria ez da ondo burututzat joko.

2.– (1/2007 Legegintzako Dekretua) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 95 bis eta 95 quinquies artikuluak jarraikiz (9/2015 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena eraldatu ditu artikulu horiek), Unibasq-en alde ebaluazio eskubideari dagokion 46,60 euroko Tasa ezartzen da. Tasa horren ordainketa burutu denaren ziurtagiria bidali beharko da aplikazio informatikoak ezartzen duen eran. Hala ere, A, B eta unibertsitate eskolako titular ez doktoreen tarteak lortzeko ebaluazioa eskatu zuten irakasle-ikertzaileek aplikazio informatikoan azalduko den zenbatekoa ordaindu beharko dute.

3.– Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Laugarrena.– Espedienteak Unibasq-era bidaltzea.

Eskariak Unibasq-era bidaliko dira, balorazio txostena egin dezan, nahitaezkoa baita eta bidaltzerakoan epe bat ezarriko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legearen 80.2 eta 80.3 artikuluei jarraikiz. Eskariok agentziara bidaltzen direnean txostena eskatzeko, eten egingo da prozedura ebazteko epea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legearen 22.1d) artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.– Akatsak zuzentzea.

Epearen barruan aurkeztutako eskariek betetzen ez dituztenean deialdian ezarritako baldintzak edo baldintzak egiaztatzeko behar den dokumenturen bat aurkeztu ez denean, interesatuari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko (hau da, nahitaezkoak diren dokumentuak edo alegatutakoa egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko). Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, zuzenketa egitea eskatzen zaion egunaren biharamunetik hasita.

Seigarrena.– Merezimenduen ebaluazioa.

Maila eta tarte bakoitzerako merezimenduak behin egiaztatuta, eta deialdia argitaratzen denean indarrean dagoen protokoloan zehaztutako moduan ebaluatuko dira.

Edozein kasutan, merezimenduen egiaztapen dokumentuak baldintzen egiaztapen dokumentuekin batera bidaliko dira aplikazio informatikoak ezartzen duen eran. Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, eskatzaileek errekerimendua jasoko dute euren merezimenduen egiaztapen dokumentuak konproba ditzaten eta hala egin ezean merezimendu horiek ebaluatuko ez direla adieraziz.

Zazpigarrena.– Erabakia.

Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluaren proposamenez, gehigarrizko ordainsari osagarriak esleituko dizkie irakasle eta ikertzaileei banan bana, banakako erabakiak emanez, Unibasq-ek bere txostenean (ikus laugarren oinarria) irakasle eta ikertzaile bakoitza kokatu duen maila eta tarteen arabera.

Erabaki horri Unibasq-ek egindako ebaluazioa erantsiko zaio.

Erabaki horien aurka interesatuek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango dute, jakinarazpena egiten zaienetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean haien aurka egin dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan bi hilabeteko epean, jakinarazpena hartzen dutenetik hasita.

Zortzigarrena.– Ondorio ekonomikoak.

Deialdi honen arabera egindako merezimenduen ebaluazioa eta osagarrien esleipena ebaluazioaren hurrengo urtean hasiko dira ondorio ekonomikoak izaten, 64/2011 Dekretuaren bidez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko 10. artikuluari jarraikiz.

Bederatzigarrena.– B eta A mailetako gehigarrizko ordainsari osagarriak eskatzeko oinarriak.

1.– Helburua.

1.1.– B mailak, hau da, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzen dituenak, hiru tarte ditu:

• B1 maila. Tarte hau lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gainera C1 tartea eta 25 puntu izatea.

• B2 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira gutxienez: hamar urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta 50 puntu izatea.

• B3 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamar urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta 75 puntu izatea.

1.2.– A mailak, hau da, bikaintasuna saritzen duenak, bi tarte ditu:

• A1 eta A2 mailak: Lehenengo oinarrian aipatutako Protokoloari jarraituz lortu ahal izango dira.

1.3.– Zenbaketa egiteko, kontuan hartuko dira 2017ko abenduaren 4ra arte egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.

1.4.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeko eszedentziak, familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kasuan, antzeko egoerak.

1.5.– Lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek beren bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango dituzte. Aurretik ebaluaziora aurkeztu direnek aurkeztu ahal izango dituzte ebaluazio horretatik 2017ko abenduaren 4ra arteko merituak.

1.6.– Eskariarekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, 1.1 oinarrian aipatutako protokoloan esaten den legez.

2.– Ebaluazio berri bat eskatu nahi dutenek edo lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

• Hirugarren oinarrian aipatutako aplikazio informatikoan agertzen den eskabide orria.

• B2, B3, A1 eta A2 tarteetarako besterik ez: beste unibertsitate edo ikergune batzuetan –edozein lotura laboral, estatutario edo administratiborekin– egindako irakaskuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentziako zerbitzuak edo kudeaketa zerbitzuak egiaztatzea. Bakarrik aztertuko da eta, bere kasuan, onartuko da ebaluazioa B2 tramutik aurrera eskatzen bada eta UPV/EHUk ez badu 15 urtetik gorako antzinatasuna aitortu.

Hamargarrena.– Unibertsitate eskolako irakasle titularrentzako gehigarrizko ordainsari osagarria.

1.– Helburua.

1.1.– Unibertsitate eskoletako irakasle titularrek, doktore izan ez eta 10 urteko antzinatasuna badute, gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko eskubidea izango dute ebaluazioan, gutxienez, 50 puntu lortzen badute; edo beste gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko eskubidea izango dute ebaluazioan, gutxienez, 75 puntu lortzen badute.

1.2.– Zenbaketa egiteko kontuan hartuko dira 2017ko abenduaren 4ra arte egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.

1.3.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeagatiko eszedentziak familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen kasuan, antzeko egoerak.

1.4.– Lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek beren bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango dituzte. Aurretik ebaluaziora aurkeztu direnek aurkeztu ahal izango dituzte ebaluazio horretatik 2017ko abenduaren 4ra arteko merituak.

1.5.– Eskariarekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, 1.1 oinarrian aipatutako protokoloan esaten den legez.

2.– Ebaluaziorako behar den dokumentazioa.

• Hirugarren oinarrian aipatutako aplikazio informatikoan agertzen den eskabide orria.

• Beste unibertsitate edo ikergune batzuetan –edozein lotura laboral, estatutario edo administratiborekin– egindako irakaskuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentziako zerbitzuak edo kudeaketa zerbitzuak egiaztatzea. Bakarrik aztertuko da eta, bere kasuan, onartuko da unibertsitate eskolako irakasle titularrentzako gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko ebaluazioa eskatzen bada eta UPV/EHUk ez badu 15 urtetik gorako antzinatasuna aitortu.

Hamaikagarrena.– Deialdi honetako tarte eta mailak ebaluatzeko eskatutako urteak zenbatzeko, kontuan hartuko da baita beka ofizialekin emandako denbora ere, betiere, unibertsitate honetako zentroren batean atxikita egon bada onuraduna (beka ofizialtzat hartuko dira UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deitutakoak). Behin graduatuak, prestakuntza jarduerak eta espezializazio zientifiko eta teknikoak burutzeko ematen diren bekak dira hemen aintzat hartzen direnak; prestakuntzarako pertsonal ikertzaile baldintza ematen dutenak, hain zuzen ere.


Azterketa dokumentala