Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5321

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2017ko ekitaldian prebentzio-arloko ordezkariei oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara emateko dena.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez, prebentzio-arloko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egin zen 2017rako (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.).

Ebazpen horren 2. artikuluan ezartzen denez, «baimena eskatu ahalko dute, eta, berori eskuratutakoan, 2017ko ekitaldian prebentzioaren arloko ordezkariak gaitzeko oinarrizko mailako prestakuntza emateko diru-laguntza eskatu ahalko dute bai prestakuntza-zentroek, publikoek zein pribatuek, bai sindikatuek, bai zerbitzu ematen dieten enpresetako prebentzio-ordezkariei dagokienez egiaztatuta dauden prebentzio-zerbitzuek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute.». Prebentzio-arloko ordezkarientzako diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren II. kapituluan dago araututa, eta baimena lortzeko bete behar dituzten baldintzak 7. artikuluan ezarrita daude.

8.3 artikuluaren arabera, eskabideak aurkezteko epea deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasi zen eta 2017ko abenduaren 1ean amaitu.

Ebaluazio Batzordeak ebaluatu zituen eskabideak, honako egun hauetan egindako bileretan: maiatzaren 26an, ekainaren 19an, abuztuaren 4an, urriaren 17an, urriaren 26an, azaroaren 16an, abenduaren 13an, abenduaren 19an eta 2018ko urtarrilaren 8an. Ondoren, batzorde horrek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari aurkeztu zion bere proposamena.

2017ko maiatzaren 31n, ekainaren 26an, abuztuaren 10ean, urriaren 31n eta 2018ko urtarrilaren 17an Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak 2017ko ekitaldian prebentzio-arloko ordezkariei oinarrizko prestakuntza emateko baimenei buruzko ebazpenak eman zituen, eskatutako baldintzak betetzen zituzten erakundeentzat. Interesdunei jakinarazi zitzaizkien ebazpenok.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea 2017ko ekitaldian prebentzio-arloko ordezkariei oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak. Ebazpen honen eranskinean dago jasota onuradunen zerrenda.

Bigarren artikulua.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraz, beraren aurka hautazko berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea kontatzen. Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera egingo da hori.

Barakaldo, 2018ko abuztuaren 27a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala