Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5288

EBAZPENA, 2018ko urriaren 19koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zenbatekoak diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen bitartez egindako deialdiko diru-laguntzetarako: Agindua, 2018ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa).

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez argitara eman zen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa); eta haren lehen ebatzian dago ezarrita lagapenerako jarritako zenbatekoa hirurehun eta hirurogeita bost mila hirurehun eta hirurogeita hamabi (365.372,00) euro direla, 2018rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituan dagokionaren arabera. Zenbateko hori honela dago banatuta:

– Nekazaritza-sektorerako: laurogeita bost mila (85.000) euro.

– Elikadura-sektorerako: ehun mila (100.000) euro.

– Arrantza-sektorerako: ehun eta laurogei mila hirurehun eta hirurogeita hamabi (180.372) euro.

Bestetik, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren 2. artikuluko 3. apartatuan hau dago ezarrita: «emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa Inguruabar hori publiko egingo da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Alde horretatik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak erabaki du, behar diren izapideak egin eta gero, nekazaritza-sektorerako finkatutako kreditu propioei hogeita hemeretzi mila (39.000) euro gehitzea 2018. urterako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da aipatutako handitze hori, arestian azaldutakoarekin eta hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikulua, eta azaroaren 15eko 233/2011 Dekretua –nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzei buruzkoa, «Elkarteak» programa–.

Horiek horrela, hauxe

EBAZTEN DUT:

Publiko egitea zenbatean geratzen diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen lehen ebatzia oinarritzat hartuta: Agindua, 2017ko irailaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa). Hau da, ehun eta hogeita lau mila (124.000) euro dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala