Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5377

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-18/2018-T zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ikatz Borda, S.L. (IFZ: B95548186) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko urriaren 8an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, irekitako zehapen-espedientearen barruan, osasun-araudiaren arau-hauste posible batengatik irekitakoan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia ezagutzeko (Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzaren Aholkularitza Juridikoan dago eskuragarri –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua–) eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2018ko urriaren 18a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE NERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala