Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5425

913/2018 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean zeladoreen kategorian sartutako barne sustapeneko adjudikaziodunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitutako hautaketa prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102.zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1447/2015 Ebazpenaren bitartez, mendeko langileen lanbide taldeko zeladoreen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren, kategoria horretako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetan izanik. (2015eko ekainaren 3ko EHAA, 102. zenbakia).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1535/2017 Ebazpenaren bidez, hautatutako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren, zeladoreen kategoriako barne sustapenekoa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu-erakundeetan izanik. (Osakidetza-EOZaren web-orrian argitaratu zen, 2017ko abenduaren 28an).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 1546/2017 Ebazpenaren bidez, I. eranskinean jasota dauden barne sustapeneko adjudikaziodunak langile estatutario finko izendatzen dira, zeladoreen kategoriari dagokionez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik (2018ko urtarrilaren 15eko EHAA, 10.zenbakia).

Lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, barne sustapeneko izangaiei oinarri orokorretako 16.6 oinarrian aurreikusitakoaren araberako destinoak eskainiko zaizkie.

Oinarri orokorretan xedatutakoa aplikatu beharko zaio destinoen adjudikazio- eta hautapen-prozesu honi; betiere, barne sustapeneko txandan parte hartzen dutenen artean eta lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera eginez esleipena.

Ezin izango zaie atal honetan eskainitako destinorik adjudikatu baldintzak bete arren destino guztiak ez aukeratzeagatik aurreko fasean destinorik lortu ez dutenei.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarreko legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea EHAAn argitara dadila I. eranskinean jasotako izangaiak, zeladoreen kategorian, barne sustapeneko txanda bidez, estutupeko langile finko izendatzen direla. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute.

Bigarrena.– Adjudikaziodunek hilabete izango dute destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko du destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena Adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen inguruan, eta Sexu-delitugileen Erregistro Nagusitik egiaztagiria eskuratzeko baimena.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala