Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5289

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko otsailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen Aholkularitza Batzordeko kideak izendatzen baitira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2018ko otsailaren 9ko aginduaren testuan, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen Aholkularitza Batzordeko kideak izendatzen baitira (EHAA, 37. zk. 2018ko otsailaren 21a, asteazkena). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2018/944 (2/1) orrialdean, 3. artikuluan, eta 2018/944 (2/2) orrialdean, 5. artikuluan,

honela dio:

«Aurrecoechea Viloria andrea: Bilboko «Juan Crisóstomo de Arriaga» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.»

baina honela esan behar du:

«Maite Aurrekoetxea Viloria andrea: Bilboko «Juan Crisóstomo de Arriaga» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.»


Azterketa dokumentala