Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5358

EBAZPENA, 2018ko irailaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitira irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduak irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deia egiten du (2018ko maiatzaren 29ko EHAA, 102. zenbakia).

Aipatutako 2018ko maiatzaren 16ko Aginduaren 12. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, han zehazten den bezala.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala