Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5313

149/2018 DEKRETUA, urriaren 23koa, zeinaren bidez Dekretu bat aldatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostu-zerrendak. Dekretu hori zenbaitetan aldatu izan da.

Administrazioaren barne-egitura antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak; zerrenda horiek Dekretu honen I. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Bigarren artikulua.– Ekainaren 5eko 84/2018 Dekretuan egindako hutsak zuzentzea, II. eranskinean zehaztu den legez.

Hirugarren artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketa, zeina baitagokio eskakizunei loturiko gakoen deskribapenari eta, zehatzago esanda, 759 ezagutza espezifikoari. Deskribapen hori lan-zerrendak aldatzeko dekretu bakoitzari erantsitako eranskinetan ageri da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala