Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5438

EBAZPENA, 2018ko urriaren 22koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda onartzeko dena: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, zenbait lan-poltsa ireki eta haiek osatzen zituztenen datuak eguneratu ziren; zehazki kidego hauetako lan-poltsak: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa. Betiere, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta; izan ere, agindu horren bidez, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatu ziren Justizia Administrazioaren zenbait kidegotan (Auzitegiko Medikuak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala) lanpostuak betetzeko (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 27ko Ebazpenaren bidez, aipatutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun eman ziren zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko; Justizia Administrazioko Zuzendaritzan aurkeztu behar zen erreklamazioa, behar bezala dokumentatuta.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deitutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrenda prestatuta, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta Justizia Administrazioko zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren 6. oinarrian ezarritakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa. Agindu ematea zerrenda hori argitara dadin www.justizia.eus web-orrian eta justiziako langileen atarian.

2.– Agindua ematea jasotako alegazioen zerrenda eta haiei buruzko ebazpenak argitara daitezen www.justizia.eus web-orrian eta justiziako langileen atarian.

3.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunean jarriko da indarrean eguneratze horren ondorioz sortutako lan-poltsen hurrenkera berria.

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala