Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5427

917/2018 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita I. eranskinean agertzen diren medikuen kategoriako (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) txanda irekiko esleipendunak pertsonal estatutario finko izendatuak izan direla. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitutako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1139/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren, kategoria horretako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan zeudela (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1527/2017 Ebazpenaren bidez, hautatutako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren, medikuen kategoriako (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) txanda irekikoena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu-erakundeetan zutela (Osakidetza-EOZren web-orria, 2017ko abenduaren 28a).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 1538/2017 Ebazpenaren bidez, I. eranskinean jasota dauden txanda irekiko esleipendunak langile estatutario finko izendatzen dira, medikuen kategoriari (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) dagokionez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan dutela (2018ko urtarrilaren 22ko EHAA, 15. zk.).

Lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko hautagaiei oinarri orokorren 16.7 oinarrian aurreikusitakoaren araberako destinoak eskainiko zaizkie.

Oinarri orokorretan xedatutakoa aplikatu beharko zaio destinoen esleipen- eta hautapen-prozesu honi; betiere, txanda irekian parte hartzen dutenen artean eta lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera eginez esleipena.

Ezin izango zaie atal honetan eskainitako destinorik esleitu, baldintzak bete arren destino guztiak ez aukeratzeagatik aurreko fasean destinorik lortu ez dutenei.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarreko legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitara dadin agintzea I. eranskinean agertzen diren hautagaiak medikuen kategorian (familiako medikuntzako lanpostu funtzionala) eta txanda ireki bidez, estatutario finko izendatzen direla. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izango dute.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabete izango dute destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko dute destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea bai baina Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen inguruan eta Sexu-delitugileen Erregistro Nagusitik egiaztagiria eskuratzeko baimena.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorren 21. apartatuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala