Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5318

AGINDUA, 2018ko urriaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, lanbide-heziketako lau espezializazio ezartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du irakaskuntzaren gaineko eskumena –irismen, maila eta gradu guztietan eta modalitate eta espezialitate guztietan–, betiere Konstituzioaren 27. artikulua eta hori garatzen duten lege organikoak ezertan eragotzi gabe, baita Konstituzioaren 149.1.30.a artikuluak Estatuari esleitzen dizkion ahalmenak eragotzi gabe, eta berori betetzeko eta bermatzeko behar den ikuskapena ere ergotzi gabe.

Lanbide-heziketari eta kualifikazioei buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren helburua, zehazki, honako hau da: lanbide-prestakuntza, kualifikazio eta akreditazioen sistema integrala antolatzea, prestakuntza-modalitate desberdinen bidez gizartearen eta ekonomikoaren eskariei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko. Era berean, funts publikoekin sostengatzen den prestakuntza-eskaintzak bizialdi osoko prestakuntzari bide eman behar diola eta hainbat asmo eta egoera pertsonal nahiz profesionaletara egokitu behar duela ezartzen du.

Lan-arloan, Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokio estatuaren legeria betearazteko eskumena, batez ere hemen esanguratsuena den honetan, eta, horretarako, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala bultzatuko ditu.

Pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, bai epe laburrean, bai epe luzean, estrategia eta mekanismo berriak eskatuko dira. Alde batetik, eskumenak eskuratzeko prozesuetan eman beharreko orduak areagotuko dira, geroz eta konplexuagoak diren eremuek eskatzen duten espezializazio-maila altuagoa lortzeko bide bakar gisa. Bestetik, gaur egungo lehiakortasun-egoerara egokitutako prestakuntza eta konpetentziak dituzten langileak eskatzen dira, eta horrek berekin dakar orain arteko eskemak haustea; hau da, «lanpostura» bideratutako prestakuntza-eredua atzean utzi eta «lanbide-eremura» bideratutako eredu berri bat hartzea. Paradigma-aldaketa horrek pertsona du ardatz, pertsonek gaitasun tekniko, pertsonal eta sozialak eskuratzea eta finkatzea sustatzen baitu. Hartara, bermatzen da pertsona horiek zenbait arlotarako balioko dutela eta funtzionalitate handiagoa izango dutela.

Produkzio-egituraren benetako beharrizanetara gehien egokitzen diren kualifikazioak ezarriz, hauek ahalbidetu behar dira: alde batetik, lanbide-heziketa ikasten ari diren pertsonen prestakuntza enpresen gero eta beharrizan espezializatuetara egokitzea, eta, bestetik, langileen kualifikazioa hobetzea, enplegua sortzen duten produkzio-sektoreek eskatzen dituzten gaitasunak emanez.

Lanbide-heziketa hobetzeko, eraginkortasunari dagokionez, eskaintza espezializatu, eta lan-merkatuaren beharrizanetara gehiago egokituta planifikatu behar da, bereziki azaleratzen ari diren sektore eta lanpostuetan. Hala, enplegu gehiago sortuko dute, eta estrategikoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren etorkizunerako.

Testuinguru horretan, lanbide-heziketa elementu giltzarria da egungo eta etorkizuneko lanpostuetarako eskatzen diren kualifikazioei erantzuteko.

Ekonomiarako esanguratsuak diren ekoizpen-sektoreetatik datorren eskari ugari dagoenez, pertsonen enplegagarritasuna egokitu eta hobetzeari nahiz ekoizpen-sarean espezializazio altuena duten eskariei erantzun azkarra emango dieten prestakuntza-programak bultzatzeko beharrizana sortzen da. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prestakuntza-programa horien ziurtagiriak eman ahal ditu. Halaxe ziurtatutako programek, edonola ere, ez dute titulu edo ziurtagiri akademikorik, lanbide-ziurtagiririk edo ziurtagiri partzial metagarririk emango, eskumenak ez baitaude sartuta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuan (otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren bidez aldatua), zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-espezializazioko programak ezartzen dira, lanbide-heziketaren eremuan, bai eta horien aitorpena eta ziurtapena ere, indarreko araudi-esparruan duten balioa egiaztatzeko.

Horregatik, ekainaren 28ko 4/2018 Legean –Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa–, V. kapituluan dago ezarrita Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen euskal esparrua.

Legeak, lanbide-kualifikazio eta -espezializazioen euskal esparrua arautzen du, gure lan-merkatuari erantzun ahal izateko, lanbide-heziketako sistema orokorraren bidez. Esparru horretan sartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-espezializazioko programen ziurtagiriak eta egiaztagiriak. Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Legean ezarrita dago jada hainbat bide erabiliz ikaskuntza-jarduerak egiaztatzeko sistema. Lege honen bidez, orduan arautu zena osatu nahi da, eta berariaz aipatzen da bereziki sustatu nahi den jarduera bat: lanbidearen eremuko espezializazio-programak. Ezinbestekoa da jarduera horien balioa aitortzea eta ziurtatzea indarrean dagoen araudiaren esparruan.

Erreferente horiek gogoan izanda aztertu dira gure ekonomiako ekoizpen-sektore estrategikoen eskariak, eta, halaxe definitu dira agindu honetan jaso diren lanbide-espezializazioko programak.

Agindu honek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez argitaratutako lanbide-espezializazioko programen katalogoa osatzen du (Agindua, 2016ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko zazpi programa eta horiek baimendu eta emateko baldintza orokorrak ezartzen baitira), eta Hezkuntzako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko bost programa ezartzen baitira; izan ere, lanbide-espezializazioko beste lau programa eransten zaizkio.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da eranskinetan jasotako lanbide-espezializazioko lau programaren egitura ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 12.ter artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Agindu honen eranskinean aipatzen diren espezializazio-programak, zeinen egitura zehazten baita, honako eranskin hauetan aipatzen dira:

I. eranskina: Enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna.

II. eranskina: Material metalikoen eta saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez soldatutako junturen ikuskapena.

III. eranskina: Produkzio integrala produktu tubularrak fabrikatzeko lerroetan.

IV. eranskina: Industria aeroespazialerako soldadura.

3.– Programa horiek emateko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuko 12.ter artikuluan ezarritakoak izango dira, bai eta lanbide-espezializazioko zazpi programa eta horiek baimendu eta emateko baldintza orokorrak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduan ezarritakoak ere.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Indarren jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Bi kasuetan, errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA, 2018KO URRIAREN 16KO AGINDUARENA
ESPEZIALIZAZIO-PROGRAMA: ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAKO ZIBERSEGURTASUNA

A) Identifikazio-datuak.

Izena: enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna.

Kodea: EP013.

Iraupena: 900 ordu.

B) Lanbide-profila.

Konpetentzia orokorra:

Sistemen eta aplikazioen segurtasuna bermatzea, kodea modu seguruan diseinatuta, segurtasun aktiboko eta ikerkuntza forentseko metodoak eta tresnak erabilita, eta, horretarako, ahuleziak eta mehatxuak identifikatzea eta zibersegurtasuneko plan estrategikoak definitzea.

Lanbide-eremua:

Lanbide-titulu hau duenak datuak kudeatzeko sistemak eta sare-azpiegiturak (Internet, intranet edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan (organizazio guztietan, gaur egun). Oro har, sor daitezkeen ahuleziei aurrea hartzen eta konponbidea ematen dihardu, hala behar duten departamentuetan.

Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:

● Komunikazio-sareen eta informatika-sistemen segurtasuneko auditorea.

● DBLOaren gaineko aholkularia.

● Plataforma seguruen diseinatzailea edo muntatzailea.

● Industria-sareetako segurtasun-sistemen kontrolatzailea.

● Kode seguruen programatzailea.

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia profesional tekniko, pertsonal eta sozialak:

a) Kodeak modu seguruan garatzea, programazio-ahuleziak ezagututa.

b) Ahuleziarik gabeko aplikazioak sortu eta ezartzea, segurtasun-tresnak erabilita.

c) Intrusio-proba erabiltzea, helburu izan daitezkeenak identifikatzeko eta lokalizatzeko.

d) Zenbait ahulezia eskaneatzea, emaitzak aztertzea eta dokumentuak egitea.

e) Ebidentziak biltzeko metodoak aplikatzea eta eurak ebaluatzeko analisi-teknikak erabiltzea.

f) Analisi forentseko tresnak instalatu, konfiguratu eta erabiltzea, sistema informatikoan sor daitezkeen ebidentziak detektatzeko.

g) Hardware-gailuak konfiguratu eta erabiltzea ekipo informatikoen analisi forentserako.

h) Sistema eragile jabeduneko artefaktuetako informazioa berreskuratzea.

i) Txosten forentseak egitea, analisietatik lortutako emaitzetan oinarrituta.

j) Zibersegurtasuneko plan estrategikoak definitzea.

k) Informazioaren segurtasunerako kudeaketa-sistema ezarri eta ziurtatzea.

l) Segurtasuna gobernatzeko nazioarteko erreferentzia-estandarrak identifikatzea eta datuen segurtasunari eta datuak babesteari buruzko legeak eta arauak jakitea, bai nazionalak bai nazioartekoak.

m) Arrisku-analisiari dagozkion faseak garatzea, informazio-segurtasunaren industrian arrisku-analisietarako gehien erabiltzen diren metodologiak aplikatuta, eta analisitik ondorioztatutako hondar-arriskua kudeatzeko plana egitea.

n) Informazioa segurtasunez tratatzeko jarraibideak eta jardunbideak ezartzea, sistema informatikoen ahuleziak ezagututa.

o) Segurtasun aktiboko mekanismoak ezartzea, kontraneurriak hautatu eta exekutatuta, sistemaren kontrako mehatxu edo erasorik badago.

p) Sistema informatikoan urrunetik sartzeko teknika seguruak ezartzea, segurtasun-plana interpretatu eta aplikatuta.

q) Sistema informatikoa segurtatzeko suebakiak ezartzea, euren prestazioak aztertuta eta barne-sarerako trafikoa kontrolatuta.

r) Proxy zerbitzariak ezartzea, zerbitzuaren funtzionamendu segurua bermatzen duten konfigurazio-irizpideak aplikatuta.

s) Erabilgarritasun handiko konponbideak ezartzea, birtualizazio-teknikak erabilita eta proba-inguruneak konfiguratuta.

t) Industriako kontrol-sistemen ahuleziak eta mehatxu espezifikoak identifikatzea eta nazioarteko ospea duten erreferentzia-jardunbide onak lokalizatzea.

u) Oinarrizko automatizazio- eta kontrol-ingurune bat ezarri eta hedatzea.

v) Internetetiko irisgarritasuna duten automatizazio-sistemak identifikatzea.

w) Automatizazio- eta kontrol-sistemen oinarrizko ahuleziak esplotatzea.

x) Industria-komunikazioak eta -protokoloak interpretatzea.

y) Oinarrizko industria-suebaki bat konfiguratu eta hedatzea.

z) Industria-inguruneetarako zenbait zibersegurtasun-teknologia eta antolamendu- edo prozedura-neurriak proposatzea inguruneon segurtasuna hobetzeko.

aa) Organizazioan, informazio-teknologiaren (IT) segurtasun-eremuaren eta automatika-eremuaren arteko bitartekoa izatea.

bb) Segurtasuna kudeatzeko sistema ezartzeko faseak garatzea.

cc) Etengabeko hobekuntzarako sistemak erabiltzea.

dd) Ingurune seguruak sortzea bere lana zein lantaldearena garatzeko, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak berrikusita eta aplikatuta, araudian ezarritakoa eta enpresen helburuetan adierazitakoa beteta.

ee) Lan-egoera berrietara egokitzea, kasuan kasuko lanbide-ingurunearekin loturiko ezagutzak eguneratuz, bizialdi osoko ikaskuntzarako nork bere prestakuntza nahiz eskura dauden baliabideak kudeatuz.

ff) Egoerak edo arazoak ekimenez eta autonomiaz konpontzea nork bere eskumen-esparruan, sormenez, jarrera berritzailez eta norberaren nahiz taldekideen lana hobetzea bilatuz.

gg) Maila berean dauden kideekin, gorago dauden kideekin, bezeroekin eta haren mende dauden kideekin komunikatzea, komunikatzeko bide eraginkorrak erabiliz, informazio edo ezagutza egokiak emanez eta lan-esparruan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.

hh) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea eta horietan parte hartzea, eta, horretarako, haien garapena ikuskatzea, beharrezkoa denean, harreman arinak izanez, lidergoa hartuz eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak ekarriz.

C) Prestakuntza.

Ikaskuntza-eremuak. Ordu-esleipena.

1.– Zibersegurtasunerako sarrera: sareak, objektuetara bideratutako programazioa eta informatika-segurtasuna: 100 ordu.

2.– Kode seguruko programazioa: 150 ordu.

3.– Segurtasun perimetrala: 150 ordu.

4.– Analisi forentsea: 100 ordu.

5.– Sistema industrialetako segurtasuna: 150 ordu.

6.– Sartze-proba (pentesting) eta web-auditoria: 150 ordu.

7.– Segurtasunaren kudeaketa eta gobernua: 100 ordu.

– Programaren ikaskuntzaren emaitzak:

Erantzukizuna eta autonomia jarduera profesionalean (programaren zeharkakoak).

Informatika-inguruneetako zibersegurtasun-neurriak ezartzeko aholkuak emateko erantzukizuna hartzen du; ahuleziarik ez izateko, eskura dauzkan mekanismo guztiak abiarazten ditu; intzidenterik izanez gero, ahalik eta inpakturik txikiena sortuko dela bermatzen du, eta berriro ez gertatzeko neurriak hartzen ditu. Halaber, organizazioetan, korporazioaren informatika-arloaren eta automatika-arloaren arteko bitartekaritza-lana egiten du, hala behar denean, eta hango langileen jarduerak gainbegiratzen ditu.

– 1. eremuari lotuta: Zibersegurtasunerako sarrera: sareak, objektuetara bideratutako programazioa eta informatika-segurtasuna

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Ordenagailuak eta periferikoak sare kableatuetan eta hari gabekoetan integratzea, eta haien funtzionamendua eta prestazioak ebaluatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sare kableatuetarako eta hari gabekoetarako estandarrak identifikatu ditu.

b) IP birbideratze logikoko sistema erabili du sareko helbideak eta azpisare-maskarak esleitzeko.

c) Sare-egokigailu kableatuak eta hari gabekoak konfiguratu ditu zenbait sistema eragiletan.

2.– Bideratzaile baten oinarrizko funtzioak administratzea eta hura sarean integratzeko konfigurazio-aukerak ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hainbat metodo erabili ditu bideratzailea konfiguratzeko moduan sartzeko.

b) Bide estatikoak konfiguratu ditu.

c) Bideratzailearen konfigurazioa gordetzen duten fitxategiak identifikatu ditu eta dagozkien komandoen bidez kudeatu ditu.

d) Bideratzailearen sistema eragileak eskaintzen dituen komandoak erabili ditu, intzidentzien jarraipena egitea ahalbidetzen dutenak.

e) Trafikoa iragazteko ahalmenak deskribatu ditu.

f) ACL sarbide-kontroleko zerrendak kudeatzeko komandoak erabili ditu.

3.– Sare lokal birtualak konfiguratzea eta horien aplikazio-eremua identifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) VLAN sare lokal birtualak inplementatu ditu.

b) Lotura nagusiak konfiguratu ditu.

c) Bideratzaileren bat edo maila askoko switchen bat erabili du VLAN sare lokal birtualak elkarrekin konektatzeko.

d) Administrazio zentralizatuko protokoloen arabera lan egiteko konfiguratu ditu kommutadoreak.

e) SNMP protokoloan oinarritutako aplikazioen bidez monitorizatu du sarea.

4.– Informazioa segurtasunez tratatzeko jarraibideak eta jardunbideak hartzea eta sistema informatiko baten ahuleziak ezagutzea, baita sistema segurtatu beharraz jabetzea ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Segurtasun fisikoaren eta logikoaren arteko aldeak deskribatu ditu.

b) Ingeniaritza sozialeko teknikek informatika-iruzurretan duten eragina kontrastatu du.

c) Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan abantailak baloratu ditu.

d) Teknika kriptografikoak aplikatu ditu informazioa biltegiratzeko eta transmititzeko.

e) Babes perimetraleko plan integral bat ezarri beharraz jabetu da, batez ere sare publikoekin konektatutako sistemetan.

5.– Sistema informatiko batean urrunetik sartzeko teknika seguruak ezartzea eta segurtasun-plana interpretatu eta aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sistema bateko arriskuguneak sailkatu ditu, segurtasun perimetraleko irizpideen arabera.

b) Komunikazio-protokolo seguruak eta horien erabilera-esparruak identifikatu ditu.

c) Zerbitzari bat ezarri du urruneko kokalekuetatik barneko sarera sartzeko atebide gisa.

d) Urruneko erabiltzaileek atebidean zeharreko sarbidean erabil ditzaketen autentifikazio-metodoak identifikatu eta konfiguratu ditu.

6.– Sistema informatikoa segurtatzeko suebakiak ezartzea, euren prestazioak aztertuta eta barne-sarerako trafikoa kontrolatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Suebakien ezaugarriak, motak eta funtzioak deskribatu ditu.

b) Trafikoa iragazten duten mailak sailkatu ditu.

c) Sareko gune jakin batzuetarako sarbideak mugatzeko suebakien instalazioa planifikatu du.

d) Suebaki batean iragazkiak konfiguratu ditu iragazteko arauen zerrenda abiapuntutzat hartuta.

e) Suebakien gertakari-erregistroak berrikusi ditu.

7.– Programa sinpleak idatzi eta probatzea, eta, eginkizun horretan, objektuetara bideratutako programazioaren oinarriak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Objektuetara bideratutako programazio-oinarriak identifikatu ditu.

b) Objektuak instantziatu ditu klase aurredefinituak abiapuntutzat hartuta.

c) Objektuen propietateak eta metodoak erabili ditu.

d) Metodo estatikoetarako deiak idatzi ditu.

e) Parametroak erabili ditu metodoetarako deietan.

f) Objektu-liburutegiak gehitu eta erabili ditu.

g) Eraikitzaileak erabili ditu.

8.– Klaseka antolatutako programak garatzea, eta, eginkizun horretan, objektuetara bideratutako programazioaren printzipioak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Klase baten sintaxia, egitura eta osagaiak identifikatu ditu.

b) Klaseak definitu ditu.

c) Eraikitzaileak sortu ditu.

d) Lehenago sortutako klaseetako objektuak ezarri eta erabiltzen dituzten programak garatu ditu.

e) Klaseen eta kideen ikuspena kontrolatzeko mekanismoak erabili ditu.

f) Herentziaren kontzeptua definitu du.

g) Klase heredatuak definitu eta erabili ditu.

h) Metodo estatikoak sortu eta erabili ditu.

i) Klase-liburutegiak sortu eta erabili ditu.

j) Interfazeak sortu eta definitu ditu.

9.– Programak garatzea eta, horretarako, objektuetara bideratutako lengoaien ezaugarri aurreratuak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Superklasearen eta azpiklasearen kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Klase-hierarkiak diseinatu eta aplikatu ditu.

c) Klase-hierarkiak probatu eta araztu ditu.

d) Klase-hierarkiak inplementatzen eta erabiltzen dituzten programak egin ditu.

– Ezagutzak (100 ordu).

Sare kableatuak eta hari gabeko sareak:

● IP helbideak eta azpisare-maskarak konfiguratzea.

● Sare-egokigailu kableatuak eta hari gabekoak zenbati sistema eragiletan konfiguratzea.

● Sare kableatuak eta hari gabekoak elkarrekin konektatzeko gailuak konfiguratzea.

Bideratzailearen oinarrizko konfigurazioa eta administrazioa:

● Bideratzailera iristeko metodo desberdinak.

● Bideratzailea konfiguratzeko eta administratzeko komandoak. Bide estatikoen konfigurazioa.

● Intzidentzien jarraipena egiteko eta bideratzailearen egoera monitorizatzeko komandoak.

● Bideratzailearen trafiko-iragazkien konfigurazioa.

● ACL sarbide-kontroleko zerrenden kudeaketa.

Sare birtualak:

● VLAN sare lokal birtualak inplementatzea.

● VLAN sare lokal birtualetan intzidentziak diagnostikatzea.

● Gailuen arteko lotura nagusia konfiguratzea.

● Bideratzaileak edo maila askoko switchak konfiguratzea VLAN sare lokal birtualak elkarrekin konektatzeko.

● VLAN sare lokal birtualetako protokoloak.

● Sarea SNMP protokoloan oinarritutako aplikazioen bidez monitorizatzea.

Informatika-segurtasuneko jarraibideak:

● Ahulezien arrazoi nagusiak eta ahulezien jatorria.

● Pasahitzen politika.

● Segurtasun fisikoa eta segurtasun logikoa.

Urrutiko sarbideko teknikak. Segurtasun perimetrala:

● Sistema informatikoetako arriskuguneak.

● Zerbitzari bat ezartzea barneko sarera sartzeko atebide gisa.

● Urruneko erabiltzaileen atebidean zeharreko sarbidean autentifikazio-metodoak konfiguratzea.

● Komunikazio-protokolo seguruak.

Suebakiak instalatzea eta konfiguratzea:

● Suebakien instalazioa planifikatzea.

● Suebaki batean iragazkiak konfiguratzea iragazteko arauen zerrenda abiapuntutzat hartuta.

● Arazoen diagnostikoa.

Objektuak erabiltzea:

● Objektuen eta klaseen ezaugarriak.

● Objektuen propietateak edo atributuak.

● Metodoaren kontzeptua.

● Klase bateko kideen sarbide-kontrola.

● Metodo estatikoaren kontzeptua.

● Parametro eta balio itzuliak. Objektu-liburutegiak.

● Eraikitzailearen kontzeptua.

● Objektuak suntsitzea eta memoria askatzea.

Klaseak garatzea:

● Klasearen kontzeptua. Klase baten egitura eta kideak.

● Atributuak eta sarbide-kontrola definitzeko tresnak.

● Metodoak eta argumentuak deklaratzeko tresnak.

● Eraikitzaileak diseinatzeko tresnak.

● Kapsulatzea eta ikuspena.

● Herentziaren kontzeptua.

● Klase heredatuaren kontzeptua.

Klase aurreratuak garatzea:

● Klase-hierarkia: superklasea eta azpiklaseak.

● Polimorfismoaren kontzeptua.

● Azpiklaseen eraikitzaileak eta suntsitzaileak. Superklasearen metodoetarako sarbidea. Superklasearen metodoen birdefinizioa.

– 2. eremuari lotuta: kode seguruko programazioa.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Ahuleziarik gabeko aplikazioak sortzea, kanpoko erasorik ez izateko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baliabideetarako sarbide-kontrola egin du.

b) Zerbitzarian eta bezeroan injekzio-erroreak aztertu ditu.

c) Autentifikazio-protokoloak identifikatu ditu.

d) Aplikazioa exekutatu bitartean erabiltzaile-saioak sortu, berritu eta suntsitu ditu.

e) Erasotzaileari saio-identifikatzailea finkatzen uzten dion sistema baten ahuleziak aztertu ditu.

f) Saioen kudeaketa zuzena ziurtatu du.

g) Bidaltzailearen identitate digitala egiaztatu du baliabideren edo funtzioren baterako sarbidean edo komunikazioan.

2.– Informazio zifratua bidaltzen duten aplikazioak ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gako sekretu batean oinarrituta, informazioa babesteko edo baimenik gabeko behatzaileei informazioa ezkutatzeko teknikak aplikatu ditu.

b) Komunikazio idatzien pribatutasuna zaindu du eta bermatu du baimendunek baino ezin dutela ikusi jatorrizko mezua.

c) Egindako ziurtagiri digitaletan ageri diren datuen autentikotasuna eta egiazkotasuna bermatu du.

3.– Datu-ihesik ez izateko aplikazioak garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Behar besteko baimena ez izatea kontrolatu du.

b) Erasoak murriztu ditu eta, horretarako, rolak esleitu dizkie aplikazioaren datuei eta funtzionalitateei.

c) Roletan oinarritutako sarbide-kontrola erabili du.

d) Sarbide-kontrolak egiaztatu ditu negozio-logikaren ikuspegitik.

e) Zerbitzariaren aldean baimenak kontrolatzeko mekanismoa ezarri du.

f) Errore-mezuetan behar den informazioa baino ez agertzea bermatu du.

g) Erabiltzaileak kontrolatzen dituen sarrerak balidatu ditu.

4.– Indarrean dauden arauetan oinarritzen diren garapen segururako segurtasun-tresnak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aplikazio baten arrisku-maila identifikatu du eta Application Security Verification Standard (ASVS) –aplikazio-segurtasuna egiaztatzeko estandarra– deritzon arrisku-mailaren bidez mapeatu du.

b) ASVS aplikazio-segurtasuna egiaztatzeko estandarrean oinarritutako segurtasun-eskakizunak definitu ditu identifikazio-mailaren arabera.

– Ezagutzak (150 ordu).

Programazio seguruko teknikak:

● Programazioko oinarrizko segurtasun-printzipioak.

● Zerbitzariko eta bezeroko injekzio-erroreak.

● Inprimakietan oinarritutako protokoloen autentifikazioa.

● Sarbide-kontrol deklaratibo eta programatikoa.

● Saioen kontrol-kudeaketa.

● Datu-ihesen prebentzioa.

Aplikazioen inplementazioa:

● Kriptografiako tresna espezifikoak: informazioa zifratze bidez babesteko teknikak.

● Bildutako datuen autentikotasunerako eta egiazkotasunerako ziurtagiri digitalak.

● Aplikazioek informazioa modu seguruan transmititu ahal izateko segurtasun-protokoloak.

● Elektronikoki sortutako eta digitalki transmititutako dokumentuen autentikotasuna eta osotasuna bermatzeko sinadura digitalak.

Datu-ihesa:

● Behar besteko baimena ez izatea kontrolatzeko teknikak.

● Errore-mezuetan informazioa agerraraztea.

● Zeharkako patha.

Indarreko araudiak:

● OWASP Top 10 – web-aplikazioetako segurtasun-arriskuak.

● OWASP Application Security Verification Standard–Aplikazio-segurtasuna egiaztatzeko estandarra (ASVS).

● Security Verification Standard–Segurtasuna egiaztatzeko estandarra (ASVS).

● Web-aplikazioetako segurtasunarekiko konfiantza-mailak: planifikazioa, arrisku-mailaren araberako eskakizunen definizioa, arrisku-mailaren baterako diseinua, ezarpena eta egiaztapena.

– 3. eremuari lotuta: segurtasun perimetrala.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Sare publikoetako segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea solaskideen identitatea bermatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informatika-sistemetako segurtasunaren printzipioak eta helburuak definitu ditu.

b) Informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko protokoloak ezarri ditu.

c) Pasahitza kudeatzeko tresna bat baino gehiago ezarri du.

d) Zifratze-teknikak, sinadura elektronikoak eta ziurtagiri digitalak erabili ditu sare publikoen erabileran oinarritutako lan-ingurunean.

e) Informazioaren autentikotasunerako, konfidentzialtasunerako eta osotasunerako teknikak erabili ditu.

2.– Sistema informatiko bateko segurtasun perimetralaren eredua diseinatu eta ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Segurtasun perimetralaren eredua ezartzeko zenbait egoera identifikatu ditu.

b) Zenbait suebaki mota konfiguratu eta erabili ditu.

c) Suebakiaren iragazki-politika eta -arauak konfiguratu ditu eta gertakari-erregistroak auditatu ditu.

d) Zerbitzariak eta zerbitzuak modu seguruan konfiguratu ditu DMZ zonan.

3.– Proxya konfiguratzea eta ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proxyek dituzten funtzionamenduak definitu ditu.

b) Zenbait proxy mota konfiguratu eta erabili ditu.

4.– Urrutiko sarbideko sistemetan identitateak autentifikatzeko eta kudeatzeko sistemak ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Autentifikazio-prozesuetarako segurtasun-politika eta prozedurak definitu ditu.

b) Komunikazio-protokolo seguruak eta horien erabilera-esparruak identifikatu ditu.

c) RADIUS zerbitzariak konfiguratu ditu erabiltzaileak urrunetik autentifikatzeko.

d) Barne-sarerako urrutiko sarbidea ezarri du VPN konexioen bidez.

e) Bi faktoreko autentifikazio-sistemak ezarri ditu.

5.– SIEM sistema ezarri du (Security Information and Event Management)

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mehatxu-gertaerak identifikatu eta kalifikatu ditu.

b) Aplikazioak erabiltzeko direktibak inplementatu ditu.

c) Erregistratutako gertaerak aztertu eta dokumentatu ditu.

– Ezagutzak (150 ordu).

Informazioaren segurtasuna:

● Pasahitz-kudeatzaileak.

● Konfidentzialtasuna, informazioaren osotasuna.

● Informazioaren segurtasunean kriptografia aplikatzea.

● Informazio konfidentziala zifratzeko teknikak.

● Autentikotasuna.

● Sinadura digitalaren aplikazioa.

● Ziurtagiri digitalak. PKI kudeatzailea. PKCS.

● Errebokatze-protokoloak: CLR, OCSP.

Segurtasun perimetrala:

● Segurtasun-perimetroa ezartzeko ereduak diseinatzea eta definitzea.

● Suebakien iragazkietarako politika eta arauak konfiguratzea.

● Zerbitzariak eta zerbitzuak modu seguruan konfiguratzea DMZ zonan. Euspen- eta bastioi-suebakiak.

● DMZ zonako zerbitzarietarako sarbide segurua.

● UTM: forward (aurrera), reverse (atzera), transparent (gardena), cachea, proxyak.

Proxy zerbitzariak instalatzea eta konfiguratzea:

● Web-proxy-cache zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea.

● Proxy zerbitzaria erabiltzea web-sarbidean murrizketak ezartzeko.

● Proxyaren funtzionamendu-probak egitea eta haren aktibitatea monitorizatzea.

● Bezeroetatik proxyra sartzeko probak. Proxy bat modu gardenean eta alderantzizko moduan konfiguratzea.

Urrunetik sartzeko teknikak ezartzea:

● Autentifikazio-prozesuetarako segurtasun-politika eta prozedurak.

● Bi faktoreko autentifikazioa. Txartel kriptografikoak erabiltzea. Sistemas de Single Sign On (SSO).

● Erabiltzaileen urruneko autentifikazioa, RADIUS zerbitzariak.

● Barne-sarera urrutitik VPN konexioen bidez sartzea (tunela).

● Barne-zerbitzariekiko komunikazio segurua ezartzea, IPSEC (CSP/HA) konexioen bidez.

● Delegazioen arteko konexioetarako tunel zifratuak ezartzea.

Makina birtualetan SIEM sistema bat ezartzea:

● Gertaeren oinarrizko teoria: SIM, SEM.

● Gertaeren analisia eta normalizazioa.

● Gertaerak eranstea. Log fitxategien kudeaketa eta jarduera-prozedura.

● Segurtasun- eta mehatxu-intzidentzien motorizazioa, dokumentazioa eta erantzuna.

– 4. eremuari lotuta: analisi forentsea.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Analisi forentsearen etapak ezagutzea eta ebidentziak biltzeko faseak identifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Analisi forentseari buruzko kontzeptu orokorrak definitu ditu.

b) Ikerketa forentsearen eskakizunak zehaztu ditu.

c) Erregistro-agindua eskatu aurreko informazioa zehaztu du.

d) Erregistro-tokian sartzeko modua deskribatu du.

e) Zigilugabetze- eta klonatze-fasea espezifikatu du.

2.– Datu-biltegiragailuak klonatzea, software-aplikazioen eta hardware-ekipoen bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zenbait datu-biltegiragailutan idazketa-blokeatzaileak erabili ditu.

b) Diskoak bikoiztu ditu zenbait euskarritan.

c) Kopien osotasuna egiaztatu du zenbait prozesuren bidez.

3.– Diskoetako irudiak zenbait tresnaren bidez aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ostatatu gabeko espazioaren eta Slack espazioaren arteko aldea ezarri du fitxategien sisteman.

b) Ezabatutako fitxategiak berreskuratu ditu.

c) Fitxategiak eta metadatuak aztertu ditu.

4.– RAMen informazio hegakorra atzematea, eta exekuzioan dauden prozesuak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Memoria-iraulketak egin ditu.

b) Memoria aztertu du beroan.

c) Exekuzioan dauden prozesuak identifikatu eta aztertu ditu.

5.– Sistema eragile jabeduneko artefaktuetako informazioa berreskuratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erregistroaren egitura zehaztu du.

b) Lineako eta lineaz kanpoko erregistroa aztertu du.

c) Erregistroa aztertzeko zenbait tresna erabili ditu.

d) Ebidentzien azterketetarako karpeten diseinua eta egitura aztertu du.

e) Hive erregistro-fitxategiak aztertu ditu.

f) Gertaeren erregistro-fitxategiak aztertu ditu.

g) Nabigazioaren historia-fitxategiak aztertu ditu.

h) Erabiltzaile-profilen eta sistemaren jarduera-fitxategiak aztertu ditu.

– Ezagutzak (100 ordu).

Analisi forentsearen etapak:

● Etapak: eskuratzea, analisia, aurkezpena eta denbora-lerroa.

● Eskuratu aurreko kontsiderazioak.

● Hegakortasun-ordena. Ikerketa forentsearen eskakizunak: onargarritasuna, osotasuna, sinesgarritasuna kausa-efektu erlazioa, errepikagarria eta dokumentatua.

Ebidentzien bilketa:

● Erregistro-agindua eskatu aurreko informazioa.

● Erregistro-tokirako sarrera.

● Zigilugabetzea eta klonatzea.

Gailuak klonatzea:

● Hardware/software idazketa-blokeatzaileak.

● Bitez biteko edo disko-irudien bidezko kopiak eskuratzea.

● Diskoei, partizioei eta fitxategiei buruzko kontzeptuak.

● Kopiaren osotasuna egiaztatzea (laburpen edo hash prozesuak).

Irudien analisia:

● Fitxategi-sistema. Ostatatu gabeko espazioak eta Slack espazioak.

● Ezabatutako fitxategiak berreskuratzea.

● Datuen eta metadatuen analisia.

RAM memoriaren analisia:

● Memoria-iraulketa. Beroan egindako analisia.

● Exekuzioan dauden prozesuen analisia.

Sistema eragile jabeduneko artefaktuetako informazioa berreskuratzea:

● Erregistroaren egitura. Erregistroaren lineako eta lineaz kanpoko analisia.

● Erregistroa analizatzeko tresnak.

● Analisi forentsearen karpeta eta fitxategi garrantzitsuenak.

● Erabiltzailearen analisia eta informazioa. Posta elektronikoa, nabigazio-historia, bilaketen historia, jardueren historia eta programa-exekuzioen historia.

– 5. eremuari lotuta: sistema industrialetako segurtasuna.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Zibersegurtasun industrialaren oinarrizko alderdiak aztertzea eta, horretarako, dauden araudi eta praktika onak identifikatzea, IT ingurunea (informazio-teknologia) eta OT ingurunea (operazio-teknologia) desberdintzea, eta ulertzea zein izan diren mundu zabaleko enpresa industrial handiak kaltetu dituzten zibereraso handienak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zibersegurtasun industriala definitu du.

b) Automatizazio- eta kontrol-sistemen mugak identifikatu ditu, informazio-sistemek dituztenen aldean, segurtasuneko kontraneurriak ezarri behar izan dituenean.

c) Industria-inguruneko zibersegurtasunaren lehentasunak identifikatu ditu.

d) Enpresa-sare bateko diagramaren gainean, identifikatu du zer den OT ingurunea eta zer den IT ingurunea.

e) Segurtasuneko arauak eta segurtasuneko jardunbide onak desberdindu ditu.

f) Azpiegitura Kritikoak Babesteko Legearen eta bera garatzen duen dekretuaren irismena deskribatu du, baita hari buruzko informazioa non topatu ere.

g) IEC 62443 eta CCN-STIC jardunbide onak, beroriek osatzen dituzten dokumentuak eta aplikazio-eremua identifikatu ditu.

h) Mundu zabaleko industria-konpainiek izan dituzten eraso nagusiak identifikatu ditu, Stuxnet, Duqu, Night Dragon, Flame, Shamoon, Havex/Energetic Bear, Sandworm barnean hartuta.

i) Aurkeztutako eraso nagusietatik «irakaspenak» atera ditu.

2.– Oinarrizko industria-ingurune bat birsortzea eta, horretarako, gutxienez, gainbegiratzeko eta urrunetik kontrolatzeko software bat eta automata simulatu bat instalatu eta konfiguratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Automata bat simulatu du Raspberry Pi3 baten eta behar den softwarearen bidez.

b) Automatari oinarrizko kontrol-logika kargatu dio.

c) SCADA software bat (oinarrizko gainbegiratzea) instalatu eta konfiguratu du.

d) Gainbegiratze-softwarea eta automata konektatu ditu.

e) Gainbegiratze-softwarea begiratu du eta egiaztatu du kapaz dela denbora errealean automataren aldagaiak ikusteko eta balio horiek historikoen datu-basean biltegiratzeko.

3.– Zenbait osagai industrialen ezaugarriak aztertzea (PLC, RTU, PC industrialak, SIS, SCADA, DCS, MES, eta abar), baita horiek automatizazio-, funtzionamendu- eta ahulezia-eremuetan zer gune hartzen duten ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) ICS sistemen gunea deskribatu du OT sistemen eremuaren barruan.

b) Alde funtzionalak eta teknologikoak identifikatu ditu automatizazio-maila guztietan.

c) Zeharkako osagaiak aurkeztu ditu kontrol lokalerako: sentsoreak, eragingailuak, serboak eta erregulagailuak, PLC, RTU, PC industrialak eta DCS.

d) Gainbegiratze bidezko kontrol-sistemak aurkeztu ditu: DCS, SCADA, historizadoreak, etab.

e) Industria-inguruneetan, segurtasuna (safety) automatizatu eta kontrolatzen duten sistemak aurkeztu ditu, baita kontrol- eta segurtasun-bertsio hibridoak ere.

f) Sektorekako beste automatizazio- eta kontrol-osagai batzuk aurkeztu ditu: robotak, CNC, kontagailu adimendunak, MES, etab.

g) Aurkeztutako osagai guztiak ukitzen dituzten ahulezia nagusiak aurkeztu ditu.

4.– Ahuleziak esplotatzeko oinarrizko tresnak erabiltzea, automatizazio- eta kontrol-sistemetatik, batez ere, Shodan eta Kali-Moki sistemetatik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Shodan zer den eta nola erabili azaldu du.

b) Shodan erabiltzeko erakustaldi praktikoa egin du: objektiboaren lokalizazioa eta sarbide-proba.

c) Identifikatu du zer tresna erabili behar duen hauek aurkitzeko: ostalariak, ataka irekiak, argitaratutako zerbitzuak eta zerbitzu-bertsioak.

d) JohnTheRipper erabili du automatizazio- eta kontrol-sistema batean pasahitzak hausteko.

e) Metasploit erabili du ekipo industrial bateko ahulezia esplotatzeko.

5.– Industria-komunikazioen oinarrizko alderdiak, erabiltzen diren komunikazio-protokolo nagusiak (ModBUS, BACnet, Profinet, etab.), euren funtzionamendua eta ahuleziak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Denbora errealaren, komunikazio kommutatuen eta seriearen kontzeptuak azaldu ditu.

b) Bezero-zerbitzariaren eta argitalpen-harpidetzaren paradigmak, komunikazio asinkronoak, marka-ikurra pasatzearen bidezkoak, etab. identifikatu ditu.

c) ModBUS, BacNet eta Profinet protokoloen funtzionamendua azaldu du.

d) Aurreko protokoloen oinarrizko segurtasun-alderdiak azaldu ditu.

e) Industria-inguruneetako sare tipikoen (eta segurtasun gabekoen) arkitektura aurkeztu du.

6.– Industria-komunikazio eta -osagaiei erasoak egitea, Kali-Moki banaketan edo antzekoetan dauden tresnen bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Wireshark edo TCPDump bidezko industria-trafikoa atzeman eta interpretatu du.

b) TCPReplay erabili du industria-sare batean trafikoa injektatzeko.

c) ModScan eta MBTGet erabili ditu automata bateko erregistroak manipulatzeko.

d) Metasploit erabili du pibot-eraso bat egiteko, txarto diseinatutako kontrol-sare batean, eta automata baten kontrol-parametroak aldatzeko.

7.– Kontraneurri teknikoak proposatzea, barnean hartuta datu-diodoak, industria-suebakiak, intrusioak detektatzeko sistemak; antolamendu-neurriekin batera, barnean hartuta segmentazioa, arriskurik gabeko auditoriak, eta baliabide mugikor eta ateragarrien erabilera seguruaren prozedurak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien beharra azaldu du.

b) Datu-diodoak edo noranzko bakarreko atebideak aurkeztu ditu, suebakiekiko desberdintasunekin batera.

c) Edukiera industrialeko suebakiak aurkeztu ditu, barnean hartuta DPI eta sendotasun industrial kontzeptuak.

d) Industria-eremuko intrusioak detektatzeko sistemak aurkeztu ditu, barnean hartuta DPBI teknikak.

e) Industria-komunikazioetako segmentazio- eta segregazio-jardunbide onak azaldu ditu.

f) Industria-inguruneetan arriskurik ez daukaten auditoria libreen oinarrizko printzipioak azaldu ditu.

g) Jardunbide onak proposatu ditu baliabide mugikor eta gailu ateragarriak erabiltzeko, esate baterako, USB gailuak, eramangarriak, mugikorrak, PDA, eta abar.

8.– Modbus industria-suebakia hedatzea eta konfiguratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) IPTables suebakiaren oinarrizko – Ezagutzak aurkeztu ditu.

b) Modbus modulua aurkeztu du.

c) Irakurketa- eta idazketa-komandoetan iragazkiak egiteko arauak konfiguratu ditu, Modbus/TCP bidez komunikaturiko PLC baten memoria-hedabideetan.

d) Industria-suebakiaren funtzionamendu zuzena egiaztatu du automata batez eta MBTget eta ModScan tresnez.

– Ezagutzak (150 ordu).

Industria-azpiegituren oinarrizko kontzeptuak.

● Industria-segurtasunaren arauak eta jardunbide onak: Azpiegitura Kritikoak Babesteko Legea, CCN-STIC, IEC 62443. OT versus IT: segurtasun-helburuak eta mugak.

● Eraso nagusiak, talde kriminalak eta irakaspenak: Stuxnet, Duqu, Night Dragon, Flame, Shamoon, Energetic Bear, Sandworm.

Industria-ingurunea birsortzea:

● PLC simulatu bat instalatu eta konfiguratzea.

● Oinarrizko SCADA bat instalatu eta konfiguratzea.

● PLC eta SCADA arteko konektibitatea konfiguratzea.

Industria-osagaiak:

● Industria-kontroleko sistemetarako sarrera.

● Kontrol lokaleko sistemak: sentsoreak, eragingailuak, serboak eta erregulagailuak, PLC, RTU, PC industrialak eta DCS.

● Gako-alderdiak, puntu sendoak eta puntu ahulak. SCADA: funtzioak, arkitektura eta osagaiak.

● Segurtasun-sistemak, segurtasun-sistema instrumentalizatuak (SIS) eta kontrol- eta segurtasun-sistema integratuak (ICSS).

● Beste sektore-sistema espezifiko batzuk: CNC, kontagailu adimendunak, robotak, MES, etab.

Automatizazio-sistemetan eta industria-kontroleko sistemetan ahuleziak esplotatzeko tresnak.

● Shodan: helburua eta erabilera. Banaketa.

● Kali-Moki: automatizazio- eta kontrol-sistemei ostalari mailan eraso egiteko tresnak.

● JohnTheRipper programaren erabilera.

● Metasploit proiektuaren erabilera.

Industria-komunikazioei buruzko oinarrizko alderdiak:

● Denbora errealaren, komunikazio kommutatuen eta seriearen kontzeptuak.

● Bezero-zerbitzariaren eta argitalpen-harpidetzaren paradigmak, komunikazio asinkronoak eta marka-ikurra pasatzearen bidezkoak.

● ModBUS, BacNet eta Profinet protokoloen funtzionamendua.

● Aurreko protokoloen oinarrizko segurtasun-alderdiak.

● Industria-inguruneetako sare tipikoen (eta segurtasun gabekoen) arkitektura.

Industria-sarean eta -protokoloetan oinarritutako erasoak:

● Wireshark edo TCPDump tresnen erabilera industria-komunikazioetarako.

● TCPReplay tresnen erabilera industria-protokoloetan bilbeak injektatzeko.

● MBTGet eta ModScan tresnen erabilera.

● Metasploit proiektuaren erabilera pibot-erasoetan.

Kontraneurri teknikoak eta antolamenduko jardunbide onak:

● Neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien definizioa eta osagarritasuna.

● Datu-diodoak edo noranzko bakarreko atebideak, eta suebakiekiko aldeak.

● Edukiera industrialeko suebakiak. DPI eta sendotasun industriala.

● Industria-eremuko intrusioak detektatzeko sistemak. DPBI. Industria-komunikazioetako segmentazio- eta segregazio-jardunbide onak.

● Industria-inguruneetan arriskurik ez daukaten auditoria libreen oinarrizko printzipioak.

● Baliabide mugikor eta gailu ateragarriak erabiltzeko jardunbide onak, esate baterako, USB gailuak, eramangarriak, mugikorrak, PDA, eta abar.

Modbus industria-suebakia:

● IPTableseko Modbus modulua. Modbus/TCPetarako irakurketa- eta idazketa-komandoetan iragazteko arauak.

● MBTget eta ModScan tresnen erabilera, Modbus suebakiaren funtzionamendu zuzena egiaztatzeko.

– 6. eremuari lotuta: sartze-proba (pentesting) eta web-auditoria.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Segurtasun-auditoriaren faseak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Segurtasun-auditoria baten printzipioak eta helburuak definitu ditu.

b) Hacking motak ezarri ditu.

c) Proba motak ezarri ditu. Intrusio-proba eta ahulezien analisia.

d) Intrusio-proben eta ahulezia-analisien erabilgarritasuna eta eskakizunak identifikatu ditu.

e) Segurtasun-auditoria baten faseak definitu ditu.

f) Segurtasun-auditorietarako estandarrak definitu ditu.

2.– Auditatutako sistemen ebidentziak bildu, taldekatu eta ebaluatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Iturri irekien adimena erabili du.

b) Informazioa ezagutzeko edo bilatzeko tresnak erabili ditu.

c) Ebidentziak bildu, taldekatu eta ebaluatu ditu.

d) Zerbitzuak eskaneatu eta identifikatu ditu.

e) Zerbitzariak eta zerbitzuak modu seguruan konfiguratu ditu.

1.– Sistemak edo webguneak ahulak diren egiaztatzea, ahuleziaren bat erabilita, eta beraietan intrusioren bat egiten saiatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ahuleziaren analisian eta esplotazioan zenbait ekintza definitu ditu.

b) Ahuleziak aztertu ditu eta sistema edo webgunea ahula den ala ez adierazi du.

c) Ahulezia esplotatzeko zenbait ekintza definitu ditu.

d) Ahuleziak zenbait ingurunetan esplotatu dira, eta zenbait tresnaz baliatuta.

3.– Telefonia mugikorrerako aplikazioak seguruak diren ala ez egiaztatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bezeroaren aldean, aplikazioaren analisi estatikoak egin ditu.

b) Komunikazioak aztertu ditu.

c) Portaera dinamikoki aztertu du.

d) Zerbitzariaren aldea aztertu du.

4.– Ahulezien txosten xehatua egitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Txostena idazteko faseak deskribatu ditu.

b) Lortutako informazioa biltzeko ekintzak definitu ditu.

c) Egindako probetatik lortutako informazioa eratu du.

d) Aurkikuntzen, ondorioen eta gomendioen txostena egin du.

e) Ahuleziei buruzko txostenak eta dokumentuak egin ditu.

f) Ahulezia-eraso nagusiak minimizatzeko zenbait baliabide definitu ditu.

– Ezagutzak (150 ordu).

Segurtasunaren auditoria:

● Segurtasun-auditoria baten printzipioak eta helburuak.

● Ahulezien sailkapena eta tipifikazioa.

● Segurtasun-auditoria baten faseak.

● Proba motak: intrusio-proba eta ahulezien analisia.

● Segurtasun-auditoriarako estandarrak.

Auditoriaren prozesuak:

● Iturri irekien adimena. Portuen eskaneatzea.

● Aplikazioen eta sistemen fingerprinting prozesua (mugikorrak, webguneak, sareko gailuak.).

Ahulezien bilaketa eta esplotazioa.

● Ahulezien eta erasoen sailkapena.

● Eraso-tresnak, esplotazio-metodoak.

● Pentesting prozedurako tresnak.

● Zenbait sistema eragileren eta zerbitzuren auditoria.

● Web-aplikazioen auditoria.

Mugikorretarako aplikazioak:

● Bezeroaren aldeko aplikazioaren analisi estatikoak.

● Komunikazioen analisia.

● Portaeraren analisi dinamikoa.

● Zerbitzariaren aldeko analisia.

Ahulezien txostenak:

● Dokumentazio-tresnak. Txostenaren formatua eta egitura.

● Ekintza-plana.

● Ahuleziaren xehetasunak.

– 7. eremuari lotuta: segurtasunaren kudeaketa eta gobernua.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Segurtasuna kudeatu eta gobernatzeko egungo legeak eta estandarrak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Segurtasunaren eta haren kudeaketaren kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Segurtasunaren gobernua ezartzeko puntu kritikoak identifikatu ditu (segurtasunaren politikaren definizioa, segurtasunaren antolamendua, arriskuak kudeatzera eta etengabeko hobekuntza-prozesuetara zuzendutako ikuskera).

c) Arauen (ISO, NIST...) garatzaile nagusiak, eurei lotutako arauak (esate baterako, ISO 2700x, COBIT, ISO 22301, PCI DSS, ENS, DBLO) eta euren arteko intererlazioa eta osagarritasuna identifikatu ditu.

d) Zibersegurtasunaren gobernuan dauden arauak eta jardunbide onak lokalizatu eta kontsultatu ditu.

2.– Informazioaren segurtasunerako kudeaketa-sistema baten faseak ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Segurtasunaren gobernua (SGSI) ezartzeko behar diren faseak eta jarduerak ezarri ditu.

b) Segurtasunaren gobernua ezartzeko erabili behar diren prozesuak, metodologiak eta tresnak aztertu ditu.

c) Segurtasunaren ebaluazioa garatzeko eta zibersegurtasun-planak definitzeko prozesuak eta jarduerak identifikatu ditu.

d) Etengabeko hobekuntzarako sistemak (PDCA) identifikatu eta erabili ditu, segurtasunaren gobernua ezartzeko, industriaren jardunbide onak oinarritzat hartuta.

e) Arriskuak analizatzeko metodologia nagusiak eta analisi-fase nagusiak identifikatu ditu.

3.– Arrisku-analisietarako metodologiak eta teknikak ezartzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Industriako arriskuak analizatzeko metodologia nagusiak eta analisi-fase nagusiak identifikatu ditu.

b) Arrisku-analisi oso bat garatu du, aktiboak hasieran identifikatzetik egungo arriskuaren azken emaitza lortzeraino (hondarra).

c) Hondar-arriskua kudeatzeko plana prestatu du.

4.– Informazio pertsonala babesteko segurtasun-neurriak ezartzea eta datuak babesteko indarreko arauak betetzeko behar diren prozedurak egitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Datuak Babesteko Lege Organikoaren (DBLO) artikulu nagusiak eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra berrikusi ditu, indar berezia jarrita DBEOak dakartzan berrikuntzetan.

b) Segurtasun-dokumentu bat egin du.

c) DBLOak eta DBEOak beharrezkotzat jotzen dituzten prozedurak prestatu ditu.

○ Informazio-klausulak

○ Hirugarrenekiko kontratuak.

○ Interesdunen eskubideak baliatzea.

d) Babestu beharreko datu pertsonalen mailaren arabera aplikatu beharreko segurtasun-neurri nagusiak identifikatu ditu.

– Ezagutzak (100 ordu).

Segurtasun-estandarrak eta -arauak:

● Kontzeptuak eta hurbilketa: arriskuaren kudeaketari buruzko ikuskera. Zibersegurtasunaren dimentsioak. Segurtasunaren gobernuaren eta antolamenduaren definizioa eta ezarpena. Arrakastaren bestelako faktore kritikoak.

● Segurtasun-organismo, -estandar eta -araudi nagusiak: Organismoak: ISO, ISACA, NIST. Araudi eta estandar nagusiak. Estandarrak: ISO27002, COBIT 5.0, ITIL, NIST 800. ISO 27002.–2013

● Jardunbide onen kodea: sarrera. ISO 27002.–2013 Domeinuak. Kontrolen xehetasuna.

● Segurtasunaren antolamendua. Betetzea eta auditoria.

Segurtasunaren gobernua eta ezarpena.

● Bizi-zikloa: Plan, Do, Check, Act: SGSI bat garatzeko faseak; SGSI bat garatzeko eskakizun dokumentalak.

Arrisku-analisia:

● Kontzeptuak, terminologia eta definizioak.

● Metodologiaren identifikazioa eta berrikusketa, MAGERIT metodologiarena, batez ere.

● Arrisku-analisia egitea.

● Azkeneko arriskua eskuratzea.

● Arriskua kudeatzeko plana egitea.

Informazio pertsonalaren babesa:

● Kontzeptuak, terminologia eta definizioak.

● DBLOaren eta DBEOaren gako-artikuluak.

● Segurtasun-dokumentu bat egitea.

● Informazio-klausulak egitea.

● Eragindakoen eskubideak baliatzeko prozedurak.

● Hirugarrenekiko kontratuak.

● Segurtasun-neurri aplikagarriak.

D) Programarekin lotutako tituluak.

● Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.

● Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria.

● Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.

Era berean, salbuespen gisa eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldez aurretik baimenduta, espezializazioko programa hauetan, gutxienez 3 urteko esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta programa ematen laguntzen duten enpresek horretarako proposatzen badituzte.

E) Sektore ekonomikoa eta eskatzaileak.

Sare-azpiegituraren bat behar duten jardueretako edozein sektore ekonomiko.

Demandatzaileak izan daitezke: software-garapenean, sare-azpiegituren kudeaketan eta gainbegiratzean diharduten enpresak eta, oro har, informazioa babestu nahi duen edozein enpresa. Negozio-helburuak lortzeko automatizazio-sistemak eta industria-kontroleko sistemak behar dituzten enpresak, barnean hartuta robotak, makina-erreminta, automatak, kontrolatzaileak, gainbegiratzeko eta kontrolatzeko softwarea (esate baterako, SCADA, DCS, MES), eta abar.

F) Irakasleen eta instruktoreen betekizunak.

1. atala.– Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioa, lanbide-espezializazioaren programako ikaskuntza-esparruetan.

Prestakuntza-zentroko irakasleek jarraian adierazten diren espezialitateetako batean araututako baldintzak bete beharko dituzte:

Ikaskuntza-eremuak. Irakasleen espezialitateak.

1.– Zibersegurtasunerako sarrera: sareak, objektuetara bideratutako programazioa eta informatika-segurtasuna. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

2.– Kode seguruko programazioa. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

3.– Segurtasun perimetrala. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

4.– Analisi forentsea. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

5.– Sistema industrialetako segurtasuna. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

6.– Sartze-proba (pentesting) eta web-auditoria. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

7.– Segurtasunaren kudeaketa eta gobernua. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Sistema eta aplikazio informatikoak.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Informatika.

2. atala.– Irakasleek egiaztatu beharko dute zibersegurtasunari buruzko prestakuntza espezifikoa izan dutela espezializazio-ikastaro honetan eskatutako moduluetarako (Kode seguruko programazioa, Segurtasun perimetrala, Analisi forentsea, Sistema industrialetako segurtasuna, Sartze-proba (pentesting) eta web-auditoria, eta Segurtasunaren kudeaketa eta gobernua).

3. atala.– Enpresak jarritako instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

Prestakuntzan parte hartzen duten enpresek jarritako instruktoreek gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntzaren emaitzekin lotuta.

II. ERANSKINA, 2018KO URRIAREN 16KO AGINDUARENA
ESPEZIALIZAZIO PROGRAMA: MATERIAL METALIKOEN ETA SAIAKUNTZA EZ-SUNTSITZAILEEN BIDEZ SOLDATUTAKO JUNTUREN IKUSKAPENA

A) Identifikazio-datuak.

Izena: espezializazio programa: material metalikoen eta saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez soldatutako junturen ikuskapena.

Kodea: EP014.

Iraupena: 894 ordu.

B) Lanbide-profila.

Konpetentzia orokorra:

Material metalikoen eta kasuan kasuko saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez soldatutako junturen ikuskapena planifikatzea, gauzatzea eta gainbegiratzea, kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko espezifikazioak betez.

Lanbide-eremua:

Lanbide-titulu hau duenak galdaragintzako eta egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan egiten du lan, industria-sektorearen barruko eraikuntza metalikoen, hodien, aeronautikaren eta ontzigintzaren azpisektoreekin lotuta.

Hauek dira zeregin eta lanpostu adierazgarrienak:

● Saiakuntza ez-suntsitzaileen operadorea.

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia profesional tekniko, pertsonal eta sozialak:

a) Ekipoak puntuan jartzea, baita saiakuntzak eraginkortasunez eta espero den epean egiteko behar diren gailuak eta materialak aukeratzea ere.

b) Saiakuntza ez-suntsitzaileak egitea eta gainbegiratzea segurtasun-neurriak hartuta eta kalitate-espezifikazioei jarraituta.

c) Saiakuntzak egitean erabili beharreko ekipoak egoera onean daudela egiaztatzea, eta behar diren egiaztapen guztiak egitea lortutako emaitzek jardueran eskatzen diren kalitate-mailak betetzen dituztela ziurtatzeko.

d) Zehaztasunez jakinaraztea saiakuntzen emaitzetatik abiatuta lortutako ondorioak, ahozko edo idatzizko txosten baten bidez, eta beharrezkoak diren dokumentu teknikoak eginez.

e) Egindako lanen kalitatea eta doitasuna bermatzea, erantzukizuna onartuta eta bere egitekoak pertsonen segurtasunerako daukan garrantziaz jabetuta.

f) Galdaragintzako eta egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko erabilitako prozesuetan, saiakuntza ez-suntsitzaileen laborategiko arriskuen prebentzioko plana gainbegiratzea eta gauzatzea; horretarako, lan-arriskuak prebenitzeko plana ikuskatzea eta gauzatzea, pertsonen, baliabideen eta inguruaren osotasuna bermatuta.

g) Lan-egoera berrietara egokitzea, eguneratuta edukiz bere lanbide-inguruneko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, bere prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntzarako baliabideak kudeatuz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

h) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ekimenez eta autonomiaz konpontzea nork bere eskumen-esparruan, sormenez, jarrera berritzailez eta norberaren nahiz taldekideen lana hobetzea bilatuz.

i) Maila berean dauden kideekin, gorago dauden kideekin, bezeroekin eta haren mende dauden kideekin komunikatzea, komunikatzeko bide eraginkorrak erabiliz, informazio edo ezagutza egokiak emanez eta lan-esparruan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.

C) Prestakuntza.

Ikaskuntza-eremuak. Ordu-esleipena.

1.– Materialak eta kalitatea produktu metalikoen fabrikazioan. 120 ordu.

2.– Saiakuntza ez-suntsitzaileak gainazaleko eta gainazalpeko akatsak detektatzeko. 224 ordu.

3.– Saiakuntza ez-suntsitzaileak barne-akatsak detektatzeko. 320 ordu.

4.– Laneko arriskuak, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistema integratuak. 110 ordu.

5.– Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia pertsonalen garapena. 120 ordu.

– Programaren ikaskuntzaren emaitzak:

Erantzukizuna eta autonomia jarduera profesionalean (programaren zeharkakoak)

Pertsona honek bere gain hartzen du proba eta saiakuntza ez-suntsitzaileak planifikatu, gauzatu eta gainbegiratzeko erantzukizuna, operazio horiek gauzatzean gerta daitezkeen arazoak eta arriskuak ebaluatu eta konponduz, norberaren lanaren emaitzak bere gain hartuta.

– 1. eremuarekin lotuta: materialak eta kalitatea produktu metalikoen fabrikazioan.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Eraikuntza metalikoen, hodien, aeronautikaren eta ontzigintzaren azpisektoreekin lotuta dauden galdaragintzako eta egiturako produktuen fabrikazioan, konponketan eta muntaketan erabilitako materialen ezaugarriak zehaztea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Materialak sailkatu ditu haien barne-egitura kontuan hartuta.

b) Materialen propietateak konparatu ditu.

c) Materialen ohiko akatsen arrazoiak aztertu ditu.

d) Materiaren faseak bereizi ditu.

2.– Eraikuntza metalikoen, hodien, aeronautikaren eta ontzigintzaren azpisektoreekin lotuta dauden galdaragintzako eta egiturako produktuen fabrikazioan, konponketan eta muntaketan prozesuaren ondorioz izandako akatsak sailkatzea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Material metalikoen fabrikazio-prozesuek eragindako akatsen arrazoiak identifikatu ditu.

b) Material metalikoen fabrikazio-prozesuetan akatsik ez izateko hartu beharreko neurriak aztertu ditu.

c) Soldadura bat egitean gertatutako akatsen arrazoiak eta garrantzi-maila bereizi ditu.

b) Soldadurak egitean hutsegiterik eta akatsik ez izateko hartu beharreko neurriak aztertu ditu.

3.– Parte hartzen duen produkzio-prozesuetan ezarritako prozedura eta kalitate-estandarren arabera jokatzea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Gauzatzen ari den fabrikazio- edo kontrol-prozesuan aplikatzekoak diren arauak eta prozedurak identifikatu ditu.

b) Fabrikatutako materialen kalitate-kontrola betetzeko egin beharreko jarduerak identifikatu ditu.

c) Prozesuarekin lotutako dokumentuak bete ditu.

d) Kalitate-arauek prozesu osoan duten eragina baloratu du.

e) Jarduerak egitean doitasuna eta zehaztasuna erakutsi du, estandarrak betetzeko erantzukizuna bere gain hartuz.

– Ezagutzak (120 ordu).

Materialen izaera:

● Materiaren egitura: egitura kristalinoa eta amorfoa.

● Material-taldeak.

● Sare kristalinoaren akatsak.

● Difusio-fenomenoak.

● Solidotzea: solidotze-mekanismoak eta fase-diagramak.

● Materialen propietateak: materialen propietate mekanikoak, elektrikoak eta magnetikoak, eta egiturarekin daukaten lotura. Propietate fisikoak eta kimikoak.

Ingeniaritzarako propietateak:

● Materialen mikroegitura: ingeniaritzan materialek zer ezaugarri eta erabilera duten jakitea.

● Material ferrosoak: karbono-altzairuak, aleazio txikikoak, aleazio handikoak eta altzairu herdoilgaitzak.

● Material ez-ferrosoak: propietateak, sailkapena eta aplikazioak.

● Material polimerikoak, zeramikoak eta konposatuak: propietateak, sailkapena eta aplikazioak.

● Zerbitzu-baldintzak: korrosioa, nekea, creep, higadura eta zahartzea.

Fabrikazio-prozesutik eratorritako akatsak:

● Pieza galdatuen akatsak: galdaketa-prozesua, inperfekzioen jatorria eta ohiko akatsak.

● Pieza forjatuen akatsak: forjaketa-prozesua, inperfekzioen jatorria eta ohiko akatsak.

● Pieza ijeztuen akatsak: ijezketa-prozesua, inperfekzioen jatorria eta ohiko akatsak.

● Pieza estrudituen akatsak: estrusio-prozesua, inperfekzioen jatorria eta ohiko akatsak.

Soldaduraren defektologia:

● Materialen haustura mekanikoa: haustura harikorra eta hauskorra.

● Tenperaturaren eragina hausturan.

● Nekea eta isurpena.

● Tenperaturak soldadura gauzatzean daukan eragina: deformazioak, hondar-tentsioak, tentsioen egoera biaxiala eta triaxiala.

Soldaduretako akatsak eta arrazoiak:

● Sartze falta, fusio falta, zepa-inklusioak, gainazaleko akatsak, barne-akatsak.

Industrialki fabrikatutako materialen kalitate-kontrola:

● Arau edo espezifikazio partikularren peko saiakuntzak eta analisiak.

● Adostasun-ezen diagnosia.

● Aldagaiak eta atributuak.

● Kontrol-grafikoak.

● Adostasun-markak eta zigiluak.

● Kalitate-ziurtagiria materialetan.

– 2. eremuarekin lotuta: saiakuntza ez-suntsitzaileak gainazaleko eta gainazalpeko akatsak detektatzeko.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Soldatutako junturen ezaugarriak eta propietateak kontrolatzeko jarduerak planifikatzea, honako hauek lotuz: saiakuntza ez-suntsitzaileen ekipoak eta kontrolatzen dituzten gainazaleko eta gainazalpeko akatsak.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Saiakuntza suntsitzaileak horiek kontrolatzen dituzten akatsekin lotu ditu.

b) Saiakuntzetan erabilitako tresnak eta makinak identifikatu ditu, baita horiek erabiltzeko prozedura ere.

c) Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipoetan gertatzen diren errore bereizgarrienak eta horiek zuzentzeko modua identifikatu ditu.

d) Piezen akatsak eta horien arrazoiak lotu ditu.

e) Saiakuntzak egiteak dakartzan berezko arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren bitartekoak eta ekipoak definitu ditu.

2.– Gainazaleko eta gainazalpeko akatsak detektatzeko tresnak, egiaztatze-ekipoak eta saiakuntza ez-suntsitzaileetako ekipoak prestatu ditu, tresnak aukeratuz eta beharrezko teknikak edo prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Kontrola egiteko, neurtu beharreko piezek eta neurketa-tresneriak bete behar dituzten tenperaturari, hezetasunari eta garbitasunari buruzko baldintzak deskribatu ditu.

b) Ekipoen, instalazioen eta piezen tenperatura, hezetasuna eta garbitasuna egiaztatze-prozeduran ezarritako eskakizunen araberakoak direla ziurtatu du.

c) Neurketa-tresna kalibratuta dagoela ziurtatu du.

d) Ekipoen eraikuntza-ezaugarriak eta funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

3.– Saiakuntzak egitea gainazaleko eta gainazalpeko akatsak detektatzeko.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Saiakuntzak egiteko, arau eta prozedura egokiak aplikatu ditu.

b) Eskatzen den doitasunerako egokia den tolerantziarekin adierazi ditu saiakuntzaren emaitzak.

c) Emaitzak interpretatu ditu eta eraginkortasunez jakinarazi ditu.

d) Segurtasun-arauak aplikatu ditu saiakuntzak egitean.

– Ezagutzak (224 ordu).

Saiakuntzak egitea, begiz ikuskatuta:

● Saiakuntza ez-suntsitzaileetarako sarrera.

● Ziurtapen pertsonala.

● Begizko ikuskapena, saiakuntza ez-suntsitzaileko metodo gisa.

● Argiaren izaera eta propietate orokorrak.

● Lupak eta ispiluak.

● Begia eta ikuspena.

● Begizko ikuskapenaren tresna osagarriak.

● Argiztapena: printzipio orokorrak eta unitateak.

● Argi-iturriak.

● Ikuskapena eta argiztapena.

● Begizko ikuskapena egiteko langileak aukeratzea.

● Emaitzak erregistratzea eta adieraztea.

● Txosten teknikoa.

● Altuerako lanetan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak.

● Arrisku profesionalak.

Saiakuntzak egitea, partikula magnetikoak erabiliz:

● Printzipio fisikoak.

● Eremu magnetikoen sorkuntza.

● Partikula magnetiko bidezko saiakuntza-sistemak.

● Emaitzak erregistratzea eta interpretatzea.

● Osagaien tratamendua saiakuntzaren ondoren.

● Emaitzak ebaluatzea.

● Kalitate-alderdiak.

● Partikula magnetikoen bidezko saiakuntzan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak.

● Arrisku profesionalak.

● Ingurumen-baldintza espezifikoak.

Saiakuntzak egitea, likido sarkorrak erabiliz:

● Printzipio fisikoak.

● Ikuskapen-teknika.

● Likido sarkorrak erabiliz saiakuntza egiteko ekipoa.

● Defektologia eta argibideak likido sarkorren bidezko saiakuntzan.

● Txostenak egitea eta emaitzak interpretatzea.

● Teknika bereziak.

● Emaitzak ebaluatzea.

● Kalitate-alderdiak.

● Likido sarkorren bidezko saiakuntzan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak.

● Arrisku profesionalak.

● Ingurumen-baldintza espezifikoak.

Saiakuntzak egitea, korronte induzituen bidez:

● Ezagutza orokorra.

● Printzipio fisikoak.

● Saiakuntza-ekipoak.

● Saiakuntza-prozedurak.

● Aplikazioak.

● Txostenak egitea eta emaitzak ebaluatzea.

● Ingurumen-kalitatea eta -segurtasuna.

● Prestakuntza eta ziurtagiriak.

– 3. eremuarekin lotuta: saiakuntza ez-suntsitzaileak barne-akatsak detektatzeko.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Soldatutako junturen ezaugarriak eta propietateak kontrolatzeko jarduerak planifikatzea, honako hauek lotuz: saiakuntza ez-suntsitzaileen ekipoak eta kontrolatzen dituzten barne-akatsak.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Saiakuntza suntsitzaileak horiek kontrolatzen dituzten akatsekin lotu ditu.

b) Saiakuntzetan erabilitako tresnak eta makinak identifikatu ditu, baita horiek erabiltzeko prozedura ere.

c) Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipoetan gertatzen diren errore bereizgarrienak eta horiek zuzentzeko modua identifikatu ditu.

d) Piezen akatsak eta horien arrazoiak lotu ditu.

e) Instalazio erradiaktiboetako arrisku espezifikoak eta behar diren bitartekoak eta ekipoak identifikatu ditu.

2.– Barneko akatsak detektatzeko tresnak, egiaztatze-ekipoak eta saiakuntza ez-suntsitzaileetako ekipoak prestatu ditu, tresnak aukeratuz eta beharrezko teknikak edo prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Kontrola egiteko, neurtu beharreko piezek eta neurketa-tresneriak bete behar dituzten tenperaturari, hezetasunari eta garbitasunari buruzko baldintzak deskribatu ditu.

b) Ekipoen, instalazioen eta piezen tenperatura, hezetasuna eta garbitasuna egiaztatze-prozeduran ezarritako eskakizunen araberakoak direla ziurtatu du.

c) Ekipoetan segurtasun erradiologikoari eragiten dieten hutsegite posibleak identifikatu ditu.

d) Neurketa-tresna kalibratuta dagoela ziurtatu du.

e) Ekipoen eraikuntza-ezaugarriak eta funtzionamendu-printzipioak identifikatu ditu.

3.– Barneko akatsak detektatzeko saiakuntzak egitea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Saiakuntzak egiteko, arau eta prozedura egokiak aplikatu ditu.

b) Eskatzen den doitasunerako egokia den tolerantziarekin adierazi ditu saiakuntzaren emaitzak.

c) Emaitzak interpretatu ditu eta eraginkortasunez jakinarazi ditu.

d) Saiakuntzak egitean segurtasun-arauak eta babes erradiologikoko arauak aplikatu ditu.

e) Beharrezkoak diren babes-bitarteko eta -ekipoak erabili ditu.

– Ezagutzak (320 ordu).

Ultrasoinu bidezko saiakuntza:

● Xedea eta aplikazio-eremua.

● Printzipio fisikoak: erabilitako uhinen izaera, uhin motak, erabilitako parametroak, definizio fisikoak.

● Produktuak ezagutzea.

● Metodoaren gaitasuna.

● Teknika eratorriak (kontaktua edo murgiltzea).

● Erabilitako ekipoa: aparatuak, haztagailuak, kableak, automatizazioa, akoplamendu-bitartekoa, erreferentzia eta kalibrazio blokeak.

● Saiakuntzaren aurreko informazioa.

● Saiakuntza gauzatzea.

● Ebaluazioa eta txostenak egitea.

● Kalitate-alderdiak.

● Ultrasoinu bidezko saiakuntzan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak.

● Arrisku profesionalak.

Erradiografia industriala:

● Erradiografia industrialaren sarrera, helburua eta historia.

● Printzipio fisikoak eta metodoaren oinarriak.

● Ekipo erradioaktiboak.

● Film eta pantaila indartzaileen propietateak.

● Irudi-kalitatea eta irudi-kalitatearen indizeak.

● Ikuskapen-teknika.

● Film-prozesua eta prozesu-kontrolak.

● Kalitate-alderdiak.

● Erradiografia industrialeko saiakuntzari lotutako jarraibideak.

● Erreferentzia-dokumentuak eta saiakuntza-txostenak.

● Teknika bereziak.

● Erradiografia industrialeko saiakuntzan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak: babes erradiologikoa.

● Arrisku profesionalak.

● Ingurumen-baldintza espezifikoak.

Instalazio erradioaktiboen operadorea:

● Erradiografia industrialeko aplikazioak.

● Arrisku erradiologikoak.

● Istripu eta gorabeheren arrazoiak.

● Instalazioaren diseinua.

● Prozedura operatiboak.

● Bezero den enpresarekiko harremana.

● Larrialdi-plana, istripuak eta simulakroak.

● Lege-alderdiak.

● Gammgrafia eta X izpien ekipoen ezaugarriei buruzko praktika: segurtasun erradiologikoari eragiten dieten akatsak.

● X izpien bidez erradiografiak ateratzeko ekipoen erabilerari buruzko praktika.

● Gamma izpien bidez erradiografiak ateratzeko ekipoen erabilerari buruzko praktika.

● Dosimetria operazionalari buruzko praktika.

● Erradiazioen atenuazioaren ebaluazioari buruzko praktika.

– 4. eremuarekin lotuta: Laneko arriskuak, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistema integratuak.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzio-planaren aplikazioa gainbegiratzea, betetzen dela bermatzeko behar diren neurriak hartuz.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Segurtasun-planean saiakuntza ez-suntsitzaileei dagokienez jasotako prebentzio- eta segurtasun-neurriak aztertu ditu.

b) Ingurumenaren prebentzio-, segurtasun- eta babes-neurriak ikuskatu eta aplikatu ditu enpresan, egin beharreko teknikarekin edo operazioarekin bat etorriz.

c) Saiakuntzak egiteko erabili diren baliabide eta ekipoak horiek erabiltzean sor daitezkeen arriskuekin lotu ditu.

d) Lan- eta ingurumen-arriskuen egoerak detektatu ditu. Arduradunei haien berri eman die, eta, hala badagokio, zuzendu egin ditu.

e) Langileen makinen eta ekipoen segurtasuna bermatu du.

2.– Jarduera-prozedurak programatu eta gauzatzea lan-inguruneko larrialdi-egoeretan, enpresaren prebentzio-planean ezarritakoaren arabera.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Larrialdi-operazioak identifikatu ditu suteen kontrako egoeretan.

b) Larrialdi-egoeran, lehen laguntzak emateko ezarri diren giza baliabideak eta baliabide materialak erabili ditu.

c) Lehen laguntzak behar dituzten egoeretarako protokoloak aplikatu ditu, ikusitakoarekin eta gaixoek eta istripua izan dutenek dauzkaten sintomekin bat etorriz.

d) Arriskuen analisirako teknikak aplikatzen eta lan-istripuak ikertzen lagundu du.

e) Larrialdi-egoeretarako aurrez ezarritako plana bete du.

3.– Produktibitatea etengabe hobetzeko sistema-eredua ezartzeko eta mantentzeko ekintzak zehaztea, espezializazio-programak eskatzen duen enpresa-sektorean erabilitako sistemarako.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espezializazio-programak eskatzen duen enpresaren sektorean ezarritako etengabeko hobekuntzarako sistema-ereduaren printzipioak eta oinarriak identifikatu ditu.

b) Etengabeko hobekuntza-prozesuetan erabilitako tresnak zerrendatu ditu; besteak beste, datuen kudeaketa eta eguneroko kudeaketa, bilakaera-grafikoak, Primary Visual Display (PVD) eta arazoak konpontzeko teknikak.

c) Desadostasunak zuzentzeko ekintzak aplikatu ditu arazoak konpontzeko teknika sistematikoei jarraikiz, kalitatea hobetze aldera: SCRA (sintoma, kausa, konponbidea, ekintza) edo CEDAC arazo kronikoetarako.

d) OEE mantentze-lanetan, ekipoaren eraginkortasun orokorraren adierazleak identifikatu ditu.

4.– Enpresaren bikaintasun-ereduak ezartzen eta mantentzen laguntzeko ekintzak definitu ditu. Horretarako, horien oinarrizko kontzeptuak eta faktoreak interpretatu ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lean manufacturing delakoaren kontzeptuak eta helburuak identifikatu ditu.

b) Kudeaketa-metodologiak eta -tresnak deskribatu ditu (5S, gaitasunen kudeaketa, prozesuen kudeaketa, 8D metodologia, eta istripu eta gorabeheren azterketa, besteak beste).

c) Kudeatzeko metodologiak eta tresnak dagokien aplikazio-eremuarekin lotu ditu.

d) Kalitate-sistemaren adierazle nagusiak definitu ditu.

e) Jarduketa-esparru posibleak aukeratu ditu adierazitako hobetzeko helburuen arabera.

f) Hobekuntza-helburuak (adierazleen bidez bereiziak) aplikatu daitezkeen kalitate-tresna eta -metodologia posibleekin lotu ditu.

– Ezagutzak (110 ordu).

Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

● Arrisku-faktore nagusiak.

● Ingurumen-araudia.

● Larrialdi- eta ebakuazio-protokoloak.

Arrisku orokorrak eta horien prebentzioa:

○ Erremintak eta ekipoak erabiltzearen arriskuak.

○ Sistemak eta instalazioak manipulatzearen arriskuak.

○ Zamak biltegiratzeko eta garraiatzeko arriskuak.

○ Lan-inguruarekin loturiko arriskuak.

Larrialdi- eta ebakuazio-jarduerak.

● Istripu motak.

● Zaurituen lehen mailako ebaluazioa.

● Lehen laguntzak.

● Sorospena.

● Larrialdi-egoerak.

● Larrialdi- eta ebakuazio-planak.

● Larrialdietan jarduteko laguntzarako informazioa.

Suteen babesa eta sua itzaltzea:

● Sua zer den.

● Su motak.

● Sua itzaltzeko agenteak.

● Oinarrizko jarduketa sua itzaltzeko.

● Oinarrizko jarduketa suteek eragindako larrialdietan.

● Su-itzalgailuak maneiatu eta erabiltzeko praktikak.

Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa:

● Sortutako hondakinak: motak eta ezaugarriak.

● Hondakin arriskutsuak.

● Hondakinak manipulatu, jaso, ontziratu eta etiketatzea.

Datuak kudeatzeko metodologia, erabakiak hartzeko eta estrategiak proposatzeko:

● Datu-kudeaketaren beharra.

● Datu-baseak.

● Planifikazioa eta kudeaketa.

Etengabe hobetzeko prozesuak, prozesuaren egonkortasuna bermatzeko eta hobetu ahal izateko:

● Prozesuak.

● Etengabe hobetzeko tresnak.

Teknika metrologikoak:

● Ekipoaren eraginkortasun orokorra: OEE.

● Bilakaera-grafikoa.

● Pareto diagrama.

● Primary Visual Display - PVD.

● Arazo larriak eta kronikoak.

Bilera-metodologiak:

● Txandako bilera.

● Eguneko bilera.

● Hileko bilera.

Metodologiak, teknikak eta tresnak:

● Arazoak konpontzeko teknikak: sintoma, kausa, konponbidea, ekintza: SCRA.

● CEDAC arazo kronikoetarako.

● 8D metodologia.

● Istripuak eta gorabeherak aztertzea.

Lean Manufacturing:

● Sarrera.

● Lan-estandarrak.

● Bidea erraztea.

● Txostenak.

● Arazoak konpontzea.

● Lean mantentzea.

Enpresaren bikaintasun-ereduak:

● Enpresaren ebaluazioa datuetan oinarrituta, bikaintasun-ereduen arabera.

● Autoebaluazio-sistemak: abantailak eta eragozpenak.

Erabateko kalitateko tresnak:

● «5S».

● Gaitasunen kudeaketa.

● Prozesuen kudeaketa.

● Beste eredu batzuk.

Hobekuntza-plana:

● Eremu profesionaleko prozesuetan produktibitatea hobetzeko aldaketa-neurriak.

– 5. eremuarekin lotuta: barneko eta egoeraren araberako konpetentzia pertsonalen garapena.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Jarrera malgua hartzea egoera berrietara egokitzeko, organizazioarekiko konpromisoa hartuz eta norberaren ekarpenak helburuak lortzeko orduan daukan balioa baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bere lan-ingurunean postu desberdinetara egokitu da, organizazioaren ikuspegi osoa hartuz eta bere lanpostuaren eta langile gisa organizazioari egiten dion ekarpenaren kontzeptu erredukzionistak baztertuz.

b) Malgutasunez jokatu du aldez aurretik zeuzkan ideiak aldatzeko, egoerak hala eskatuta.

c) Jarrera irekia erakutsi du organizazioan jakintza garatzeko, ikaskuntza berriak eskuratuz eta konpartituz, egoerak hala egitea eskatu duenean.

d) Profil profesionalaren berezko jardueretan, estandarrak hobetu eta arriskuak gutxitzeko beste ideia batzuk identifikatu eta proposatu ditu.

e) Helburuak lortzen parte hartu du, eta lankideekiko elkarlanean aritu da helburu horiek lortzeko.

f) Gertaeren alderdi positiboak identifikatu ditu, erronka eta hobetzeko aukera bihurtuta.

g) Datuak erabiliz eztabaidatu du, eta, hala dagokionean, hartutako erabakiak onartu eta errespetatu ditu.

h) Kontuan hartu ditu besteen beharrizanak, interesak eta sentimenduak, besteekiko enpatia eta konpromisoa erakutsiz.

i) Gatazka-egoeretan behar bezala kudeatu ditu bere emozioak eta bulkadak.

j) Beste batzuen ideiak eta esperientziak baloratu eta kontuan hartu ditu, eta, aldi berean, bere ekarpenak modu eraikitzailean egin ditu.

2.– Lanean elkarreraginean jarduten duten pertsonekin harreman naturalak hasi eta izatea, eta haiekiko komunikazio eraginkorra izatea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazioa eta – Ezagutzak lankideekin konpartitu ditu.

b) Nolabaiteko konplexutasun teknikoa daukaten alderdiak eta edukiak argi azaldu ditu, eta entzuleek ulertu egin dutela ziurtatu.

c) Beste pertsona batzuen prestakuntza bere gain hartu du bere laneko beste ataza bat balitz bezala.

d) Bere indarguneak identifikatu ditu bere talentua autokudeatzeko.

e) Bestearen tokian jarri da.

f) Taldearen motibazioan eraginez parte hartu du, helburuak lortzeko eta gatazkak konpontzeko.

g) Eraginkortasunez interpretatu ditu bere motibazioak eta besteenak.

h) Maila anitzeko harreman pertsonalak ezarri ditu.

i) Jarduerak eskuordetu ditu inguruko beste pertsona batzuen ikaskuntza bultzatzeko.

j) Koherentziaz jardun du beste batzuengan bultzatu nahi dituen balioen arabera, eredugarria izan da eta inguruko pertsonen konfiantza lortu du.

k) Talde-batzarretan, taldearen gogoeta bultzatu du, ekarpen eta ikuspuntu desberdinak integratuz.

3.– Organizazioaren balioekin konplitzea, baita organizazioko pertsonen lan egiteko modua orientatu eta zehazten duten printzipioekin ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Organizazioko balioekin koherentziaz jokatu du.

b) Bere jardueretan organizazioaren balioak bultzatu ditu.

c) Ezarritako helburu eta beharrizanen arabera jardun du.

d) Organizazioaren kulturaren eredu izateko interesa agertu du.

– Ezagutzak (120 ordu).

Enpresarekiko konpromisoa.

Erantzukizun soziala eta etikoa.

Berrikuntza.

Bezeroa gogobetetzea.

Emaitzak lortzera bideratzea.

Lidergoa eta erabakiak hartzea.

Organizazioaren balioak: enpresaren etika.

D) Programarekin lotutako tituluak.

● Analisi eta Kontroleko goi-mailako teknikaria.

● Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko goi-mailako teknikaria.

● Metal Eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.

Era berean, salbuespen gisa eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldez aurretik baimenduta, espezializazioko programa hauetan, gutxienez 3 urteko esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta programa ematen laguntzen duten enpresek horretarako proposatzen badituzte.

E) Sektore ekonomikoa eta eskatzaileak.

Industria-sektoreko galdaragintza, egitura metaliko, hoditeria, aeronautika eta ontzigintzako produktuen fabrikazioan, konponketan eta muntaketan diharduten enpresak.

F) Irakasleen eta instruktoreen betekizunak.

1. atala.– Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioa, lanbide-espezializazioaren programako ikaskuntza-esparruetan.

Prestakuntza-zentroko irakasleek jarraian adierazten diren espezialitateetako batean araututako baldintzak bete beharko dituzte:

Ikaskuntza-eremuak. Irakasleen espezialitateak.

1.– Materialak eta kalitatea produktu metalikoen fabrikazioan. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

2.– Saiakuntza ez-suntsitzaileak gainazaleko eta gainazalpeko akatsak detektatzeko. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

● Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

● Soldadura.

3.– Saiakuntza ez-suntsitzaileak barne-akatsak detektatzeko. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

● Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

● Soldadura.

4.– Laneko arriskuak, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistema integratuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea, lan-arriskuen prebentzioan erdi-maila edo goi-maila daukana.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

● Laneko prestakuntza eta orientabidea.

5.– Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia pertsonalen garapena. Irakasleen espezialitate horietako edozein, gehi eremu honetarako diseinatutako ikastaro espezifikoa, edo prestakuntza baliokidea, edo antzeko edukia duen prestakuntza ematen egiaztatutako esperientzia.

2. atala.– Programa osatzen duten ikaskuntza-eremuak emateko beharrezko diren titulazioak, hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.

Prestakuntza-zentroko irakasleek programako prestakuntza-zikloetako modulu profesionalak emateko araututako baldintzak bete beharko dituzte, titulazioari, prestakuntzari eta lan-esperientziari dagokienez, aurreko atalean irakaskuntza-eremu bakoitzerako adierazi diren irakasleen espezialitateetakoren batean irakasteko.

3. atala.– Enpresak jarritako instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

Prestakuntzan parte hartzen duten enpresek jarritako instruktoreek gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntzaren emaitzekin lotuta.

III. ERANSKINA, 2018KO URRIAREN 16KO AGINDUARENA
ESPEZIALIZAZIO-PROGRAMA: PRODUKZIO INTEGRALA PRODUKTU TUBULARRAK FABRIKATZEKO LERROETAN

A) Identifikazio-datuak.

Izena: produkzio integrala produktu tubularrak fabrikatzeko lerroetan.

Kodea: EP015.

Iraupena: 950 ordu.

B) Lanbide-profila.

Konpetentzia orokorra.

Altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodien produkzioan, hotzeko nahiz beroko galdaketa, forjaketa, estrusio, tratamendu termiko, mekanizazio, ijezketa eta akaberako operazio-prozesuak antolatu, gainbegiratu eta egitea; halaber, OCTG (Oil Country Tube Goods) hodiaren hotzeko akaberako lerro oso automatizatuak programatzea, prozesuko dokumentazio teknikotik abiatuta, hodien ikuskapen- eta trazabilitate-sistema integratuak erabiliz, eta kalitate-irizpideak, segurtasun-irizpideak eta ingurumenarekiko errespetu-irizpideak betez.

Lanbide-eremua:

Lanbide-titulu hau duenak soldadudarik gabeko produktu tubularren produkzio integralarekin lotutako prozesu siderurgikoetan egiten du lan. Produkzio integralaren barruan sartzen dira altzairutegiko aurretiazko galdaketa, forjaketa-prozesua, ijezketa eta estrusioa, azkeneko produktuaren egokitzapena eta atera aurretik egin beharreko saiakuntza teknologikoak.

Fabrikazio mekanikoko industriaren esparruko enpresak dira, altzairu heldoilgaitzen galdaketa, forjaketa, tratamendu termiko, mekanizazio eta akaberako prozesu edo teknologiak erabiltzen dituztenak.

Zerikusia duten zeregin eta lanpostuak:

● Mekanikako teknikariak.

● Metalak prozesatzeko instalazioen arduradunak.

● Metalak lantzeko makinetako operadoreen arduraduna.

● Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.

● Produkzioaren programatzailea.

● Industria-antolakuntzako teknikariak.

● Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea.

● Fabrikazio mekanikoaren hornidurako teknikaria.

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia profesional tekniko, pertsonal eta sozialak:

a) Galdaketa-prozesuaren baldintzak zehaztea azkeneko produktuaren ezaugarri metalurgikoen arabera, altzairu herdoilgaitzen aleazio metalikoen analisia eginez.

b) Galdaketa-operazioak garatzea altzairu herdoilgaitzen galdaketa-prozesuetan esku hartzen duten lehengaien gaineko – Ezagutzak aplikatuta, fabrikazio-zehaztapenak eta eskatutako kalitatea betez.

c) Tratamendu termikoko prozesuak kontrolatzea eta, ahal badagokio, haren aldagaiak doitzea, dokumentazio teknikoan zehaztutako ezaugarri mekanikoak lortzeko, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.

d) Forjaketa eta ijezketa bidezko konformazio-fase bakoitzerako lan-metodoa garatzea eta operazio bakoitzaren denborak kalkulatzea, prozesuaren parametroak, tresneria eta erremintak zehaztuz, eskatutako kalitatearekin eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez fabrikatu daitekeela ziurtatzeko xedez.

e) Soldadurarik gabeko hodien fabrikazio integralerako prozesuak kontrolatzea, sistema mekaniko konplexuetako elementuen funtzioaren gaineko – Ezagutzak aplikatuta, esate baterako, honako hauenak: Pilger ijezketa-trena, zulaketa sakoneko zelula robotizatua, lingoteen azala kentzeko Lindemann makina, goi-presioko ponpa hidraulikodun estrusio-prentsak eta hodi-zuzengailuak, arraboladunak eta puntukakoak.

f) Ingurune seguruak sortzea bere lana zein lantaldearena garatzeko, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak berrikusiz eta aplikatuz, araudian ezarritakoa eta enpresen helburuetan adierazitakoa beteta.

g) Lan-egoera berrietara egokitzea, kasuan kasuko lanbide-ingurunearekin loturiko – Ezagutzak eguneratuz, bizialdi osoko ikaskuntzarako nork bere prestakuntza nahiz eskura dauden baliabideak kudeatuz, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

h) Egoerak edo arazoak ekimenez eta autonomiaz konpontzea nork bere eskumen-esparruan, sormenez, jarrera berritzailez eta norberaren nahiz taldekideen lana hobetzea bilatuz.

i) Maila berean dauden kideekin, gorago dauden kideekin, bezeroekin eta haren mende dauden kideekin komunikatzea, komunikatzeko bide eraginkorrak erabiliz, informazio edo ezagutza egokiak emanez eta lan-esparruan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.

j) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea eta horietan parte hartzea, eta, horretarako, haien garapena ikuskatzea, beharrezkoa denean, harreman arinak izanez, lidergoa hartuz eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak ekarriz.

C) Prestakuntza.

Ikaskuntza-eremuak. Ordu-esleipena.

1.– Altzairu herdoilgaitzen konformabilitatea: 130 ordu.

2.– Hodien forjaketa-, ijezketa- eta estrusio-prozesuak: 150 ordu.

3.– Pieza tubularretan akatsak detektatzeko saiakuntza ez-suntsitzaileak: 120 ordu.

4.– Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen automatizazioa: 300 ordu.

5.– Estrusio eta ijezketa bidezko hodi-fabrikazioan erabilitako makinen elementuak: 120 ordu.

6.– Diseinu aurreratuko eta simulazioko tresnak: 80 ordu.

7.– Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen kudeaketa eta hobekuntza: 50 ordu.

– Programaren ikaskuntzaren emaitzak.

– Erantzukizuna eta autonomia jarduera profesionalean (programaren zeharkakoak)

Pertsona honek bere gain hartzen du plantan egindako hodiaren fabrikazio eta akaberako prozesuaren faseak gauzatu eta planifikatzeko erantzukizuna, tartean diren makinen, ekipo industrialen eta lerro automatizatuen baldintzak eta parametroak doituz. Era berean, bere gain hartzen du kasuan kasuko prozesuak eta operazioak ikuskatzeko erantzukizuna, emaitzen kalitatea bermatuz.

– 1. eremuarekin lotuta: altzairu herdoilgaitzen konformabilitatea.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Produktu tubularren konformazio-bidezko fabrikazioan (soldadurarik gabe) erabilitako altzairuen propietate mekanikoak eta izaera zehaztea, osaeraren eta tratamendu termikoen arabera.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Altzairuen propietate mekanikoak identifikatu ditu, barne-egitura kontuan hartuta.

b) Materialen propietateak konparatu ditu, eta egindako tratamendu termikoekin lotu.

c) Materialen ohiko akatsen arrazoiak aztertu ditu.

d) Altzairuen propietate mekanikoak propietate horiek zehazteko beharrezkoak diren saiakuntza suntsitzaile eta metalografikoekin lotu ditu.

2.– Altzairu herdoilgaitzen fabrikazio-prozesua eta lortutako altzairuen ezaugarriak aztertzea, erabilitako fabrikazio-parametroekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Altzairutegian altzairu herdoilgaitzen fabrikazio-azpiprozesuak identifikatu ditu.

b) Prozesu-parametroak produkzioko altzairuaren ezaugarriekin eta izan litezkeen akatsekin lotu ditu.

c) Altzairu herdoilgaitz motak identifikatu ditu.

d) Altzairu herdoilgaitz mota bakoitzerako eta bere funtziorako egokiak diren tratamendu teknikoak zehaztu ditu.

3.– Altzairuen konformabilitatea zehaztean, horretan eragina duten prozesuko aldagai nagusiak kontuan izanik.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Altzairuen konformabilitatea zehazten duten fenomeno fisikoak aztertu ditu.

b) Tenperaturaren, deformazio-abiaduraren eta deformazio motaren eragina altzairuaren konformabilitatearekin lotu du.

– Ezagutzak (130 ordu).

Altzairuen propietate mekanikoak: erresistentzia mekanikoa, muga elastikoa.

● Luzapena, harikortasuna, gogortasuna, nekearekiko erresistentzia.

● Korrosioarekiko erresistentzia.

● Soldagarritasuna.

● Propietate mekanikoen eta mikroegituraren arteko lotura.

● Saiakuntza suntsitzaileak: trakzioa, konpresioa, erresilentzia, gogortasuna. Analisi kimikoak.

● Metalografia, korrosioa.

● Probetak prestatzea eta mikroegiturak behatzea/interpretatzea.

Materialak eta tratamendu termikoak.

● Aleatu gabeko altzairuen osagai mikroskopikoak.

● Fe-C diagrama. Altzairuen faseak eta transformazioak.

● Aleazio-elementuen eragina.

● Altzairu motak: aleatu gabekoak, aleazio txikikoak, aleatuak, herdoilgaitzak, erremintetakoak, altzairu lasterrak.

● Altzairuen izendapena. EN-UNE-DIN-AISI arauak.

● Altzairuen tratamendu termikoak. TTT eta CCT kurbak. Tenplaketa-abiadura kritikoa. Tenplagarritasuna. Tenplagarritasunean eragina duten parametroak. Tratamendu motak: tenplaketa eta iraoketa. Suberaketa, normalizatua.

Altzairu herdoilgaitza produzitzeko prozesua.

● Lehengaia. Galdaketa. Labe elektrikoak. AOD bihurgailuak.

● Konposizio kimikoaren doikuntza. Aleazio-elementuak.

● Isurketa eta solidotzea lingote-ontzietan.

● Heterogeneotasunak, mikro eta makro inklusioak, segregazioak.

● Lingote-ontziak. Erregogorrak. Lingote-ontzien mantentze-lanak.

Altzairu herdoilgaitzen metalurgia eta tratamendu termikoak.

● Altzairu herdoilgaitzen motak: ferritikoak, austenitikoak, martensitikoak, duplex, jalkitzez gogorgarriak.

● Herdoilgaitzen metalurgia. Faseak eta transformazioak.

● Altzairu herdoilgaitz austenitikoen TTT: konposizio ezegonkortuak, egonkortuak, karbono estrabaxua. Suberatu distiratsuak.

● Altzairu herdoilgaitz ferritikoen TTT. Suberaketak, tentsioak baretzea.

● Altzairu herdoilgaitz martensitikoen TTT: tenplaketa eta iraoketa suberaketa.

● Herdoilgaitzen kalitate desberdinen propietate mekanikoak eta korrosio-propietateak.

Altzairuen koformabilitatea.

● Deformazio plastikoa. Tentsio-egoerak. Deformazio ideala / erreala.

● Isurpen-tentsioa eta forjagarritasuna. Trakzio-, konpresio- eta bihurdura-saiakuntzak, isurpen-tentsioa zehazteko giro-tenperaturan eta tenperatura altuetan.

● Hotzeko deformazio plastikoa. Garraztasunez gogortzea.

● Garraztasuna. Deformazioa tenperatura altuan. Alearen tamaina. Tenperatura, deformazio-abiadura konposizioaren eragina.

● Materialen distentsioa deformazioaren ondoren.

– 2. eremuarekin lotuta: hodien forjaketa-, ijezketa- eta estrusio-prozesuak.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Beroko estrusioaren bidezko hodien produkzioa aztertzea, zer parametroren menpe dagoen, erabilitako ekipoak eta puntuan jartzea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Erabilitako berotze-metodoak eta parametro bereizgarriak aztertu ditu.

b) Beroko estrusioan esku hartzen duten deformazio-mekanismoak eta prozesu hori gobernatzen duten aldagaien eragina identifikatu ditu.

c) Beroko estrusioaren bidezko hodien produkziorako erabilitako ekipoak deskribatu ditu.

d) Hodien beroko estrusio-simulazioen emaitzak interpretatu ditu.

2.– Hotzeko ijezketaren bidezko hodien produkzioa aztertzea, zer parametroren menpe dagoen, erabilitako ekipoak eta puntuan jartzea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Hotzeko ijezketan esku hartzen duten deformazio-mekanismoak eta prozesu hori gobernatzen duten aldagaien eragina identifikatu ditu.

b) Hotzeko ijezketaren bidezko hodien produkziorako erabilitako ekipoak deskribatu ditu.

c) Hodien hotzeko ijezketa-simulazioen emaitzak interpretatu ditu.

3.– Beroko forjaketaren bidez egindako piezen produkzioa aztertzea, zer parametroren menpe dagoen, erabilitako ekipoak eta puntuan jartzea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Forjaketa motak eta aplikazio-eremuak identifikatu ditu, eta horiek lortutako piezekin lotu ditu.

b) Forjaketa-prozesuen mugak aztertu ditu osagai forjatuen diseinuaren oinarrizko arauen arabera.

c) Forjaketa mota desberdinetan erabilitako ekipoak deskribatu ditu.

d) Forjaketa prozesu desberdinen simulazioen emaitzak interpretatu ditu.

e) Pieza forjatuen ohiko akatsak, akatsen arrazoiak eta izan litezkeen konponbideak identifikatu ditu.

– Ezagutzak (150 ordu).

Beroko estrusioaren bidezko hodien produkzio-prozesuak.

● Indukzio bidez berotzea. Foucault efektua. Joule efektua. Indukzio-harilak. Eragina duten parametroak: piezaren forma eta dimentsioak. Maiztasuna, potentzia, abiadura. Hodien berotzea. Harilen hozte-sistemak. Indukzio bidezko berotze motak: horizontala, bertikala, ezaugarriak. Herdoil-azala eta nola kendu.

● Beroko estrusioa. Deformazio-mekanismoa. Behar diren indarrak. Indarren banaketa-kurbak.

● Biribilen/karratuen zapaltzea. Zulatzea. Prozesuaren azterketa. Karga-banaketa prentsetan.

● Prozesuan zehar egindako tratamendu termikoak: hipertenplaketa.

● Ijezketa-trenak.

● Beroko estrusioaren simulazioak, zulatze-simulazioak, ijezketa-simulazioak: interpretazioa. Material-isurpena (material desberdinen arteko konparazioa). Higadura handieneko eremuak. Izan litezkeen akatsak.

● Hotzeko ijezketaren bidezko hodien produkzio-prozesuak.

● Pilger makinak. Zinematika. Deformazio-moduak. Lotutako kalkuluak.

● Hotzeko ijezketaren simulazioak (Pilger).

● Prozesu-eragiketak: hipertenplaketa, desugerketa, ikuskapenak, etab.

● Lubrifikazioa.

Forjaketa.

● Produktu forjatuen ezaugarri eta propietate mekanikoak.

● Forjaketa-motak: forjaketa librea, estanpa bidezko forjaketa, ring rolling.

Produktu forjatuen diseinuaren oinarrizko kontzeptuak. Prozesuen mugak. Forjaketa-tenperatura.

Konformazio-prentsak.

● Estanpa bidezko forjaketarako prentsak: mailuak, torloju-prentsak, prentsa mekanikoak (biela-biradera, falkazkoa, belaun-prentsa), prentsa hidraulikoak.

● Forjaketa libreko prentsa hidraulikoa: prentsaren manipulazioa, automatizazioa, potentzia, abiadura, iraganaldi-plana.

● Matrize irekiko forjaketa-metodoetarako makinak: forjaketa librea, forjaketa orbitala, errotatiboa, eraztun-forjaketa, zeharkako eta luzetarako ijezketa.

● Mozketa-makinak: zerra bidezko mozketa eta zizaila bidezko mozketa. Bizar-prentsa.

● Lubrifikazioa.

● Forjaketa-akatsak.

● Forjaketa-prozesu desberdinen simulazioak.

– 3. eremuarekin lotuta: pieza tubularretan akatsak detektatzeko saiakuntza ez-suntsitzaileak.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Pieza tubularren ezaugarriak eta propietateak kontrolatzeko jarduerak planifikatzea, honako hauek lotuz: saiakuntza ez-suntsitzaileak egiteko ekipoak eta kontrolatzen dituzten gainazaleko, gainazalpeko eta barneko akatsak.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Saiakuntza suntsitzaileak horiek kontrolatzen dituzten akatsekin lotu ditu.

b) Saiakuntzetan erabilitako tresnak eta makinak identifikatu ditu, baita horiek erabiltzeko prozedura ere.

c) Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipoetan gertatzen diren errore bereizgarrienak eta horiek zuzentzeko modua azaldu ditu.

d) Piezen akatsak eta horien arrazoiak lotu ditu.

e) Saiakuntzak egiteak dakartzan berezko arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta behar diren bitartekoak eta ekipoak definitu ditu.

2.– Gainazaleko, gainazalpeko eta barneko akatsak detektatzeko tresnak, egiaztatze-ekipoak eta saiakuntza ez-suntsitzaileetako ekipoak prestatu ditu, tresnak aukeratuz eta beharrezko teknikak edo prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Kontrola egiteko, neurtu beharreko piezek eta neurketa-ekipoek bete behar dituzten tenperaturari, hezetasunari eta garbitasunari buruzko baldintzak identifikatu ditu.

b) Ekipoen, instalazioen eta piezen tenperatura, hezetasuna eta garbitasuna egiaztatze-prozeduran ezarritako eskakizunen araberakoak direla ziurtatu du.

c) Neurketa-tresna kalibratuta dagoela ziurtatu du.

d) Ekipoen eraikuntza-ezaugarriak eta funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

3.– Gainazaleko, gainazalpeko eta barneko akatsak detektatzeko saiakuntzak egitea.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Saiakuntzak egiteko, ezarritako arauak eta prozedurak aplikatu ditu.

b) Eskatzen den doitasunerako egokia den tolerantziarekin adierazi ditu saiakuntzaren emaitzak.

c) Emaitzak interpretatu ditu eta eraginkortasunez jakinarazi ditu.

d) Segurtasun-arauak aplikatu ditu saiakuntzak egitean.

– Ezagutzak (120 ordu).

Saiakuntzak egitea, begiz ikuskatuta.

● Saiakuntza ez-suntsitzaileetarako sarrera. Ziurtapen pertsonala. Begizko ikuskapena, saiakuntza ez-suntsitzaileko metodo gisa. Argiaren izaera eta propietate orokorrak. Lupak eta ispiluak. Begia eta ikuspena. Begizko ikuskapenaren tresna osagarriak. Argiztapena: printzipio orokorrak eta unitateak. Argi-iturriak. Ikuskapena eta argiztapena. Begizko ikuskapena egiteko langileak aukeratzea. Emaitzak erregistratzea eta adieraztea. Txosten teknikoa. Begizko ikuskapenean erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak. Arrisku profesionalak.

Saiakuntzak egitea, likido sarkorrak erabiliz.

● Printzipio fisikoak. Ikuskapen-teknika. Likido sarkorrak erabiliz saiakuntza egiteko ekipoa. Defektologia eta argibideak likido sarkorren bidezko saiakuntzan. Ebaluazioa eta txostenak egitea. Teknika bereziak. Emaitzak ebaluatzea. Kalitate-alderdiak. Likido sarkorren bidezko saiakuntzan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak. Arrisku profesionalak. Ingurumen-baldintza espezifikoak.

Ultrasoinu bidezko saiakuntza.

● Printzipio fisikoak. Produktuen ezaugarriak. Metodoaren gaitasuna. Teknika eratorriak. Erabilitako ekipoa. Saiakuntzaren aurreko informazioa. Saiakuntza gauzatzea. Ebaluazioa eta txostenak egitea. Kalitate-alderdiak. Ultrasoinu bidezko saiakuntzan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak. Arrisku profesionalak.

Proba hidraulikoa.

● Printzipio fisikoak. Ikuskatutako produktuen ezaugarriak. Metodoaren gaitasuna. Teknika eratorriak. Erabilitako ekipoa. Saiakuntzaren aurreko informazioa. Saiakuntza gauzatzeko prozedura. Ebaluazioa eta txostenak egitea. Kalitate-alderdiak. Proba hidraulikoan erabilitako segurtasun-baliabideak, -ekipoak eta -teknikak.

Akatsen katalogoa.

● Akats motak, akatsen arrazoi posibleak, ondorioak (larritasuna), izan litezkeen konponbideak.

● Azkeneko piezako akatsen katalogo propioa.

● Altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodien produkzio integraleko prozesuetan izaten diren akatsak.

● Haustura-mekanismoak.

– 4. eremuarekin lotuta: hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen automatizazioa.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Ordenagailuz integratutako fabrikazioko (CIM) ingurune batean erabilitako produkzio-sistema automatizatuak aztertzea, OCTG hodiaren produkzio automatizatuarekin lotutako baliabide mekanikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak eta elektronikoak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak.

a) Ordenagailuz integratutako fabrikazioko inguruneko robot, manipulatzaile eta elementu mota desberdinak identifikatu ditu, eta diferentzia eta prestazio nagusiak adierazi.

b) Robot eta manipulatzaileen programazioan eta CIM ingurunean erabilitako datuen sarrera eta kudeaketarako gailuak deskribatu ditu.

c) Elementuak (mekanikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak) eta elementu horiek OCTG hodiaren produkzioak eskatzen duen moduko produkzio-lerro oso automatizatuan dauzkaten gaitasun eta funtzioak lotu ditu.

d) Fabrikazio-sistema automatikoen (zelula, MFS fabrikazio malguko sistema, ordenagailuz integratutako fabrikazioa (CIM) edo beste batzuk) konfigurazioa azaldu du, eta bloke funtzional eta eskemen bidez adierazi ditu.

2.– Produktu tubularrak lortzeko robot, manipulatzaile eta fabrikazio malguko sistemen (MFS) programak egitea, batez ere OCTG hodiaren hotzeko akaberako lerroan, fabrikazio-prozesutik, informazio teknikotik eta produkziotik abiatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Robot, manipulatzaile eta fabrikazio malguko sistemen (MFS) bidezko fabrikazio mekanikoak dakartzan operazio eta funtzioak dagozkien kodeekin lotu ditu kontrol-programetan.

b) Kontrol logiko programagarriko (PLC) programak egin ditu.

c) Ordenagailuko teklatuaren edo programazio-kontsolaren bidez sartu ditu datuak, lengoaia egokia erabiliz.

d) Sistema programagarrien (robotak, manipulatzaileak) simulazioa egin du, eta ibilbideak eta operazio-parametroak egiaztatu (azelerazioa, presioa, indarra, abiadura, edo beste batzuk).

e) Sistemaren kargen simulazioa egin du denbora errealean.

f) Programetan aldaketak egin ditu, simulazioan detektatutako akatsetatik abiatuta.

g) Produkzioaren kudeaketa optimizatu du egindako simulazioaren arabera.

h) Programak dagozkien euskarrietan artxibatu ditu.

3.– Sistema automatizatuen prestaketa-, exekuzio- eta kontrol-operazioak egitea, produktu tubularrak lortzeko eta OCTG hodien hotzeko akabera egiteko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Iturburu-fitxategitik roboten, manipulatzaileen eta PLCen programa transferitu du.

b) Ekipoak martxan jartzeko maniobrak egin ditu, jarraibide-liburuan zehaztutako sekuentziari jarraikiz eta segurtasun pertsonala eta ekipoen osotasuna ziurtatzeko beharrezko babes-neurriak hartuz.

c) Sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko beharrezkoak diren hutseko probak egin ditu.

d) Prozesu automatizatuaren erabilerako mantentze-operazioak (iragazkiak, koipeztagailuak, babesak eta euskarriak) egin ditu.

e) Prozesuak deskribatutako produkzio-zehaztapenak betetzen dituela egiaztatu du.

f) Programetan aldaketak egin ditu, prozesua egiaztatzean ikusitako desbideratzeetatik abiatuta.

– Ezagutzak: (300 ordu).

Automatizazio aurreratuko teknologiak.

● Automatizazio pneumatiko, hidrauliko, mekaniko, elektriko eta elektronikoko sistemak.

● Automatizazio pneumatiko, hidrauliko, mekaniko, elektriko eta elektronikoko eskemen interpretazioa.

● Elementuak eta haien funtzioak: mekanikoak, elektrikoak, hidraulikoak, pneumatikoak.

Automatizazio industrialeko sistema aurreratuak.

● Robotika: aplikazioak. Kodeen egitura. Eragingailuak. Kontrol motak. Prestazioak.

● Manipulatzaileak: aplikazioak. Egitura. Kontrol motak. Prestazioak.

● Erremintak: motak. Ezaugarriak. Aplikazioak. Aukeraketa.

● Fabrikazio malguko sistema (CIM). Aplikazioak. Egitura. Kontrol motak. Prestazioak.

Programazioa (robotak, PLCak, manipulatzaileak).

● Sekuentziazio-programa egitea.

Logika boolearra.

● Funtzioak sinplifikatzea.

● Programazioa kodetzea.

● Programen edizioa.

● Programen simulazioa pantailan, hutseko zikloa, lehen pieza.

● Roboten, manipulatzaileen eta PLCen programak transferitzea.

Sistema automatizatuak prestatzea.

● Sistema automatizatuak doitzea eta puntuan jartzea: doitzea, koipeztatzea, elementuak ordeztea.

● Sistema automatizatuak prestatzeak dakartzan laneko arriskuak.

● Sistema automatizatuak prestatzeak dakartzan ingurumen-arriskuak.

Sistema automatizatuen erregulazioa eta kontrola.

● Erregulazio- eta kontrol-sistemak.

● Sistema motak: lehen maila eta bigarren maila.

● Transferentzia-funtzioa eta arrapala-eskalen eta eskala sinusoidalen aurrean daukan erantzunaren azterketa.

● Erreguladore motak: on/off, hiteresia, PID.

● Erregulazio-sistema saredunen simulazioa.

● PID erreguladorearen sintonizazioa eta martxan jartzea.

– 5. eremuarekin lotuta: estrusio eta ijezketa bidezko hodi-fabrikazioan erabilitako makinen elementuak.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Sistema mekaniko baten atalen eta elementuen funtzioa eta gainerako osagaiekiko lotura zehaztea, dokumentazio teknikoa aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Multzo mekanikoetan erabiltzen diren elementu komertzialak identifikatu ditu.

b) Ezaugarri fisikoak zehaztu ditu, planoak eta katalogo teknikoak abiapuntu izanik.

c) Mekanismoak zerrendatu ditu horiek sortzen duten mugimenduaren transformazioak kontuan izanda.

d) Transmisio-organoak eta horiek kate zinematikoetan betetzen duten funtzioa identifikatu ditu.

e) Makinen elementuak horiek betetzen duten funtzioarekin lotu ditu.

f) Lubrifikazioak elementuen eta organoen portaeran dituen ondorioak definitu ditu.

2.– Hodiaren fabrikazio-prozesuetan dauden makinen osagai espezifikoak aukeratzea, esate baterako, Pilger ijezketa-trenak, zuzengailuak, estrusio-prentsak, etab., horien baldintza operatiboak baloratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elementuak kalkulatzeko erabili beharreko formulak eta unitateak hautatu ditu, haien ezaugarrien arabera.

b) Transmisio-elementuen gainean diharduten esfortzuen balioa lortu du, transmititu beharreko nekeen arabera (gehieneko abiadura, eta gehieneko potentzia eta esfortzua, besteak beste).

c) Egindako dimentsionamenduaren arabera egokiena den osagai komertziala hautatu du.

d) Higaduraren edo hausturaren pean dauden elementu normalizatuen bizitza baliagarria kalkulatu du.

3.– Kate zinematikoen eragiketa-dinamikak eta magnitude zinematikoak kalkulatzea, emandako konfigurazio bat abiapuntu izanik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elementuak kalkulatzeko erabili beharreko formulak eta unitateak hautatu ditu, haien ezaugarrien arabera.

b) Beharrezko dimentsio geometrikoak zehaztu ditu.

c) Abiadura linealak eta biraketa-abiadurak kalkulatu ditu, abiapuntuko zehaztapenak abiapuntu izanik.

d) Transmititutako parearen balioa eta potentzia kalkulatu ditu.

e) Kate zinematikoaren transmisioaren errendimendua eta lotura zehaztu ditu.

4.– Piercing beroko estrusioko eta zulatzeko prentsetan dauden goi-presioko ponpa hidraulikoak ezagutzea, baita hodiaren produkzioan dauden beste mota bateko ponpak, konpresoreak eta bero-trukagailuak ere; funtzionamendua eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gasen konpresio mekanikoko sistemak eta horien aplikazioak sailkatu ditu.

b) Bero-trukagailu, ponpa eta konpresore mota desberdinak sailkatu ditu.

c) Makineria honetan esku hartzen duen trukagailu, ponpa hidrauliko eta konpresore mota bakoitza osatzen duten atalak identifikatu ditu.

d) Sorgailu termikoetan potentzia erregulatzeko sistemak zehaztu ditu.

– Ezagutzak: (120 ordu).

Sistema mekanikoetako atalen eta elementuen funtzioa: Blooming edo Pilger ijezketa-trenak, azala kentzeko Lindemann makina, hodi-zuzengailuak eta hodiaren produkzio integralean dauden beste mekanika konplexu batzuk.

● Sistema eta elementu mekanikoak.

● Mekanismoak (espekak, torlojuak, engranaje-trenak).

● Mugimenduak: lerradura, errodadura, birakaria.

● Lubrifikazioa eta lubrifikatzaileak: motak eta ondorioak zenbait elementuren eta organoren portaeran.

Elementu mekanikoen osagaiak altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodien produkzio integraleko makinerian.

● Elementu mekanikoak: elementuen dimentsioak kalkulatzea (hariak, errodamenduak, txabetak, zorroak, larakoak, malgukiak, gidariak, torlojuak, poleak, gurpil horzdunak eta motorrak, besteak beste).

● Materialen erresistentzia. Bizitza baliagarria, higaduraren edo hausturaren mugak, etab.

● Abiaduraren, parearen, potentziaren eta errendimenduaren arteko lotura.

Kate zinematiko konplexuak kalkulatzea.

● Kate zinematikoak: transmisio-errendimenduak kate zinematikoetan.

● Kate zinematiko baten kate-mailak.

● Transmisio mekanikoen motak.

Goi-presioko ponpa hidraulikoak, konpresoreak eta bero-trukagailuak.

● Konpresoreak sailkatzea.

● Konpresoreak: atalak. Olioak. Estankotasuna. Ahalmena erregulatzeko sistemak.

● Goi-presioko ponpa hidraulikoen sailkapena.

● Bero-trukagailuak.

– 6. eremuarekin lotuta: diseinu aurreratuko eta simulazioko tresnak.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Produktu mekanikoen eta automatizazio-sistema pneumatiko eta hidraulikoen planoak aztertzea, interpretatzea eta erabiltzea, irudikapen grafikoko arauak aplikatuta eta ekipo eta elementuen oinarrizko informazioa zehaztuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktua bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak eta produktuaren ezkutuko atal guztiak irudikatzeko beharrezko ebaketak, sekzioak eta xehetasunak aztertu ditu.

b) Multzoaren zatikatzeak interpretatu ditu, produktuaren funtzioa edo horren fabrikazio-prozesua kontuan hartuta.

c) Tolerantzia dimentsionalak aztertu ditu kontuan hartuta arau espezifikoak, tolerantzia geometrikoak definitzeko sinbolo normalizatuak, materialak, aplikatu beharreko araudiaren arabera.

d) Tratamendu termikoak eta horien aplikazio-eremuak planoan identifikatu ditu, aplikatu beharreko araudiaren arabera.

e) Eskema pneumatiko eta hidrauliko konplexuetako elementu guztiak identifikatu ditu irudikapen grafikoko arauen arabera.

f) Hoditeria-eskemak irudikatzeko modu desberdinak identifikatu ditu.

g) Hoditeriak, norabidea, fluido mota, materialak, eta abar identifikatzeko sistemak marraztu ditu.

2.– Ordenagailuz lagundutako marrazketa-programa bat (CAD-CAM) erabiltzea, multzo mekaniko konplexuen marrazkiak egiteko bi eta hiru dimentsiotan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erabili beharreko diseinu-programaren parametroak konfiguratu ditu.

b) Erabilitako diseinu-programaren liburutegietan osagaiak sortu, editatu eta kargatu ditu.

c) Irudikatu beharreko piezen bistak eta xehetasunak aukeratu ditu.

d) Produktuen eraikuntza-planoak egin ditu.

e) Prozesuak, higidurak, aginteak eta fluxu-diagramak irudikatu ditu.

f) Atributuak editatu ditu.

g) Automatizazio-eskemak eta osagaien interkonexioa egin ditu.

h) Behar diren fitxategiak sortu eta editatu ditu.

3.– Elementu finituen araberako azterketak egiteko programak erabiltzea portaera termikoari eta deformazioari buruzko simulazioak planteatuz, bai barra eta lingote erdilanduetan bai hodiaren akaberan; eta emaitzak baloratu eta interpretatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erabili beharreko softwarearen ereduak, datuak, sareak eta beste parametro batzuk aukeratu ditu, baita hartutako irizpide edo sinplifikazio posibleak eta horiek lortu beharreko zehaztasun-mailan duten eragina ere.

b) Datuak jarri ditu, input eta benetako diseinuen arteko bateragarritasuna lotuz, egon daitezkeen inplikazioak eta horiek emaitzetan duten eragina kontuan hartuta, inputak ahalik eta gehien egokituz errealitatera.

c) Akatsak aurreikusteko simulazio-metodo desberdinak zehaztu ditu.

d) Kalkulu-denborak optimizatzeko teknikak erabili dira, emaitzen zehaztapenarekin bat.

e) CAD eredua analisiak eta simulazioak egiteko oinarri gisa erabiltzean sor daitezkeen zailtasunak aztertu ditu.

4.– Elementu finituen azterketan (FEA) oinarritutako simulazio numerikoen emaitzen arabera interpretatzea eta erabakiak hartzea, estrusio-, ijezketa- eta forjaketa-prozesuen simulazioan erabilitako aldagaiak kontuan hartuta.

a) Zenbait prozesutarako erreminta egokiak konfiguratu ditu, prozesu jakin bateko lanabes guztien zinematika egokia (beroko estrusioa, Pilger, etab.).

b) Forjaketaren ohiko akatsen, arrakalen, tolesduren, betetze-falten, aurreikuspena ebaluatu du, baita erreminten eskariak eta akats, haustura, higadura eta neke posibleak ere.

c) FEA babesteko balidazio-azterketak egin ditu, azterketa bat babesteko balidazio-planak prestatuta.

d) Aztertutako osagaiaren zehaztasuna / azken geometria / dimentsioak ebaluatu ditu, benetako osagaiekin alderatuta.

e) Konformazio-simulazioetan garraztasunez gogortzearen ondorioa ebaluatu du hainbat deformaziotan.

f) Erroreak identifikatu ditu.

g) FEA babesteko egiaztapen- eta balidazio-prozedurak kudeatu ditu.

– Ezagutzak: (80 ordu).

Sistema mekaniko konplexuen eta automatizazio-sistemen irudikapena.

● Krokisak egiteko teknikak, irudikapen-sistemak, bistak, ebaketak, sekzioa eta hausturak, multzoen planoak eta sistema mekaniko konplexuetan zatikatzea.

● Sistema mekanikoetako sinbologia: tolerantzia dimentsionalak, geometrikoak eta azalekoak.

● Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoetako sinbologia.

● Elementu pneumatiko hidraulikoetako sinbologia sistema automatizatu konplexuetan.

● Hoditeria-instalazioetako elementuak.

CAD, hodiak fabrikatzeko lerroetako sistema automatiko espezifikoen piezak eta eskemak egiteko.

● Diseinu-programaren parametroak konfiguratzeko operazioak.

● Diseinu-programaren liburutegietako osagaiak atzemateko metodoak.

● Osagai berriak sortu eta sartzeko operazioak.

● Prozesuak, mugimenduak, aginteak eta fluxu-diagramak irudikatzeko teknikak.

Elementu finituen metodoaren oinarriak.

● Elementu finituen bidezko azterketa numerikoa: konformazio-prozesuetako elementu finituen bidezko simulazio numerikoari buruzko kontzeptuak. Prozesu mota bakoitzerako simulazio motak (hotza, beroa, ijezketa, ebaketa, piercing, hozteak, etab.). Kalkulu-moduak.

● Sarea. Elementu motak. Diskretizazio-teknikak. Erroreak onartzea. Sareen sentikortasunaren azterketa. Sareen doitasuna.

● Forjaketa-prozesuak simulatzeko eta eredu numerikoak sortzeko software-inputen ezaugarri eta parametroen gaineko saiakuntzak: trakzioa, konpresioa, bihurdura, ring test, double cup estrusioa eta beste batzuk.

● Forjaketa-prozesuetan erabilitako kalte-irizpideak. Irizpide desberdinen aplikazio-eremua.

● Akatsak (tolesdurak, betetze-faltak, arrakalak), deformazio errepikakorrak, barne-kalteak, hondar-tentsioa detektatzea.

● Emaitzak interpretatzea. Tolesdurak, betetze-faltak, arrakalak, gehieneko deformazio-guneak, esfortzuen banaketa, gehieneko esfortzu-guneak, prentsetan behar diren indarrak, materialaren isurpena, tenperaturaren aldakuntza, erreminten gaineko eskakizun-motak, indar-bihurguneen sorrera, eta abar identifikatzea.

Emaitzen txostenak egitea, formatu desberdinetan (irudiak, bideoak, grafikoa, numerikoak, eta abar).

● Hasierako diseinuaren gaineko aldaketak, hobekuntzak eta aukerak.

● Txostenak sortzea. FEA babesteko egiaztapen- eta balidazio-prozedurak kudeatzea.

– 7. eremuarekin lotuta: hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen kudeaketa eta hobekuntza.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Produkzioaren kontrola egitea hodien ikuskapen- eta trazabilitate-sistema integratuak erabiliz, bai altzairutegian barrak produzitzeko aldez aurreko faseetan bai hodiaren beroko akaberan edo OCTG lerroan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodien produkzioaren kontrolerako modeloak identifikatu eta haien ezaugarriak zehaztu ditu, eta aztertu ditu dauden kontrol-teknikak, produkzio-desbideratzeak.

b) Produkzio-programetan desbideratzeak eragiten dituzten arrazoiak identifikatu ditu.

c) Produkzio-programaren desbideratzeak zuzentzeko behar diren teknika eta baliabideak deskribatu ditu.

d) Produktu tubularren prozesuaren aldagaiak kalkulatu ditu (produkzioa, errendimendua, lan-karga, denbora ez-emankorrak), prozesuak optimizatzeko behar diren neurriak hartuta.

2.– Hodi-erreferentzia desberdinen fabrikazio-programa egitea, prozesutik, hodiaren espezifikazio teknikoetatik eta entregatzeko epetik abiatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hodia fabrikatzeko lerroetan itoguneak eta alfer-denborak kentzeko moduak kudeatu ditu.

b) Lerroak orekatzeko teknikak zehaztu ditu, eta jarraibide-orriak interpretatu.

c) Kargen grafiko bat ezarri du, denboren esleipena aztertuta, eta ibilbide-orria egin du.

d) Programazio-teknika garrantzitsuenak erabili ditu.

3.– Fabrikazio-enkargua, produktuaren dokumentazioa, kopurua, entregatzeko epea, kostua, fabrikazio-prozesua, denboren azterketa, produkzio-baliabideen erabilgarritasuna, lan-egutegia, eskulanaren intzidentziak, mantentze-lanetarako denbora eta produkzio-materien hornidura planifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produkzio-baliabide bakoitzaren eta lanpostuen eguneko produkzioa eta guztirako produkzio metatua identifikatu ditu.

b) Produkzio-baliabideen eta giza baliabideen aprobetxamendua optimizatu du.

c) Pieza bakoitzerako ibilbide-orri bat ezarri du, lan-karga kontuan hartuta, pieza horiek izan behar dituzten transformazio eta prozesuen arabera.

d) Produkzioaren operazioei heltzeko behar diren materialak, lanabesak, erremintak eta ekipoak identifikatu ditu, izenaren eta kode normalizatuaren arabera.

e) Produkzioa kontrolatzeko behar den informazioa sistema informatiko batean sortu eta eguneratu du.

f) Zereginak eta mugimenduak kudeatu ditu produkzioa kudeatzeko programa informatiko baten bidez.

– Ezagutzak: (50 ordu).

Produktu tubularren produkzio integralaren programazioa.

● Stocken mugaketekiko produkzioa, produkzio erregular eta apartekoa, sortakako produkzioa.

● Produkzioaren programazioa. Plan erantsia.

● Produkzio-gaitasunak eta lan-kargak.

● Produkzioko programa maisua.

● Lan-kargen esleipena eta sekuentziazioa.

● Produktibitatea. Efizientzia. Efikazia. Eraginkortasuna.

Produkzio doitua produktu tubularren fabrikazio integraleko instalazioetan.

● Produkzioko eta hobekuntzako plan maisua.

● Lean manufacturing.

● Total Productive Maintenance (TPM).

● Arazoak konpontzeko metodo sistematikoak, kalitate-zirkuluak, 8Dak.

● 5Sen ezarpena eta aplikazio praktikoa.

● Mugen teoria.

Proiektuen programazioa eta beharrizanen planifikazioa produktu tubularren fabrikazio integralean.

● Material-eskakizunen plangintza: MRP (Material Requirement Planning).

● Aginduak abiaraztea.

Produktu tubularren produkzio integralaren kontrola.

● Produkzioa kontrolatzeko teknikak.

● Arazoak konpontzeko metodo sistematikoak. SCRA metodologia (sintoma, kausa, konponbidea, ekintza).

● Birprogramazioa.

● SMEDen aplikazio praktikoa (Single Minute Exchange of Die).

● Produkzioaren jarraipena egiteko metodoak.

D) Programarekin lotutako tituluak.

● Mekatronikako goi-mailako teknikaria.

● Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko goi-mailako teknikaria.

Era berean, salbuespen gisa eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldez aurretik baimenduta, espezializazioko programa hauetan, gutxienez 3 urteko esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta programa ematen laguntzen duten enpresek horretarako proposatzen badituzte.

E) Sektore ekonomikoa eta eskatzaileak.

Altzairu herdoilgaitzeko eta nikelezko aleazio eta superaleazio altuak dituzten soldadurarik gabeko hodien fabrikazioan diharduten industrietatik dator eskaria: altzairuaren fabrikazioa, beroko estrusioa eta hodien hotzeko ijezketa.

F) Irakasleen eta instruktoreen betekizunak.

1. atala.– Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioa, lanbide-espezializazioaren programako ikaskuntza-esparruetan.

Prestakuntza-zentroko irakasleek jarraian adierazten diren espezialitateetako batean araututako baldintzak bete beharko dituzte:

Ikaskuntza-eremuak. Irakasleen espezialitateak.

1.– Altzairu herdoilgaitzen konformabilitatea. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

2.– Hodien forjaketa-, ijezketa- eta estrusio-prozesuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

3.– Pieza tubularretan akatsak detektatzeko saiakuntza ez-suntsitzaileak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

4.– Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen automatizazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

5.– Estrusio eta ijezketa bidezko hodi-fabrikazioan erabilitako makinen elementuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

6.– Diseinu aurreratuko eta simulazioko tresnak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

7.– Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen kudeaketa eta hobekuntza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

2. atala.– Programa osatzen duten ikaskuntza-eremuak beste administrazio-hezkuntza batzuetako zentro pribatu nahiz publikoetan irakasteko eskatzen diren tituluak.

Prestakuntza-zentroko irakasleek programako prestakuntza-zikloetako modulu profesionalak emateko araututako baldintzak bete beharko dituzte, titulazioari, prestakuntzari eta lan-esperientziari dagokienez, aurreko atalean irakaskuntza-eremu bakoitzerako adierazi diren irakasleen espezialitateetakoren batean irakasteko.

3. atala.– Enpresak jarritako instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

Prestakuntzan parte hartzen duten enpresek jarritako instruktoreek gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntzaren emaitzekin lotuta.

IV. ERANSKINA, 2018KO URRIAREN 16KO AGINDUARENA
ESPEZIALIZAZIO-PROGRAMA: INDUSTRIA AEROESPAZIALERAKO SOLDADURA

A) Identifikazio-datuak.

Izena: industria aeroespazialerako soldadura.

Kodea: EP016.

Iraupena: 800 ordu.

B) Lanbide-profila.

Konpetentzia orokorra:

Soldadura bidez pieza galdatuak mekanizatu eta konpontzea, gas-turbinen merkatu espezifikorako eta, oro har, merkatu industrialerako, kalitaterik handieneko irizpideen arabera doitasunezko elementuak produzitzeko xedez, segurtasun-baldintzetan eta indarrean dauden araudiak betez.

Lanbide-eremua:

Lanbide-titulu hau duenak sektore aeronautikoan egiten du lan, batez ere motor aeronautiko eta industrialen fabrikazioaren merkatuan diharduten enpresetan, honako hauei erantzuna emanez: mikrofusio bidez galdatutako piezen produkzioa, hutseko labe berezietan egindako superaleazioen galdaketak eta altzairu herdoilgaitzeko galdaketak, muga elastiko jasoan aleatutako altzairuak eta aireko labe berezietan egindako aleazioak.

Hain zuzen ere, soldadura arloan eta mekanizazioaren arloan dihardu. Konpetentzia egokiak izan behar ditu produktua definitzen duten diseinuak ulertzeko, dokumentazio teknikoa interpretatuta, pieza galdatuak lortu eta konpontzeko soldadura- eta mekanizazio-teknikak aplikatzeko, egiaztapenerako eskuzko teknikak erabiliz produktuaren kalitatea ziurtatzeko, argizari galduzko doitasuneko galdaketan oinarritutako ingeniaritza-zerbitzuei erantzuteko.

Era berean, produktua definitzen duten diseinu eta dokumentazioak ulertzeko konpetentzia egokiak izan behar ditu, ikerketa-fasetik datozenak, eta garapen- eta fabrikazio-faseetara itzuli, eta, hain zuzen ere, diseinuan kontuan izan behar diren betekizunak transmititu beharko ditu, produkzio-lana errazteko.

Lotutako lanpostuen zeregin eta postuak:

● Sektore aeronautikoan erabilitako materialen TIG soldadorea.

● Industria aeronautikoan erabilitako elementu metalikoen muntatzailea.

Esku-hartze profesionalerako konpetentzia profesional tekniko, pertsonal eta sozialak:

a) Piezaren informazio teknikoa lortzea mekanizaziorako, fabrikazio-planoaren interpretazioa oinarri hartuta.

b) Piezaren geometria solidoak diseinu-aplikazio informatikoz egokitzea (CAD), ondoren konformatzeko, makinaren tipologiaren, erabilitako lanabesen eta eskura dauden erreminten arabera, dauden araudiekin bat etorriz.

c) Soldadura-ekipoak prestatu eta puntuan jartzea, baita industria aeroespazialean erabilitako materialen soldatzeko prozesua analizatzea ere, lan-parametroen balioak, faseak eta egin beharreko operazioak zehaztuta.

d) Soldadura-ekipoak maneiatzea soldadurak lortzeko, lan-prozedurak, araudia eta kalitate-betekizunak betez, segurtasun-baldintzetan eta ingurumen-jarraibideak errespetatuz.

e) Mekanizazio-erremintak aukeratzea, eta haien ezaugarri teknologikoak egin beharreko operazioekin eta lortu beharreko azaleko akaberekin lotzea.

f) Mekanizazio-ekipo eta -erremintak maneiatzea, industria aeroespazialerako azkeneko pieza lortzeko, ezarritako prozedurei jarraikiz, kalitate-betekizunak eta araudia betez, segurtasun-baldintzetan, eta ingurumen-jarraibideak errespetatuz.

g) Arriskuen segurtasun- eta prebentzio-neurriak betetzea eta betearaztea. Horretarako, kontuan hartuko dira lan-arriskuak prebenitzeko planak, pertsonen, baliabideen eta inguruaren segurtasuna bermatuz.

h) Industria aeroespazialerako galdaketa-produktuaren ezaugarriak egiaztatzea, egiaztapen-tresnak eta -ekipoak kalibratuz.

i) Lantaldeetan arduraz parte hartzea, norberaren lana gainbegiratuz, harreman onak izanez eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak ekarriz.

j) Lan-egoera berrietara egokitzea, kasuan kasuko lanbide-ingurunearekin loturiko – Ezagutzak eguneratuz, bizialdi osoko ikaskuntzarako nork bere prestakuntza nahiz eskura dauden baliabideak kudeatuz, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

k) Egoerak edo arazoak ekimenez eta autonomiaz konpontzea nork bere eskumen-esparruan, sormenez, jarrera berritzailez eta norberaren nahiz taldekideen lana hobetzea bilatuz.

l) Maila berean dauden kideekin, gorago dauden kideekin, bezeroekin eta haren mende dauden kideekin komunikatzea, komunikatzeko bide eraginkorrak erabiliz, informazio edo ezagutza egokiak emanez eta lan-esparruan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.

C) Prestakuntza.

Ikaskuntza-eremuak. Ordu-esleipena.

1.– Industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen planoak interpretatzea. 160 ordu.

2.– Industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuak eraldatzea. 150 ordu.

3.– Industria aeroespazialerako propultsatzaileetan instalatu beharreko galdaketa-produktuen soldadura. 170 ordu.

4.– Industria aeroespazialerako galdaketa-produktuaren ezaugarrien autokontrola eta segurtatzea. 100 ordu.

5.– Langilearen erantzukizuna osasun produktiboaren arloan (laneko segurtasuna eta osasuna), industria aeroespazialerako produktuekiko operazioetan. 100 ordu.

6.– Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia pertsonalen garapena. 120 ordu.

– Programaren ikaskuntzaren emaitzak:

Erantzukizuna eta autonomia jarduera profesionalean (programaren zeharkakoak)

Pertsona honek soldadura bidez pieza galdatuak mekanizatu eta konpontzeko eta eskuzko tekniken eta egiaztapen-tekniken bidez produktuaren kalitatea ziurtatzeko erantzukizuna hartzen du. Norberaren lanaren teknikak eta emaitzak gainbegiratzen ditu.

– 1. eremuarekin lotuta: industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen planoak interpretatzea.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Informazio teknikoa aztertzea, fabrikazio-planoaren interpretazioa oinarri hartuta, mekanizatu beharreko produktuak zehazten dituzten datuak eskuratzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Soldaduran eta galdaragintzan aplikatzekoa den sinbologia tekniko normalizatua interpretatu du.

b) Konformatu beharreko piezaren materialak, lortu beharreko akaberak eta eduki beharreko tratamendu termikoak identifikatu ditu.

c) Azkeneko piezaren forma geometrikoa zehaztu du.

d) Abiapuntuko materialaren dimentsioak eta formak zehaztu ditu.

e) Lortu beharreko piezaren tolerantzia dimentsionalak, geometrikoak eta azalekoak identifikatu ditu.

2.– Piezen geometriak egokitzea, eta planoak sortzea ondoren konformatzeko, ordenagailuz lagundutako 3Dko diseinu-aplikazio informatikoen bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) CAD aplikaziora egokitutako truke-formatuan mekanizatu beharreko piezaren solidoa inportatu du.

b) Erreferentziazko posizionamendu-guneak ezarri ditu, pieza konplexuaren geometriaren arabera.

c) Pieza konplexuaren diseinuan aldaketak gauzatu ditu, piezaren bateraezintasun geometrikoen arabera makinarekiko mekanizazioa errazteko.

d) Amarratzean pieza konplexua ez deformatzeko errefortzuak diseinatu ditu.

e) 3Dan marraztu ditu mekanizaziorako azalera lagungarriak.

f) Abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatzeko azkeneko solidoa diseinatu du.

g) Diseinu berrira egokitutako fabrikazio-planoa sortu du, irudikapen grafikoko arauen arabera.

3.– Konformazio bidez lortutako azkeneko piezaren gaineko lehentasunezko kontrol-jarraibideak prestatzea, dokumentazio teknikoa oinarri hartuta eta indarreko araudia betez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Piezaren zehaztasunak aztertu ditu, azken kalitate-kontrola piezaren zein ezaugarriri egin behar zaion zehazteko.

b) Kontrolatu beharreko piezaren gaineko indarreko araudia bete du.

c) Kontrolatzeko prozedurak, gailuak eta tresnak eta maiztasuna zehaztu ditu.

d) Azkeneko pieza kontrolatzean erabili behar diren datuak hartzeko jarraibideak eta fitxak zehaztu ditu.

– Ezagutzak (160 ordu).

Informazio teknikoa:

● Sinbologia tekniko normalizatua.

● Tolerantzia dimentsionalak, geometrikoak eta azalekoak.

● Erreferentziazko elementuak eta azalerak.

● Materialak identifikatzeko kodeak.

● Pieza konplexuen planoen interpretazioa.

Konformaziorako geometria aldatzeko prozedurak.

● Fitxategien luzapenak, truke grafikorako.

● Piezaren erreferentziazko guneak eta aurpegiak eta posizionamendua.

● Entitate grafikoak sortu eta aldatzea.

● Piezan egiturazko errefortzuak diseinatzea, piezaren zurruntasuna areagotzeko.

● Pieza berriz diseinatzea, konformazioa errazteko.

Kontrol-jarraibideak:

● Kontrol-jarraibideen kontzeptua, egitura, edukiak eta maiztasuna.

● Kontrol-txostenak: kontrolean jarraitu beharreko jarraibideak.

● Indarrean dagoen araudia.

● Datuak jasotzeko fitxa teknikoa.

– 2. eremuarekin lotuta: industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuak eraldatzea.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Galdaketako piezei bizarrak kentzea, fabrikazio-operazioetan edo geroko ikuskapen-operazioetan piezak maneiatzean, pertsonei edo piezei beraiei kalterik ez egiteko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Operazioak egin ditu ezarritako prozedurak eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatuta.

b) Erabili beharreko erremintak aukeratu ditu piezaren geometriaren eta lodieraren arabera.

c) Egindako prozesua autoebaluatu du, behar diren zuzenketak aplikatuz dokumentazio teknikoan eta ezarritako kalitate-irizpideetan oinarrituta.

d) Ondorengo operazioekin jarraitu aurretik, piezak garbitu ditu zehaztutako prozesuen bidez.

2.– Galdaketa-piezak mekanizatu eta eskuz ebakitzea, piezen azken geometria lortzeko eta galdaketaren akatsak garbitzeko, azkar, segurtasunez eta doitasunez, eta hobetzeko konponbideak proposatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresan galdaketa-produktua mekanizatzeko erabilitako dokumentazio teknikoa interpretatu du.

b) Lanpostuaren mantentze-prozesuak, produkzio-prozesuak eta segurtasun-neurriak deskribatu ditu.

c) Prozesu- eta kalitate-estandarrra deskribatu du, eta lana antolatu du mekanizazio-operazioak azkar, doitasunez eta segurtasun-baldintzetan egiteko.

d) Mekanizazio-prozesua egin du prozesuaren zehaztapenak eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.

e) Mekanizazio-erremintak aukeratu ditu mekanizatu beharreko lodieren, piezaren geometriaren eta aplikatutako tratamenduaren arabera.

f) Mekanizazio-prozesuetan produktuei aplikatutako tratamenduen eragina aztertu du, eta aldatzen diren propietateak adierazi.

g) Mekanizazio-erremintak kontrolatu ditu, eta aldatu egin ditu, ebaketa-ahalmena galdu badute edo planoan zehaztutako neurri eta kalitatea lortu ez badute.

h) Piezak egiaztatu ditu, ziurtatzeko mekanizazio-prozesuan ez dela inolako akatsik sortu eta enpresan erabilitako dokumentazio teknikoan eskatutakora egokitzen direla.

i) Galdaketaren akatsak berdindu ditu eta eskatutako kalitatea lortu du segurtasun-baldintzetan erreminta egokiak erabiliz.

j) Ondorengo operazioekin jarraitu aurretik, mekanizazio-prozesua amaitu ondoren piezak garbitu ditu zehaztutako prozesuen bidez.

k) Ebaketa-parametroak zehaztu ditu piezaren lodieraren eta ebaketa-posizioaren arabera.

l) Plasmarekiko ebaketa-prozesua aplikatu du, eskatutako kalitatea lortuz segurtasun-baldintzetan.

m) Lanpostua txukun eta garbi mantendu du.

n) Txostenak egin ditu, efizientzia-gabeziak zehaztu eta konponbideak proposatuta.

3.– Automaten erabilera aztertzea industria aeroespazialerako galdaketa-produktuen fabrikazio-prozesuan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Automatak fabrikazio-prozesuaren zein fasetan erabiltzen diren identifikatu du.

b) Produkzio-faseetan automatak erabiltzeak zer abantaila eta desabantaila dakarren adierazi du.

c) Enpresaren prozesuetan gaur egun automatek daukaten erabilera alderatu du 4.0 Industriaren kontzeptuaren barruan sartzen diren teknologiek planteatzen dituzten aplikazio-aukerekin.

d) Pertsonek fabrikazio-prozesu automatizatuetan daukaten zeregina aztertu du, abantailak eta desabantailak adierazita.

– Ezagutzak (150 ordu).

Industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen mekanizaziorako eta ebaketarako erabilitako makinak eta erremintak.

● Material konposatuko elementu aeroespazialetarako makina eta erremintei buruzko dokumentazio tekniko espezifikoa.

● Esku-makina pneumatikoak: funtzionamendua, mantentze-lan prebentiboa.

● Ebaketa termikoko ekipoak: galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen ebaketari aplikatutako plasma-arkua.

● Galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen azaleko garbiketan aplikatutako granailaketako ekipoak.

● Arbastatze-erremintak: motak, materialak eta ezaugarriak. Erreminta bakoitza operazio bakoitzean erabiltzeko prozedurak. Erremintak aukeratzean kontuan hartzeko faktoreak.

● Aleazio-elementuen mekanizazio-prozesuan erabilitako kalitate-arauak.

● Arriskuen autoebaluazioa mekanizaziorako erabilitako makina eta erreminten erabileran.

● Efizientzia-gabezien eta hobekuntza-proposamenen txostena.

Galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen mekanizazio- eta ebaketa-prozesuak:

● Mekanizazio-prozesuen dokumentazio tekniko espezifikoa.

● Galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen makinagarritasuna.

● Mekanizazio-prozesuak: galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuei aplikatutako bizar-kentzea, arbastatzea, lixatzea eta leuntzea. Abantailak eta desabantailak.

● Zereginen planifikazioa mekanizazio-prozesuetan.

● Azaleko akaberak. Azken bezeroak zehaztuta erabilitako akaberen sinbologia.

● Galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuetan berdindu beharreko akatsik ohikoenak.

● Piezak lantzeko ezarritako prozesu- eta kalitate-estandarrak.

● Egindako lanaren emaitzaren autoebaluazioa.

● Arriskuen autoebaluazioa mekanizazio-prozesuetan.

Galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuei aplikatutako tratamenduak.

● Aplikatutako tratamendu-motak.

● Tratamenduen aplikazio-prozesuak.

● Aplikazio-irizpideak.

● Tratamenduen eragina produktuaren mekanizazioan eta motorrean daukan funtzioan.

Galdaketa-produktuak lortzeko aplikatutako robotika:

● Automatak 4.0 Industrian.

● Automataren gaur egungo erabileraren eta 4.0 Industrian daukan aplikazioaren arteko konparazioa.

● Automata produkzio-erreminta gisa.

○ Lankidetza-robotika. Gizaki-makina interakzioa.

○ Robotika sentsitiboa.

– 3. eremuarekin lotuta: industria aeroespazialerako propultsatzaileetan instalatu beharreko galdaketa-produktuen soldadura.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Galdaketa-produktua eta propultsatzailean daukan erabilera aztertzea, eta produktu amaituaren ezaugarriak haren funtzioarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Galdaketa-produktua lortzeko prozesua deskribatu du, eta produktuan lortutako kalitatea produktua lortzeko prozesuaren faseekin lotu du.

b) Galdaketa-produktuaren barne-egitura produktuaren soldagarritasunarekin lotu du.

c) Produktuaren propietate fisikoak eta mekanikoak aztertu ditu, baita propietate horiek soldadura-prozesuan daukaten eragina ere.

d) Soldatu aurreko eta ondorengo tratamenduen erabilera aztertu du, produktuaren ezaugarrien, egin beharreko soldaduraren eta propultsatzailean daukan funtzioaren arabera.

e) Soldatu aurreko eta ondorengo tratamendua zehaztu du, egindako azterketaren arabera.

f) Soldaduren ezaugarriak produktuak propultsatzailean daukan funtzioarekin lotu ditu.

2.– Galdaketa-produktuaren TIG soldatze-prozesua planifikatzea eta gauzatzea eta prozesuaren emaitza autoebaluatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Galdaketa-produktuaren soldatzerako enpresak sortutako dokumentazio teknikoa interpretatu du, baita prozesu- eta kalitate-estandarra ere.

b) Erabili beharreko soldatze-parametroak zehaztu ditu, soldadura non dagoen, soldatzearen posizioa eta materialaren lodiera kontuan hartuta.

c) Produktuarentzat egokiena den arkuaren zebatzea egiteko erabili beharreko elektrodorik egokiena zein den eta punta nola zorroztu zehaztu du.

d) Atmosfera-babesle egokia erabiltzeak dakartzan abantailak identifikatu ditu.

e) Soldatze-tortxarako egokienak diren osagaiak aukeratu ditu, soldadura non dagoen, soldatzearen posizioa eta materialaren lodiera kontuan hartuta.

f) Egin beharreko soldadurarako egokiena den ekarpen-materiala aukeratu du, soldadura non dagoen, soldatzearen posizioa eta materialaren lodiera kontuan hartuta.

g) Aleazio-elementuetan eskuzko soldadura-teknikak aplikatu ditu, ezarritako kalitate-estandarrak betez.

h) Backing-ak aplikatu ditu baldintza egokietan, eskatutako kalitateko soldadurak lortuz.

i) Soldadura-makinak eta -ekipoak ezarritako segurtasun-arauak errespetatuz erabili ditu.

j) Lehen mailako mantentze-operazioak egin ditu.

k) Makinen funtzionamenduan anomaliak detektatu ditu.

l) Ezarritako kalitate-betekizunak betetzen dituzten soldadurak lortu ditu, segurtasunaren eta ingurumen-kudeaketaren arloan indarrean dagoen araudia errespetatuta.

m) Txostenak egin ditu, efizientzia-gabeziak zehaztu eta konponbideak proposatuta.

3.– Altzairu herdoilgaitzen TIG soldatze-prozesua planifikatzea eta gauzatzea eta prozesuaren emaitza autoebaluatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresak sortutako dokumentazio teknikoa interpretatu du, baita prozesu- eta kalitate-estandarra ere.

b) Soldatze-parametroak zehaztu ditu aleazio motaren, materialaren lodieraren eta posizioaren arabera.

c) Produktuarentzat egokiena den arkuaren zebatzea egiteko erabili beharreko elektrodorik egokiena zein den eta punta nola zorroztu zehaztu du.

d) Atmosfera-babesle egokia erabiltzeak dakartzan abantailak identifikatu ditu.

e) Soldatze-tortxarako egokienak diren osagaiak aukeratu ditu, soldadura non dagoen, soldatzearen posizioa eta materialaren lodiera kontuan hartuta.

f) Ekarpen-materialaren erabilera aztertu du eta egokiena aukeratu du, egin beharreko soldadura kontuan hartuta.

g) Lotu beharreko piezen ertzak prestatu ditu, eskatzen den kalitateari eutsiz eta segurtasunaren eta ingurumen-kudeaketaren arloan indarrean dagoen araudia errespetatuta.

h) Altzairu herdoilgaitzetan eskuzko soldaduren eta soldadura orbitalen teknikak aplikatu ditu, ezarritako kalitate-estandarrak betez eta segurtasunaren eta ingurumen-kudeaketaren arloan indarrean dagoen araudia errespetatuta.

i) Soldatze orbitalaren gauzatzea kontrolatu du.

j) Soldadura-makinak eta -ekipoak ezarritako segurtasun-arauak errespetatuz erabili ditu.

k) Makinen funtzionamenduan anomaliak detektatu ditu.

– Ezagutzak (170 ordu).

Galdaketa-produktua:

● Soldatu beharreko produktua eta produktua lortzeko prozesuak soldaduran daukan eragina. Superaleazioak: INCONEL.

● Osaera, barne-egitura: soldaduran daukan eragina.

● Soldagarritasunean eragiten duten propietate mekanikoak eta fisikoak.

● Soldatu aurreko eta ondorengo tratamenduak: erabilera.

● Galdaketa-produktua propultsatzailean: soldadurak produktuaren funtzioan daukan eragina.

Galdaketa-produktuaren TIG soldadura:

● Industria aeroespazialerako propultsatzaileetan instalatu beharreko galdaketa-produktuaren soldadura-prozesuko dokumentazio tekniko espezifikoa.

● Soldatze-parametroak.

● Erabili beharreko elektrodoak. Elektrodoaren puntaren akabera. Akaberak soldaduran daukan eragina.

● Atmosfera-babesleak: atmosfera egokia erregulatzeko kontuan hartu behar diren faktoreak.

● Tortxaren osagaiak aukeratzeko eragina daukaten faktoreak.

● Soldadurarako ekarpena aukeratzeko eragina daukaten faktoreak.

● Arkuaren zebatze zuzena: goi-maiztasuna, lift arc. Zebatzeak soldaduraren kalitatean daukan eragina.

● Enpresan erabilitako soldatze-prozedurarako espezifikazioak.

● Emaitzaren autoebaluazioa eta akatsak detektatzea.

● Soldaduren forma eta dimentsioak.

● Defektologia galdaketa-produktuen soldatzean: arrazoiak, akatsak, akatsik ez agertzeko prebentzioa, akatsak konpontzeko metodoak.

● Soldadurak aleazio-elementuetan: galdaketa-akatsak konpontzea.

Industria aeroespazialean aplikatutako altzairu herdoilgaitzen TIG soldadura.

● Enpresak erabilitako dokumentazio tekniko espezifikoa.

● Elementu soldatua propultsatzailean aplikatzea eta soldadurak funtzionamenduan daukan eragina.

● Soldatze-parametroak.

● Erabili beharreko elektrodoak, elektrodoaren puntaren akabera.

● Arkuaren zebatzea: goi-maiztasuna, lift arc. Zebatzeak soldaduraren kalitatean daukan eragina.

● Atmosfera-babesleak: atmosfera egokia erregulatzeko kontuan hartu behar diren faktoreak.

● Ekarpen-materialen erabilera zehazteko faktoreak.

● Emaitzaren autoebaluazioa eta akatsak detektatzea.

● Soldaduren forma eta dimentsioak.

● Defektologia: arrazoiak, akatsik ez agertzeko prebentzioa.

● Soldatze orbitala atmosfera erreduzitzailean: parametrizazioa, soldatzearen aurreko egiaztapenak, atmosfera aplikagarriak.

● Altzairu herdoilgaitzetako soldatzeak: punteatzea, eskuzko soldadura, soldadura orbitala.

«Backing»:

● Funtzioa.

● Atmosfera egokia aukeratzeko eragina duten faktoreak, egin beharreko junturaren arabera.

● Emariaren kalkulua, egin beharreko soldaduraren dimentsioen arabera.

● Soldaduran bizkarra aplikatzea.

Soldadura Barne Araua, PCB:

● Soldadura Aeronautikoko Araua, AWSD17.1 2010.

● Bezeroak ezarritako kalitate-araua.

Arriskuen prebentzioa, industria aeroespazialerako propultsatzaileetan instalatu beharreko galdaketa-produktuen soldaduran. TIG soldadurarekin zuzenean lotutako arriskuak.

● Arriskuen autoebaluazioa.

● Segurtasun-arauak eta babes-elementuak.

● Babes indibidualeko ekipo espezifikoak, enpresarenak.

● Ingurumen-kudeaketa. Hondakinen tratamendua.

● Efikazia-gabezien eta hobekuntza-proposamenen txostenak.

– 4. eremuarekin lotuta: industria aeroespazialerako galdaketa-produktuaren ezaugarrien autokontrola eta segurtatzea.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.:

1.– Efizientzia-gabeziak detektatzea eta konponbideak proposatzea, eta konponbide horien ezarpena zuzentzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ingurua behatu du eta hobetu daitekeen guztia aztertu du.

b) Detektatutako efizientzia-gabezien gaineko konponbideak proposatu ditu.

c) Hobetzeko aukerak identifikatu ditu.

d) Txostenak egin ditu, efizientzia-gabeziak zehaztu eta konponbideak proposatuta.

2.– Egiaztapen eta kontrolerako teknikak aplikatzea, zehaztasun teknikoak betetzen direla bermatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Pieza egiaztatzeko ingurumen- eta garbiketa-baldintzak ezarri ditu.

b) Egiaztapen-ekipoak eta -tresnak kontrolatu beharreko elementu eta ezaugarriekin lotu ditu.

c) Egiaztatzeko makina eta tresnen kalibrazioa egiaztatu du.

d) Industria aeroespazialeko tresnak eta osagaiak egiaztatu ditu.

e) Eskuratutako datuak erregistratu ditu, eta behar diren txostenak egin ditu.

f) Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako arauak bete ditu.

3.– Industria aeroespazialeko egiaztapen-teknikak aplikatzea, produktuaren kalitatea bermatu eta lan-arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako arauak bete direla ziurtatzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Industria aeroespazialeko egiaztapen-prozedurak identifikatu ditu, bezeroaren eskakizunen arabera.

b) Produktuak izan beharko dituen zerbitzu-baldintzak erreproduzitzeko saiakuntzak egin ditu.

c) AMFE (akats eta ondorioen azterketa modala) azaldu du, industria aeroespazialaren fabrikazio-prozesura aplikatuta.

d) Zehaztasun teknikoak muntaketetan eta mekanizazioetan erabilitako elementuen kalitateekin lotu ditu.

e) Lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.

f) Detektatutako arazoen gaineko konponbideak proposatu ditu.

4.– Kalibrazio- eta doikuntza-operazioak egitea, eta egiaztapen-tresna eta -ekipoen kalibrazio-ziurtagiriak interpretatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalibrazio-plan bat osatzen duten elementuak deskribatu ditu.

b) Kalibrazio-prozedurak deskribatu ditu.

c) Kalibrazioa egin du, patroiak egokiro aukeratuz.

d) Ziurgabetasuna kalkulatu du.

e) Tresna onartzeko edo ez onartzeko aukera zehaztu du, onartzeko eta baztertzeko irizpideen arabera.

f) Kalibrazioaren txostena/ziurtagiria egin du.

g) Kalibrazio-ziurtagiriak interpretatu ditu.

– Ezagutzak (100 ordu).

Kalitatea egiaztatu eta kontrolatzea:

● Piezak egokitzea, egiaztatzeko.

● Egiaztatzeko eta kontrolatzeko tresnak, ekipoak eta makinak.

● Industria aeroespazialeko osagaiak egiaztatzeko prozedurak.

● Kontrol-maketak.

● Txapazko piezak egiaztatzeko prozedurak, koordenatu, puntuz puntu, 3Dko eskaner eta fotogrametria bidezko neurketa-makinan.

● Lodierak egiaztatzea.

● Industria aeroespazialerako saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak.

● Egiaztapen-txostenak.

● Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzio-arauak.

Tresnen diseinua egiaztatzea:

● Osagaiak berrikusteko prozedurak industria aeroespazialean (Check list), homologatzeko xedez.

● Prozesuko AMFE (akats eta ondorioen azterketa modala): txapa prozesatzeko eta estanpazioko tresnetan egoten diren ohiko akats eta hutsuneak.

● Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

Kontrol-tresnak eta -ekipoak kalibratzea:

● Kalibrazio-plana.

● Barreiadura eta trazabilitatea.

● Neurketaren ziurgabetasuna.

● Onartzeko eta baztertzeko irizpideak.

● Tolerantzia-erlazioa, onartzeko eta baztertzeko irizpideak eta ziurgabetasuna.

● Egiaztatzeko tresnen kalibrazioa.

● Kalibrazio-ziurtagiriak.

– 5. eremuarekin lotuta: langilearen erantzukizuna osasun produktiboaren arloan (laneko segurtasuna eta osasuna), industria aeroespazialerako produktuekiko operazioetan.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Motor aeronautiko eta industrialen fabrikazioan diharduten industrietan, lantokietako makinen banaketa, txukuntasuna eta garbitasuna aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lantokiko eraikuntza-baldintzei buruzko informazioa jaso du, larrialdietan nola jokatu aztertzeko.

b) Txukuntasunari eta garbitasunari buruzko planak gauzatu ditu.

c) Zerbitzu higienikoen, atseden-tokien eta lehen laguntzetako lokalen ezaugarriak definitu ditu.

2.– Motor aeronautiko eta industrialen fabrikazioan diharduten enpresetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko seinalizazioa identifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Larrialdi-seinaleak identifikatu ditu.

b) Debeku-seinaleak identifikatu ditu.

c) Obligazio-seinaleak identifikatu ditu.

d) Ohartarazpen-seinaleak identifikatu ditu.

e) Jarraibide-seinaleak identifikatu ditu.

3.– Bere eremu profesionaleko lanpostuetan behar diren babes indibidualeko ekipoak behar bezala erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Babes indibidualeko baliabide moten berezko ezaugarriak definitu ditu.

b) Babes indibidualeko ekipoak behar bezala aukeratu ditu.

c) Bere lanpostuarekin lotutako babes indibidualeko ekipoak behar bezala erabili ditu.

4.– Bere lanpostuaren laneko arriskuen ebaluazioa aztertzea, jarduera profesionala zuzen betetzeko proposatutako prebentzio-neurriak gauzatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanpostu bakoitzaren laneko arriskuak identifikatu ditu.

b) Arriskuekin lotutako prebentzio-neurriak aukeratu ditu.

c) Prebentzio-neurriak ezarri ditu.

d) Arriskuen ebaluaziorako jarraipen- eta zaintza-sistema bat ezarri du.

5.– Bere jarduera profesionala garatzen duen enpresan egindako prebentzioaren kudeaketa ezagutzea.

a) Enpresako prebentzioaren antolamendua identifikatu du.

b) Enpresako prebentzio-eskuliburutik sortutako dokumentazioa antolatu eta sailkatu du.

– Ezagutzak (100 ordu).

Lana eta osasuna:

● Oinarrizko kontzeptuak.

● Oinarrizko arau-esparrua.

Arrisku orokorrak eta horien prebentzioa:

● Lanpostuko segurtasun-baldintzak.

● Ingurumen-baldintzak.

Motor aeronautikoen fabrikazioko industrien arrisku espezifikoak:

● Arriskuen prebentzioa kudeatzeko oinarrizko elementuak:

● enpresako prebentzio-sistemaren antolamendua eta funtzionamendua.

● langileen parte-hartzea.

● prebentzio-sistemaren dokumentazioa.

– 6. eremuarekin lotuta: barneko eta egoeraren araberako konpetentzia pertsonalen garapena.

– Eskuratu beharreko gaitasunak eta trebeziak.

1.– Jarrera malgua hartzea egoera berrietara egokitzeko, organizazioarekiko konpromisoa hartuz eta norberaren ekarpenak helburuak lortzeko orduan daukan balioa baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bere lan-ingurunean postu desberdinetara egokitu da, organizazioaren ikuspegi osoa hartuz eta bere lanpostuaren eta langile gisa organizazioari egiten dion ekarpenaren kontzeptu erredukzionistak baztertuz.

b) Malgutasunez jokatu du aldez aurretik zeuzkan ideiak aldatzeko, egoerak hala eskatuta.

c) Jarrera irekia erakutsi du organizazioan jakintza garatzeko, ikaskuntza berriak eskuratuz eta konpartituz, egoerak hala egitea eskatu duenean.

d) Estandarrak hobetu eta arriskuak gutxitzeko beste ideia batzuk identifikatu eta proposatu ditu.

e) Helburuak lortzeko parte hartu du, helburu horiek lortzeko lankideei lagunduz.

f) Gertaeren alderdi positiboak identifikatu ditu, erronka eta hobetzeko aukera bihurtuta.

g) Datuak erabiliz eztabaidatu du, eta, hala dagokionean, hartutako erabakiak onartu eta errespetatu ditu.

h) Kontuan hartu ditu besteen beharrizanak, interesak eta sentimenduak, besteekiko enpatia eta konpromisoa erakutsiz.

i) Gatazka-egoeretan behar bezala kudeatu ditu bere emozioak eta bulkadak.

j) Beste batzuen ideiak eta esperientziak baloratu eta kontuan hartu ditu, eta, aldi berean, bere ekarpenak modu eraikitzailean egin ditu.

2.– Lanean elkarreraginean jarduten duten pertsonekin harreman naturalak hasi eta izatea, eta haiekiko komunikazio eraginkorra izatea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazioa eta – Ezagutzak lankideekin konpartitu ditu.

b) Nolabaiteko konplexutasun teknikoa daukaten alderdiak eta edukiak argi azaldu ditu, eta entzuleek ulertu egin dutela egiaztatu.

c) Beste pertsona batzuen prestakuntza bere gain hartu du laneko beste ataza bat balitz bezala.

d) Bere indarguneak identifikatu ditu bere talentua autokudeatzeko.

e) Ezarritako helburu eta beharrizanen arabera jardun du.

f) Bestearen tokian jarri da.

g) Taldearen motibazioan eraginez parte hartu du, helburuak lortzeko eta gatazkak konpontzeko.

h) Eraginkortasunez interpretatu ditu bere motibazioak eta besteenak.

i) Maila anitzeko harreman pertsonalak ezarri ditu.

j) Jarduerak eskuordetu ditu inguruko beste pertsona batzuen ikaskuntza bultzatzeko.

k) Koherentziaz jardun du beste batzuengan bultzatu nahi dituen balioen arabera, eredugarria izan da eta inguruko pertsonen konfiantza lortu du.

l) Batzarretan, taldearen gogoeta bultzatu du, ekarpen eta ikuspuntu desberdinak integratuz.

3.– Organizazioaren balioekin konplitzea, baita organizazioko pertsonen lan egiteko modua orientatu eta zehazten duten printzipioekin ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Organizazioko balioekin koherentziaz jokatu du.

b) Bere jardueretan organizazioaren balioak bultzatu ditu.

c) Ezarritako helburu eta beharrizanen arabera jardun du.

d) Organizazioaren kulturaren eredu izateko interesa agertu du.

– Ezagutzak (120 ordu).

Enpresarekiko konpromisoa.

Erantzukizun soziala eta etikoa.

Berrikuntza.

Bezeroa gogobetetzea.

Emaitzak lortzera bideratzea.

Lidergoa eta erabakiak hartzea.

Organizazioaren balioak: enpresaren etika.

D) Programarekin lotutako tituluak.

● Soldadurako eta Galdaragintzako teknikaria

Era berean, salbuespen gisa eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldez aurretik baimenduta, espezializazioko programa hauetan parte hartu ahal izango dute gutxienez 3 urteko esperientzia duten profesionalek, baldin eta programa ematen laguntzen duten enpresek horretarako proposatzen badituzte.

E) Sektore ekonomikoa eta eskatzaileak.

Sektore aeronautikoa, batez ere motor aeronautiko eta industrialen fabrikazioaren merkatuan diharduten enpresak.

F) Irakasleen eta instruktoreen betekizunak.

– 1. atala.– Irakasleen espezialitateak eta irakaskuntza-atribuzioa, lanbide-espezializazioaren programako ikaskuntza-esparruetan.

Prestakuntza-zentroko irakasleek jarraian adierazten diren espezialitateetako batean araututako baldintzak bete beharko dituzte:

Ikaskuntza-eremuak. Irakasleen espezialitateak.

1.– Industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako aleazio-elementuen planoak interpretatzea. Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

2.– Azkeneko pieza industria aeroespazialerako galdaketa bidezko elementuen mekanizazio bidez lortzea. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Soldadura eta galdaragintza.

3.– Industria aeroespazialerako propultsatzaileetan instalatu beharreko galdaketa-produktuen soldadura. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa:

● Soldadura eta galdaragintza.

4.– Industria aeroespazialerako galdaketa-produktuaren ezaugarrien autokontrola eta segurtatzea. Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak.

5.– Osasun produktiboa galdaketako produktuekiko operazioetan. Bigarren Hezkuntzako irakaslea:

● Fabrikazio mekanikoaren antolamendu eta proiektuak, laneko arriskuen prebentzioko trebakuntzarekin.

6.– Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia pertsonalen garapena. Irakasleen espezialitate horietako edozein, gehi eremu honetarako diseinatutako ikastaro espezifikoa.

2. atala.– Programa osatzen duten ikaskuntza-eremuak emateko beharrezko diren titulazioak, hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.

Prestakuntza-zentroko irakasleek programako prestakuntza-zikloetako modulu profesionalak emateko araututako baldintzak bete beharko dituzte, titulazioari, prestakuntzari eta lan-esperientziari dagokienez, aurreko atalean irakaskuntza-eremu bakoitzerako adierazi diren irakasleen espezialitateetakoren batean irakasteko.

3. atala.– Enpresak jarritako instruktoreen esperientzia- eta prestakuntza-baldintzak.

Prestakuntzan parte hartzen duten enpresek jarritako instruktoreek gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izango dute programaren profilarekin loturiko ekintzetan, edo, bestela, gutxienez 5 urteko prestakuntza egiaztatuko dute programaren ikaskuntzaren emaitzekin lotuta.


Azterketa dokumentala