Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5393

AGINDUA, 2018ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2018ko Joxe Mari Korta sariak.

Joxe Mari Korta sariak arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatua); ikusirik Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko uztailaren 18ko Agindua, zeinaren bidez 2018ko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2018ko irailaren 17ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hauei ematea 2018ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:

Javier M.ª Onaindia Gravé jauna.

Alicia Garmendia García andrea.

Miguel Angel Montes Crespo jauna.

Luis Cañada Vicinay jauna.

2.– Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo errekonozimendu publikoa, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko justizia auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzien salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala