Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5221

IRAGARKIA, administrazioarekiko 686/2018 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018ko uztailaren 5eko Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 686/2018 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindu horrek ezetsi egiten du 2018ko apirilaren 26ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 2018ko apirilaren 26ko ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen lehiaketa publiko baten deialdia egiteko eskaera, lurreko ikus-entzunezko soinuzko komunikazio-zerbitzu digitala emateko hutsik dauden lizentziak adjudikatzeko deialdia, hain zuzen ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala