Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5291

EBAZPENA, 2018ko irailaren 21ekoa, Kultura sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2018ko apirilaren 17an argitaratu zen EHAA-n, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.

2.– 2018ko martxoaren 28ko Aginduaren 17. artikuluak jasotzen du, diru-laguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kultura sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, denek horren berri izan dezaten.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean azaltzen den moduan, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru kopura.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesatu guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala