Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5347

AGINDUA, 2018ko urriaren 22koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko langile bat lanpostutik kentzea ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sonia Holgado Arín andrea kentzea Arabako Lan Ikuskaritzako izendapen askeko lanpostutik (511211 lanpostua, 5. dotazioa), berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargugabetze honek 2018ko urriaren 29tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala