Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5296

EDIKTUA, prekarioko utzarazpenari buruzko 335/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian 335/2018 hitzezko prozedura bideratu da, Antonio Fonseca de Pablo eta Maria del Carmen Gutierrez Garciak eskatuta, Zuriñe Fonseca Gutierrezen aurka, prekarioko utzarazpena dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

335/2018 – I hitzezko judizioa.

143/2018 EPAIA

Epailea: David Losada Duran.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko uztailaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Antonio Fonseca de Pablo eta Maria del Carmen Gutierrez Garcia.

Abokatua: Oihane Torre Tobarias.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Alderdi demandatua: Zuriñe Fonseca Gutierrez (auzi-ihesean).

Judizioko gaia: prekarioko utzarazpena.

EPAITZA

Aurreko guztia aintzat hartuta, osorik baiesten dut María del Carmen Gutiérrez García eta Antonio Fonseca de Pabloren ordezkaritzak aurkeztuta demanda.

Lehenengoa.– Zuriñe Fonseca Gutiérrez kondenatzen da etxe hau uztera: Gasteizko Taldearen kalea 3, 12. solairua, D atea, Vitoria-Gasteiz, eta ohartarazten zaio ezen, bere borondatez hala egiten badu, bertatik egotziko dela.

Bigarrena.– Zuriñe Fonseca Gutiérrez kondenatzen da prozesu honen ondoriozko kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Zuriñe Fonseca Gutierrez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko urriaren lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala