Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5277

183/2018 EBAZPENA, urriaren 11koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Pedro M.ª García Peña jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Ospitale Larrialdiak.

Otsailaren 12ko 23/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko zerbitzu sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Ospitale Larrialdiak.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Pedro M.ª García Peña jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Ospitale Larrialdiak.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pedro M.ª García Peña jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Ospitale Larrialdiak.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Santa Marina Ospitaleri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko urriaren 11.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentea,

JOSE LUIS SABAS OLABARRIA.


Azterketa dokumentala