Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5355

AGINDUA, 2018ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Aspace» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Aspace» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, non baimena eskatzen den Donostia udalerriko Manuel Lardizabal kaleko 25. zenbakian kokatuta dauden bi gela lekuz aldatzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Donostia udalerriko Manuel Lardizabal kaleko 25. zenbakian (CPEIPS «Santa Teresa» HLBHIP eraikina) kokatuta dauden bi gela lekuz aldatzeko. 2018-2019 ikasturtetik aurrera, gela horietako bat Donostia udalerriko Illarra bideko 2. zenbakian (Goienetxe eraikina) kokatuko da; bigarrena, berriz, Arrasate udalerriko Santa Teresa kaleko 25. zenbakian (IES Arrasate BHI eraikina):

Kode-zenbakia: 20004873.

Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aspace».

Titularra: «Asociación Guipuzcoana de Ayuda a la Parálisis Cerebral y Alteraciones Afines - Aspace».

Helbidea: Ilarra bidea, 2.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako gelak: 25 gela egonkor.

Gelak ondorengo helbideetan kokatuta daude:

– Donostiako Ilarra bidea kalea, 2 zenbakia: 13 gela.

– Andoaingo La Salle kalea, 5 zenbakia: gela 1.

– Beasaingo Igartza Oleta kalea, 2 zenbakia: 2 gela.

– Bergarako Ibai ondo kalea, 9 zenbakia: 2 gela.

– Eibarko Santa Inés kalea, z/g: 4 gela.

– Eskoriatzako Gaztañadui kalea, 25 zenbakia: gela 1.

– Irungo Alberto Larzabal kalea, 1 zenbakia: gela 1.

– Arrasateko Santa Teresa kalea, 25 zenbakia: gela 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak, baimendutako gelak kokatuta dauden eraikin guztietan, bete beharko du martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala