Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5392

EBAZPENA, 2018ko urriaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zenbait entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

2018ko maiatzaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio, foru-administrazio eta Euskal Herriko Unibertsitateko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena. Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek esleitzea entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO UDAL-ADMINISTRAZIOAK
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO FORU-ADMINISTRAZIOAK
(Ikus .PDF)
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK)
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea entitate horiei esleitutako zenbatekoen guztizkoa ordaintzeko izapideak has daitezela.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza erreboka dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ezetsitzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea zenbatuko da erabaki espresua jasotzen den edo ustez ezetsitzat jotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala