Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5344

AGINDUA, 2018ko urriaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lanpostu bat –Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkaria– izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat –lurralde-ordezkaria, 511786 kodea, 10. dotazioa– izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 12ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2018ko maiatzaren 2ko EHAA, 83. zenbakia), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jesús Luis Pascual Lorente jauna izendatzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari (kodea: 511786, dotazioa:10; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2018ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala