Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5326

EDIKTUA, 6101/2018 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Didac Torrent Garcia Martuteneko espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 6101/2018 espedientea bideratu dela; aipatu pertsona 1989-11-30ean jaio zen, Bartzelonan, eta 47809140Y du NAN-zenbakia; azken bizilekua Donostian zuen, Ategorrietako Galtzada Zaharra kaleko 34. zenbakian, eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2018-09-04an; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz:

«Honako kausa honetan Didac Torrent Garcia presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea:

– Manresako zigor-arloko 3 zenbakiko Epaitegiko 452-13 betearazpena eta

– Donostiako zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiko 1696-16 betearazpena, dataren eguneko ondorioak dituena; horren arabera, baldintzapeko askatasunean egindako denbora galdutzat ematen da eta berriro espetxera sartu beharko du.

Igor bekio jakinarazpena Martuteneko espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Martuteneko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.

Igor bekio ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxeari eta Madrilgo Estatu Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiari, presoa atxilo hartu eta espetxeratu dezan.

Didac Torrent Garcia, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2018ko urriaren 5ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala